Osasun mentala

Asierrek, Maldatxo EPSZko erabiltzaileak, bere marrazkiak erakutsi ditu

Bere erakusketa inauguratu du Why Not-en egoitzan. Martxoaren 20tik bere marrazkiak ikus daude lokaleko paretetan, fundazioak bere jarduerak egiteko erabiltzen dituena (Ategorrietako Partikular kalea, 3, beheko solairua, Gros, Donostia).
Asierrek

Maldatxoko EPSZn, zentroko erabiltzaileen interes eta motibazioen gainean lan egiten dute beti, azken batean gizarteratzea lortzeko, eta eremu bat marrazketarako uzteko aukera sortu zen.

Asierrek, gure erabiltzaileetako batek, bere irudimena askatzea eta eremu horiek erabiltzea erabaki zuen, zenbait marrazki egiteko. Marrazten duena irudimenezkoa da, izan ere, ez du inolako oinarririk edo laginik hartzen bere marrazkiak egiteko. Zenbait marrazki superheroiak dirudite, eta marrazki bizidunetako japoniar serieak, baina marrazki guztiak berak eginak dira. Komikien mundua gustukoa du, eta hori dela ea, marrazki guztien gaiek horrekin zerikusia dute. Gure marrazkilaria oso perfekzionista da, eta hori bere lanen xehetasun mailari antzematen zaio.

Marrazki-talde bat sortuta, bilduma erakusteko toki bat bilatzeko aukera sortu zen, eta Why Not-en erraztasun guztiak eman zizkiguten han jartzeko. Horrela, Martxoaren 20tik Asierren marrazkiak ikus daude lokaleko paretetan, fundazioak bere jarduerak egiteko erabiltzen dituena (Ategorrietako Partikular kalea, 3, beheko solairua, Gros, Donostia).

Martxoaren 28an inaugurazio ekitaldi moduko bat egin genuen, eta Maldatxo EPSZko kide guztiak joan ginen gure artistari laguntzeko. Halaber, martxoaren 26an elkarrizketa bat egin genion hemendik gutxira argitaratuko den gure “Aldamalda” irratsaioan. Elkarrizketan marrazteko moduaren alderdiak, gustuak eta lehentasunak azaltzen ditu.

Asierrek, Maldatxo EPSZko erabiltzaileak, bere marrazkiak erakutsi ditu