Asteartero, merkatura
Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzak, beste urte batez, “Asteartero, merkatura” egitasmoa jarri du martxan. Astero egin dugun ekintza bat da, eta ibilbide bat egiten dugu herriko hainbat kale zeharkatuz, Egoitzatik abiatuta herriko azokaraino, eta ondoren itzuli.
Ibilbideak aldatu egiten dira, zailtasun maila desberdinekin, egoiliarren taldearen ezaugarrien arabera.
Ekintza horrekin aire zabaleko ariketa fisikoa sustatu nahi dugu, eta autonomia pertsonala eta orientazioaren zentzua bultzatzen ditugu. Halaber, sozializazioa garatzen da, gure inguruneko errealitatearekiko harremana eta talde barruko zein beste pertsona batzuen arteko komunikazioa.