ASPID elkarteko talde batek Donostiako Aita Menni Burmuineko Lesioen Eguneko Zentroa bisitatu du

ASPID elkarteko talde batek Donostiako Aita Menni Burmuineko Lesioen Eguneko Zentroa bisitatu du

Lleidako ASPID elkarteko teknikari talde batek gure eguneko zentrora bisita egin zuen jasotako garuneko kaltea duten pertsonei zuzenduriko gure eguneko laguntza eredua ezagutzeko helburuarekin, gure kudeaketa eredua aztertuz eta beraiek duela urtebete inguru abian jarri zutenarekin alderatuz. Bisitaren amaieran, ikusitakoarekin gustura azaldu ziren eta atera dituzten ondorioak baliagarri izango zaizkiela uste dute beren eredua zehazteko, bideragarritasun funtzional eta ekonomiko handiagoarekin.
 
Lleidako eskualdeetako urritasun fisikoak dituzten pertsonen gizarte normalizazioaren alde lan egiten duen elkartea da ASPID eta pertsona hauen gizarteratzea lortzeko ekintzak burutzen dituzte horretarako. Beren proiektu guztien helburu nagusia da urritasun fisikoak dituzten pertsonen eguneroko ekintza arruntetan esku-hartzea bultzatzea: hezkuntza, lana, kirola, aisia. Hau da, muga fisikoren bat pairatzen duten eta ez duten pertsonen arteko berdinketa soziala bultzatzea.