Asko gozatu genuen ‘Atrápame si puedes’ saioaren grabazioan
EPSZ Maldatxotik ikus-entzule joan ginen, apirilaren 3an, ‘Atrápame si puedes’ saiora. Patxi Alonsok aurkezten du, eta ETB2n ematen dute.
Oso esperientzia ona izan zen, eta seguru asko errepikatu egingo dugu.Autobusez etorri ziren gure bila, eta Miramongo instalazioetara eraman gintuzten. Platoan zur eta lur geratu ginen: hango kamerak, fokuak eta atrezzoa!
Han, saioko ikus-entzuleen artean eseri ginen, eta errejidoreak esaten zigun zer egin (txalo jo, dantza egin…). Saioa oso entretenigarria eta atsegina izan zen. Gainera, ezagutzen genituen lehiakideak, ‘El conquistador del fin del mundo’ saioko parte hartzaileak baitziren guztiak.
Grabazioa amaitu ondoren, mahai baten inguruan bildu ginen, eta eskaini ziguten mokadutxoa jan genuen. Gero, jasotze puntura eraman gintuzten.
Saioa ETB2-n botako dute, apirilaren 14an, igandea, 14:00etatik 15:00etara. Ikus ezazue!