Adineko pertsona

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan muineraino gara athleticzaleak, eta, apirileko lehen bi asteetan, Athleticek Kopako finalean parte hartu eta ondoren irabazi izanak hartu du gure egunerokotasunaren zati handi bat.

Sevillako Cartuja estadioan jokatutako finalaren aurretik, gure eskulan tailerrak topera aritu ziren lanean dekorazio elementu zuri-gorriak prestatu eta jartzeko.

Ostiralean, hilak 5, solairuetan ibilbide bat egin genuen, partida hurrengo egunean jokatuko zela gogoratuz, kantuan, dantzan eta gure taldea animatuz.

Larunbatean, hilak 6, finalaren egunean, erabilera anitzeko aretoa prestatu genuen, partida ikusi nahi zuenak horretarako aukera izan zezan, mokadu batekin batera. Urduritasun handia pasatu genuen, baina penaltien txandaren ondoren tentsio guztia askatu ahal izan genuen, eta pozez garrasika lehertu ginen Athleticen garaipenarekin.

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

Hurrengo astean zuri-gorrien garaipenaz gozatzen pasatu genuen. Astelehenean beheko solairura jaitsi ginen partidaren laburpen bat ikustera, eta ostegunean, “Txurdigabarra” egoitzako solairu bakoitzean ibili zen, musika, dantza eta emozio atheticzale handiarekin.

 

 

Osteguna, hilak 11, egun handia izan zen, gabarraren ibilbidearekin, eta ontzi asko eta askoren laguntzarekin, eta milioi bat pertsona baino gehiagok taldea zoriondu zuten Itsasadarreko ertz eta zubietan. Egoitzan hurrengo egunean “tortilla zuri-gorriak” jaten genituen bitartean, laburpen bat ikusi genuen.

 

Athleticek San Mamesen jarri zuen Kopa, eta hainbat egunetan milaka lagun joan ziren harekin argazkia ateratzera. Ez genuen gutxiago izan nahi, eta egoiliar talde batekin, hilaren 16an joko zelairaino joan ginen garaikurraren aurrean hilezkor bihurtzeko. Baziren zelaia ezagutzen ez zuten egoiliarrak, eta emozio handia eragin zien han egoteak. Jokaldia errematatzeko, zerbait hartzera joan ginen “Ingelesen zelaira”, San Mameseko tabernara.