Datorren urriaren 26an, larunbatean, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta, iktus edo garuneko bestelako lesio bat izan duten pertsonei laguntzeko ohiko kontzertua egingo da Donostiako San Bizente elizan. Ekitaldia 18:00etan izango da, eta Easo Beteranoen Abesbatzak parte hartuko du. Kontzertua publiko guztiari irekita dago eta sarrera librea eta doakoa da. Beste behin ere, gizartea HKZrekin bizi direnek aurre egin beharreko errealitateari buruz kontzientziatzea da helburu nagusia, eta komunitatean erabat integratzea eta parte hartzea aldarrikatzea.
Ekitaldia Gipuzkoako ATECEk antolatu du, hartutako kalte zerebrala duten pertsonen senideen Gipuzkoako elkarteak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak-ekin lankidetzan. Josu Leoz Lerga, ATECE Gipuzkoako erabiltzailea, “Loratu” ilustrazioaren egilea da, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna iragartzen duen kartelerako aukeratua, elkarte guztietatik 100 lan baino gehiago aurkeztu diren lehiaketa batean.
Hartutako kalte zerebralak 20.000 pertsonari eragiten die Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan 20.000 pertsona inguruk dute hartutako kalte zerebrala (HKZ). HKZ eaten dugunean, lesio neurologikorik gabe jaio baina bizitzako uneren batean istripu zerebrobaskular bat, traumatismo kraneoentzefaliko bat, anoxia bat, tumore zerebral bat edo infekzio bat izan duten pertsonengan egitura entzefalikoen dagoen afekzioa dela ulertzen dugu. Hartutako kalte zerebralaren arrazoirik ohikoenak iktusa eta traumatismo kraneoentzefalikoak dira, azken horiek trafiko, lan edo kirol istripuen ondorioz.
Sekuelen artean daude mugikortasun nahasmenduak, komunikazio arazoak, defizit kognitiboak eta alterazio emozional eta konduktualak. Kasuen %60tan, ondorio horiek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egitea zailtzen dute, eta %45etan ezintasun larria edo erabatekoa eragiten dute.
Easo Beteranoen Abesbatza
1940 eta 1990 bitartean, Easo Beteranoen Abesbatzako kantariak Easo Abesbatzako kide izan ziren, eta ospe handia hartu zuen bere garaian. Bere historian lehen sariak agertzen dira Italia, Frantzia eta Ingalaterrako kantu lehiaketarik garrantzitsuenetan. Ahots bikainekin eta kantu teknika sendo batekin, abesbatza Europako eta Amerikako hainbat herrialdetako agertoki askotan agertu zen, askotariko genero eta musika estiloak interpretatuz, nahiz eta helburu nagusia beti izan zen Euskal Herriko konpositoreen folklorea eta musika zabaltzea.
Easo Abesbatzaren 50. urteurrenaren ospakizunak berrikuntza baten hasiera markatu zuen, 2015ean amaitu zena, 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Orduan, Easo Abesbatza eta Easo Beteranoen Abesbatza elkartu egin ziren elkarrekin bi kontzertu eskaintzeko, Trintxerpen eta Viktoria Eugenia antzokian, eta etapa berri bati ekin zioten. Harrezkero, beren jarduerarekin jarraitu dute, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan jardunez. Gaur egun, Easoko Beteranoen Abesbatza orduko zuzendariak zuzentzen du, Ramon Berazak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Easo Abesbatzari bere laguntzagatik, eta, hemendik, kalte zerebrala duten pertsona eta familientzat hain berezia den egun honetan emanaldiaz gozatzera animatzen dugu publikoa.