Adineko pertsona

Aste Nagusiaz topera disfrutatzen

Una reproducción de las placas de las calles de Bilbao con el nombre de la ciudad, rodeada de platos con pintxos variados

Urtero, Aste Nagusiak gozatu eta dibertitzeko zazpi egun ekartzen dizkigu Txurdinagabarri Egoitzara, eta albiste honetan hor egin genuen guztia errepasatuko dugu.

Astea Marijaiaren bisitarekin hasi zen, solairu guztietara eta Eguneko Zentrora etorri baitzen, buruhandiekin batera.

Oliver Magoak aho zabalik utzi gintuen bere magia eta ilusionismo ikuskizunarekin.

Aste Nagusiaz topera disfrutatzen

Pintxoen dastaketa prestatu genuen eta elkarrekin dastatu genituen 1., 3. eta 4. solairuetako lagunek balio anitzeko gelan, eta 2 eta 5 solairuetakoek goiko terrazan.

Arotzak dantzan eta kantuan jarri gintuen beheko solairuko aretoan.

Aste Nagusiaz topera disfrutatzen

Talde bat Casilda Iturrizar parkeko Pergolara atera zen, Los 5 Bilbainosen emanaldia ikustera.

 

Etxebarria parkeko barraketara ere egin zen irteera bat, txokolatea txurroekin eta patatak meriendatzera.