Asprogradesen IV. Kongresu Nazionalean izan gara online
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen arretan praktika berritzaileak eta eraldatzaileak aztertzeko eta zabaltzeko, Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen Aldeko Granadako Elkarteak, Asprogradesek, azaroaren 23an eta 24an «Etorkizuna eraikitzen» Asprogrades Pausoz Pauso IV. Kongresu Nazionala egin zuen. Topaketa Granadako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean egin zen, eta 150 pertsona eta 27 hizlari inguru bertaratu ziren. Granadako Ahizpa Ospitalarioek antolatuta (Purisima Concepcion Fundazioa).
Leire Zamora, Cristina Iriarte, Ruth Diaz eta Naroa Odriozola Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektualeko Unitateko talde asistentzialeko profesionalek telematikoki parte hartu zuten jardunaldietan, eta hainbat esparrutako esperientziak entzuteko aukera izan zuten, horien artean enplegua, hezkuntza, komunitateko presentzia, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxebizitzak laguntza mailaren arabera, etab.
Torcuato Recover Erabateko Inklusiorako Legelarien Sareko koordinatzaileak «Desgaitasunaren bilakaera: eredu medikotik etorkizunera» hitzaldi magistrala eman zuen, eta, hainbat mahai inguru egin ziren jasangarritasunari, hezkuntzari, adinekoen arretari, enpleguari, gai juridikoei, egoitza ereduaren eraldaketari eta laguntzei, irisgarritasun kognitiboari eta beste gai erabakigarri batzuei buruz; ezagutza eta esperientzia aberasgarrien iturri izan zen programaren barruan.
“Guztiok argi duguna eta partekatzen duguna da desgaitasun intelektuala duten pertsonek komunitatean parte hartze aktiboa garrantzitsua dela, eta baliabideak eta etxebizitzak kolektibo horren beharretara egokitzeko beharra dagoela”, Leire Zamora psikologoak azaldu digunez, eta hau ere azpimarratu du: “beharrezkoa da inguruneak irisgarritasun kognitiboaren bidez egokitzea (irakurketa erraza, irudien erabilera kartelak/seinaleak errazago interpretatzeko…)”. Horrez gain, “foro horretan parte hartzeak aukera eman digu pentsatzeko zer aldaketa egin daitezkeen unitatean eta ospitalean bertan, irisgarritasun kognitibo hori erraztu ahal izateko”.
Era berean, lantalde osoak desinstituzionalizazioari lotutako hainbat proiektu ezagutu ahal izan dituela baloratzen du, desgaitasun intelektuala duten pertsonek gizartean ikastean oinarrituta, VIDAS Plataformaren bitartez (Desinstituzionalizaziorako Bide Berritzaileak Gizartean Ikastearen bidez).