Gure ikerketa Atlas 2030 exoeskeletoarekin, Neuroerrehabilitazio Robotikoaren Iberoamerikako Foroan
Mexikon, Garun Paralisia duten Pertsonen Aldeko Elkarteak, APAC, ATLAS 2030 pediatriako exoeskeletoa erabiltzeari esker desgaitasunak dituzten haurren errehabilitazioan egiaztatu diren aurrerapenen berri izan zuen. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek duela hilabete batzuk erosi zuten Marsi Bionicsek garatutako gailu berritzaile hori, eta, harrezkero, dibertsitate funtzionala duten haurren errehabilitazio programetan erabili da.
Zehazki, 2023ko lehen seihilekoan, Irma Garciak, Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzaileak, eta Nerea Meabek, biak ere gure fisioterapeutak, aukera izan zuten haurrentzako ATLAS 2030 exoeskeletoarekin egindako ikerketa proiektu batean parte hartzeko, garun paralisia (GP) eta antzeko patologiak dituzten 19 haurrekin. Azterketak ibileraren, mugimenduaren parametroen eta bizi kalitatearen aldaketak baloratzen zituen. Hasierako emaitzek adierazten dute exoeskeletoak ibileraren funtzionaltasuna hobetu dezakeela, baita GPa duten haurren bizi kalitatearen alderdi batzuk ere, hala nola parte hartze soziala, jokabidea, komunikazioa, loaren kalitatea, elikadura eta hesteetako erritmoa.
APACek gonbidatuta, azaroaren 16an, gure adituek ATLAS 2030 exoeskeletoarekin egindako programa pilotu horren atariko emaitzak eraman zituzten Haurren Neurorrehabilitazio Robotikoko Praktika Onen Iberoamerikako Forora, Espainiako Mexikoren Etxean, Madrilen. Haraino joan ziren azterlana egin duten bi fisioterapeutak, Mikel Tellaeche Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zuzendari gerentearekin batera.
Nazioarteko topaketara pertsona nabarmen ugari joan ziren, horien artean Raquel Yotti, Zientzia Ministerioko Ikerketako idazkari nagusia; Jorge Sanchez, Mexikok Espainian duen enbaxadako Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Gaietako arduraduna, eta Vania Rojas, Espainiako Mexikoren Etxearen Loturaren zuzendaria, APACen Patronatuko lehendakari Enrique Tellezekin batera; Elena Garcia, Marsi Bionicseko lehendakaria, eta Joaquin Vazquez, Fundazioaren zuzendari nagusia.
Goizeko programa mahai inguru interesgarri batekin amaitu zen, non kasu klinikoak partekatu ziren. Hauek izan ziren partaideak: Michelle Hidalgo, APACeko Neuro Robotikoko Berrikuntza Zentroko arduraduna; Nuria Boñar, Bobath Fundazioko kidea; Nora Sanz, Nipace Fundazioko zuzendaria, eta Luis Beltran, Gurutze Gorriko CEE PCI Zentroko Motrizitate Departamentuko koordinatzailea. Moderatzailea Eva Barquin doktorea izan zen, Marsi Bionicseko zuzendari klinikoa.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen ATLAS 2030 exoeskeletoari buruzko azterketaren emaitzak, gainera, Ctnnb1 kongresuan aurkeztu zaie Madrilgo Erkidegoko osasungintzako profesionalei, Pediatriako Fisioterapiako Espainiako Elkartearen Urteko Jardunaldian (SEFIP), beste ekitaldi batzuen artean.
Hemendik, eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu Neurorrehabilitazio Robotikoaren Iberoamerikako Foroan parte hartu eta gure esperientzia partekatu ahal izateagatik. Eskerrak ematen dizkiogu APACi aukera hau eta baita desgaitasunak dituzten haurren bizi kalitatea hobetzeko egindako lan guztia ere, errehabilitazioaren berrikuntzaren bidez.