Halaber, aurten, ahizpek, pazienteek eta laguntzaileek aktiboki parte hartu dute lehen aldiz Agate Deunaren festen egitarauko ekitaldietan Gesalibar auzoan. Otsailaren 5ean, auzoko parrokian egindako ohorezko mezara joan ziren. Otsailaren 7an, AMHko bi taldek –bat, ahizpek osatutakoa, bestea, laguntzaileek osatutakoa- patata-tortilla lehiaketan parte hartu zuten, zenbait pazienteren laguntzarekin biek, eta bigarren eta hirugarren saria irabazi zuten hurrenez hurren.
Baina garrantzitsuena ez da saria; festan parte hartu izana baizik. Ospitaletik kanpo gizarte-ekitaldietan parte hartzen gaixoen integrazioa sustatzen dugu, eta haien gaitasunak nabarmendu nahi ditugu.
Datorren urtean berriro izango gara han.
SANTA AGEDA JAIAK
OTSAILAK 3 DE FEBRERO
16.00: NAGUSILAN elkartearen eskutik jaia.
OTSAILAK 4 DE FEBRERO – VÍSPERA DE SANTA AGUEDA BEZPERA
10.30-13.00: Santa Ageda bezperako abestiak ospitaleko unitate ezberdinetan.
14.30: Gaztaina jana eta herri kirolak gela balioanitzean.
OTSAILAK 5 DE FEBRERO – SANTA AGEDA EGUNA
18.00: Gesalibarko Santa Ageda Elizan Meza Nagusia.
OTSAILAK 7 DE FEBRERO
11.00: Gesalibarko tortila txapelketa.