Beste uda batzuetan Mediterraneoko kostaldean ematea erabaki dute, baina oraingoak iparralderantz jo dute. Gure etxebizitzetako erabiltzaileek Laredon (Kantabria) eman dituzte oporrak. Lehen aldia izan da leku honetan egon direla.
“Ekainaren 26tik uztailaren 2ra joan ginen, eta aste desberdina izan zen. Eguraldia dela eta bi egun baino ez ginen joan hondartzara, baina oso gustura egon gara hotelean. Paseatu genuen eta Laredo ezagutzen gozatu genuen. Horrez gain, oso ibilaldi entretenigarria egin genuen itsasontziz, eta urteko errutina alde batera utzi dugu: garrantzitsua!”, esan digu haren lagunak, Mª Carmen González Lagek.

Ikuskatutako etxebizitzak Arrasateko erdigunean kokatuta dauden erkidegoko baliabideak dira, eta horietan, nahasmendu mental larria duten zenbait pertsona bizi dira.