Kalte zerebrala

Asun Salvador: “Orain etxean askoz barre gehiago egiten dugu”

Asun Salvador: “Orain etxean askoz barre gehiago egiten dugu”

YAMBO gure paziente juan jose fernandezen emaztearen izengoitia da, eta C4 da bere liburua. 229 orrialdeko ‘eskerrak bizitzari’. bizitzak jarraitzen duelako eta merezi duelako.

 

“Nire bihotzaren eta buruaren arteko zubi segurua eta orekatua eraiki behar nuen, hau da, nire sentimenduen eta arrazonamenduen artekoa”.2015eko irailaren 6an, Yambok (Asun Salvadorren alter egoa) boligrafoa hartu eta horrela kontatu zuen bezperan Juan Jose Fernandezsenarrak sufritu zuen buruko isuri larriak eragin zion “lurrikara”. Ohar horiek guztiak bilduta sortu da C4, Juanjo hainbeste denbora egon zen ZIUko boxaren zenbakia aipatuz.

Kalte zerebralak ez die bakarrik pertsona zehatzei eragiten, familiei eragiten die. C4 liburua irekitzean malkoak agertzen dira begietan, eta irribarre batez amaitzen da. Irakurtzean, irribarreari eustea erabaki duen familia baten indarra iristen zaigulako, kostata bada ere, “egutegiari aurrez aurre begiratzen” jarraitu duelako.

Asun Yambo bihurtzen da, Keniara egin zuten ezkonbidaia gogorarazten dion swahiliko agurra bezala.Izena larruazalean tatuatu du, ongi ikusteko moduan, eta familia osoa inguratu duen prozesua idatziz jasota uzten hasi zen. Horixe, dioenez, une haietan hartu zuen erabakirik onenetakoa izan zen. Bestea izan zen musika ZIUko boxetaraino eramatea, Aldapeta Abesbatzako fundatzaile eta zuzendaria koman zegoen lekuraino.

Bi erabaki zuzen

Musika lengoaiaren irakaslea izanik, adiskide bat balitz bezala hitz egiten du musikari buruz.Egiazki, “terapeutarik onena”, “buelta ekartzeko miraria egin zuelako”. Bat-batean, Juanjo ezker eskuaz zuzentzen hasi zen, “baina ez edonola, baizik eta tempoan eramandako mugimenduekin, erritmoa eramanez…”. 

“Negar egiten utziko diot nire buruari, baina etsitzen ez, hori ezin dut onartu”.Estilo egiati eta zuzenez, Yambok Egoitzako gelara eraman gaitu.Aldi berri bat ireki da, denbora luzea den aldi bat.  “Bat-batean inposatutako errutina bat hasten da, ohitura guztiak, eguneroko zereginak aldatzen dizkizuna, eta zure balio eskala lipar batean aldatzen da”. Juanjo fisioterapeuta eta baldintzagabeko lagun Margarekin hasi zituen errehabilitazioak“Hark eta bere senarrak arima errehabilitatzen lagundu digute”. Juanjoren gorputza ere jaten eta errehabilitatzen hasi zen. “Sinestezina zen halako poztasuna barazki pure bategatik”. Pozek beteko dute Yambok hasi duen “honegatik gaude pozik…”, “Juanjo, eman bostekoa”, “Juanjo, dominoan egingo dugu”, Juanjo alemanez kantatzen Brahmsen Requiemeko ale guztiak banan-banan, etab. 

Asun-Salvador

Asunek emozioa eta hausnarketak isurtzen ditu esaldi bakoitzean: “bizitzak frenatu egin gaitu esku frenoa sartuz”. Buruko isuria gertatu eta 30 egunera, medikuek Juanjo Arrasateko Aita Mennira eramateko aukera planteatu zioten Asuni; “ni ezin hobeto entzunda nengoen zentroari buruz”, esaten du. O.U.rekin hitz egin eta gero –“dena azaldu zidan emakume zoragarri bat”–, Asunek ez zuen birritan pentsatu.

Norbera eta etxekoak hobetzearen historia

Gela gutxi batzuk, telebistarik gabe –bertan dauden pertsonek ez dute ikusteko denborarik–, 25 historia, 25 paziente, euren izena garbi idatzita atean. Aita Menniko Kalte Zerebraleko Unitatean “ez dago tristeziarik, irribarreak daude.Eta ez historia tristerik ez dagoelako, baizik eta irribarre horiek tristezia norbera eta familia hobetzeko historia bihurtzen dutelako”.

Aita Mennin,  Juanjo aurrera doa, “pauso txikiak emanez”, autonomia irabazten doa.Asun Laura gizarte langileak egindako deialdira joan da, ikusteko nola ikasi duen Juanjok bera bakarrik dutxatzen eta janzten esku bakar batekin. “Hori zaila da, oso zaila, eta bestela egin proba zerorrek eta gero esan”.  Manu logopedak “azaldu digu zer den biltegi lexikala esaten dion hori, hor dagoen baina berrantolatu behar den zera hori”.  Zer esanik ez Udane fisioterapeutari buruz, “esku gogorra, laztan samurra”“Gu ere, bigarren mailako aktoreak, babestuta sentitu gara.Eta ez naiz esaten ari informatuta egon garela, babestuta eta ulertuta baizik.Izan ere, jende guztiak ez du ulertzen, eta sentimenduez ari naiz. Entzuten zigutela sentitu genuen”. Yambo pozik eta eskertuta dago. Eloi medikuak esan dio taldeko guztiek gustura irakurriko luketela bere historia, gauzak pentsatzeko eta ikusteko modua lagungarria izan daitekeelakoan.

Yambok transferentzia hitzaren beste adiera bat ikasi du gure Arrasateko Unitatean, ordu arte bankuko mugimenduari lotuta zegoela uste baitzuen. “Baina hori dena baino garrantzitsuagoa da, askoz gauza baliotsuago bat leku batetik bestera aldatzea delako (…). Eta zuk esango didazu:tira, hain zaila ere ez da izango, eusten badiozu, oreka mantentzen du.Baina ni ez naiz ari oreka horretaz, laguntzaren eta errukiaren arteko oreka perfektua aurkitzeaz ari naiz. Ez, ez naiz erotu, azalduko dut.Hau da lortzen hain zaila den oreka, grabitate zentroa mantentzetik askoz haratago, lortu beharreko hori. Laguntza, ez errukia, transferitu behar dudana ni banaiz ez litzaidakeelako gustatuko eusten didaten esku horietatik errukia jasotzea. Bihotzeko oreka esaten diot”.

Zenbakien kutxa

Eta horrela iritsi ziren Eguberriak, bestelako Eguberriak Fernandez-Salvador senideentzat. Yambok deskribatzen du nola Aita Menniko jaiotzak goroldio jarri berriaren usaina daukan, nola dauden estalpetxoak ospitaleko txoko bakoitzean. Gabon Gauera arte agertzen ez den Jesus haurra gabe, tradizioak agintzen duenez, nola jangela zoragarri dagoen bere kandela eta mantelekin.Eta bisita gogoangarri horiek, Juanjok bere mundua zabaltzeko behar dituen topaketak. Eta Erregeen karta, zeinean zenbakien kutxa bat eskatu dien, 10 arte zenbatzeko, eta behar beste aldiz berriro hasteko. “Izan ere, badakizu? Ez gara perfektuak. Ezta erdi perfektuak ere, eta horregatik bukatzen zaigu pazientzia eta irribarrea eta berriro ere 10 arte zenbatzea behar dugu, berriro hasteko”.

Despedidako muxuen atzetik ez da aterik ixten.Asunek zabalik utzi nahi du.Eskerrak eman nahi dizkie etapa berri bat irekitzen lagundu dioten Aita Menniko lagun guztiei, harrerako neskak, jangelako zerbitzariak, gizarte langileak, erizainak, terapeuta okupazionalak eta medikuak. “Eskerrik asko arratsalde hartan pasilloan barkamena eskatuz zera esan zidan emakume hari:ez dakit zer gertatzen zaizun, baina uste dut besarkada bat behar duzula, eta nire izena jakin gabe ere hautsitako zati guztiak elkartzen dizkizun besarkada horietako bat eman zidan.  Batek ez dauka egunero aingeru bat ezagutzeko zortea.(…) Eskerrik asko Juanjoren pisukidea izandako asturiar neska zoragarri bati…”. Liburuaren eskaintzan zera idatzi du: “Aita Mennirentzat, bizitzak gure bidean jarri zintuztelako eta irribarreari eusten lagundu zenigutelako bizitzak hura desitxuratzen tematuta zegoela ematen zuenean. Behin eta berriz, ESKERRIK ASKO”. 

Etapa berria

Orain dena motelago doa, dena polikiago doa Juanjoren eta etxekoen munduan.“Bost minutuan ez dugu ezer egiten, edo ia ezer ez, edo asko.300 segundo dira, beti bezala, baina ez du aurrekoarekin zerikusirik (…). Pentsatu nik zuk bezala egiten nuela korrika.Hamaika gauza egin nahi nituen eta orain bakarrik garrantzitsuak egin nahi ditut. Zenbat, ez dakit, bakarrik dakit gutxiago egin nahi dudala, askoz gutxiago, baina garrantzitsuak.Oxala inork begiak ireki balitzaizkit”

Asunentzat, dena da begiratzen den kristalaren kolorearen araberakoa.Eta zuritik beltzera doan paleta horretan, berak kristal berdea aukeratu du, esperantzaren kolore berdea.Musikak, animoak, ferekak eta musuak. “Beraz, aholkua onartzen badidazue, ez utzi inoiz besarkada bat emateke.Ez ezazue barruan gorde”. Yamboren liburua pertsona guztiei eskerrak emateko nahitaezko betebeharretik ere badator, “larunbat arratsalde harez geroztik nirekin zeundeten guztioi.Eskerrik asko musuengatik, besarkadengatik, azkenean horiek izan direlako, urakanaren amaieran, urakanaren amaieran, denon artean gure familiak hondoa ez jotzea ahalbidetu duen pegamentua”.  Beraiek ( Andrea, Adrian eta Aida seme-alabak) hazi egin dira, eta asko.Gure bizitza desberdina da.Jakina negar egiten dugula, malkoei ere gorde diegu lekua.Baina segurtatu diezazueket orainetxean lehenago baino askoz barre gehiago egiten dugula”.¡Yambo!

Interesa duten pertsonek Salvador kafetegian eskuratu dezakete C4 liburua.Pasaia kalea, 1, (Jai Alai) Donostia-San Sebastian, edo egileari berari postaz eskatu: [email protected].