Aurretiazko borondateei buruzko saioa Barandiaran Egoitzan
Joan den urtarrilaren 31n, Durangoko Barandiaran adinekoen Egoitzak saio bat antolatu zuen, zentroko egoiliarrek, senideek eta langileek aurretiazko borondateei buruzko informazioa jaso eta hausnartzeko.
Aurretiazko borondateen adierazpena edo bizi testamentua da pertsona batek bere arreta medikoari eta tratamenduari buruz dituen desioak dokumentu idatzi batean islatzea, gaixotasun edo baldintza fisiko edo mental baten ondorioz etorkizunean horiek jakinarazteko gai ez bada. Dokumentu horietan heriotzaren aurreko zein osteko jarraibideak zehaztu daitezke, hala nola tratamendu medikoak erabiltzea ala ez, berpiztea edo organoen transplantea, besteak beste. Borondate horien helburua da arreta medikoaren arloan pertsona baten lehentasunak errespetatuko direla bermatzea, baita erabakiak bere kabuz hartu ezin dituenean ere.
Pastoraleko arduradun Egoitz Zabalaren eskutik jaki genuen gure etorkizuneko zainketen planifikazioak harreman zuzena duela gure balio eta lehentasunekin, eta funtsezkoa dela prozesua argi edukitzea eta horri buruz hausnartzea, gure aurretiazko borondateen dokumentua idatzi nahi dugun baloratzeko.
Saioa oso baliagarria izan zen eta garrantzi bereziko gai baten inguruan hitz egiteko aukera eman zigun, izan ere, aurretiazko borondateek aukera ematen die gure senideei eta osasun profesionalei gure nahietara, balio pertsonaletara edo zainketen edo tratamenduen lehentasunetara gehien egokitzen diren erabakiak hartzeko, etorkizunean lehentasun horiek jakinarazi ezin baditugu.