Sukaldaritza-taldean urtebetetzeak ospatzen dira, eta paziente batena hurbil dagoenez, tarta bat egitea erabaki zuten denen artean. Normalean errezeta errazak bilatzen dituzte, egin duten azken tartarena bezalakoa, oso erraza izan dena. Oinarrirako sobatuak erabili ziren, betegarri moduan Philadelphia gazta, esnegaina eta gelatina. Haren gainean, fruta: banana zatitua eta kiwia. Marrubi-marmelada apur bat ere horren guztiaren gainean. Tarte bat baino ez zen behar izan hozkailuan gogortzeko eta berehala egon zen prest askarirako. Eguraldi ona hasi denez, Ainhoa Altunak esan digun postre freskoak egiten saiatuko direla, baita izozkiak ere.
Aurretik dagoeneko gazta-pastelaren jatorrizko errezeta egin zutenez, oraingoan ia urratsak gogoratu behar izan gabe moldatu ziren sukaldean. Jarduera honekin asko gozatzen duten pertsonak dira, eta gainera, prestatzen dutena dastatzen dute!