Kalte zerebrala

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa Luzarraga
Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

 

Alterazio hormonalak eta horien ondorioak, esaterako, hilekoaren zikloan izandako aldaketa batzuk edo pertsonarengan sexu interesa murriztea emakumeetan ere gerta daitezke, hartutako kalte zerebral baten ondoren, batez ere traumatismo kranioentzefaliko baten ondoren.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

“Traumatismotik ez daukat hilekoa. Zergatik?”

Behin baino gehiagotan egin diot aurre galdera horri, eta erantzuten saiatu naiz, gorputzaren prozesuei buruzko ezagutza sortzeko eta ustekabeko aldaketari buruzko bizipen desatseginak saihesteko.

Hilekoaren zikloan alterazio desberdinak daude, baina bi motatan bana ditzakegu: hilekoaren maiztasunaren alterazioarekin zerikusia dutenak eta odol jarioaren intentsitatearekin lotzen direnak.

Lehen alterazioetan, hilekorik ez izatea gerta daiteke (amenorrea), hiru hilabete baino gehiagoz, edo hilekoaren zikloaren iraupena murriztea, hau da, periodoa 20 egunetik behin edo gutxiagoan izatea, edo, beste muturrean, zikloa 45 egunetik gorako tarteetan luzatzea.

Bigarrenetan, hau da, odol jarioaren kantitatean izandako alterazioetan, odol jario oso ahula duten emakumeak daude (opsomenorrea) edo, alderantziz, gehiegizkoa dutenak (hipermenorrea). Horien artean odol jario irregularra ikusten da.

Esan dugunez, irregulartasun horiek aldaketa hormonalei edo sexu organoen patologien ondorio izan daitezke, baina hartutako kalte zerebral baten ondoren ere ager daitezke, zehazki, traumatismo kranioentzefaliko baten ondoren, horrek hipofisiaren funtzionamendua alda baitezake (hormonak jariatzen dituen guruina), edo hipokanpoarena (garunaren zati bat, baita ere hormonak jariatzen dituena, esaterako, hilekoaren zikloa erregulatzen duten gonadotropiak).

Zehazki, HKZ baten ondoren gertatzen diren bi alterazio mota ohikoenak hauek dira: hilekorik ez izatea (amenorrea) eta dismenorrea (uzkurdurek eragindako mina zikloaren aurretik eta bitartean, prostaglandinak askatzean).

Hilekorik ez izatea da hiru hilabete edo gehiago igaro ondoren hilekoa ez agertzea, lesioaren aurretik emakumeak bere hileroko zikloak baldin bazituen.

Hilekoaren zikloan aldaketa horri aurre egin behar izateaz gain, emakumeak zenbait alterazio hormonal izan ditzake, hormonak jariatzeaz arduratzen diren egituretan hartutako traumatismoaren ondorioz. Zehatzago esanda, generoa edozein dela ere, bai gizonak, bai emakumeak, bai hartutako lesio bat duen pertsona batekin sexu harremanak dituzten pertsonek alterazio horiek ezagutu beharko dituzte, baita bizitza intimoan eta bikote bizitzan dituzten ondorioak ere (halakorik badago).

Bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, alterazio hormonal bat gertatzen denean, edo behar beste androgeno ekoizten ez denean edo testosterona mailak baxuagoak direnean, sexu interesa eta motibazioa murriztu egiten dira. Horregatik, hormona horiek gure gorputzen bidez bikotekidearekin harremanetan jartzeko edo plazera eman eta hartzeko duten inplikazioa azaldu behar dugu. Psikoheziketaren eta funtzionamendu endokrinoaren gaineko heziketaren helburua da sexu interes falta hori beste kausa batzuei egoztea saihestea (adibidez, gorputz irudian aldaketak, afekturik eza, beste pertsonaren interesa murriztea…) eta ondorioz sortzen den sufrimendua saihestea (batzuetan erruduntasun moduan agertzen da).

Estrogenoen ekoizpenaren alterazioak ere ondorio negatiboak eragiten ditu gizonengan zein emakumeengan.

Gizonengan sexu interesa eta erantzuna murrizten dira (pentsamenduak, desioak, erekzioa, eiakulazioa, besteak beste).

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

TKEaren ondorioak hormonen jarioaz arduratzen diren egituretan

Emakumeengan, aldaketak gerta daitezke baginaren egoera atrofikoan (baginako paretak mehetzea edo lehortzea) baginako epitelioa txikiagotzea (bagina barruan zelula geruza gutxiago) eta lubrifikatzeko gaitasunean (bagina hidratatzen duen likidoa, elastikoak izan dadin). Sarritan, ondorio horien ondorioz, disfuntzio batzuk aurkitzen ditugu, hala nola dispareunia edo mina koito bidezko harremanetan.

Berriro ere, beharrezkoa da hormonen alterazio horiek eragindako aldaketak ulertzea, horien kausak konponbiderik gabeko beste alderdi batzuetan ez bilatzeko eta nahi ez diren sintomei aurre egiteko tratamendu posibleak bilatzeko, esaterako, lubrikatzaile bat (erraza eta merketa). Ez dugu ahaztu behar koito bidezko harremanetan zentratzen ez den eredu baterantz jo behar dugula, eta gozatzeko aukerak bilatzera jo behar dugula, afektibitate ona eta bizitzako gorputz aldaketekiko harreman pertsonal ona bermatzeko.

Hartutako lesio baten ondoren egon daitezkeen aldaketa hormonalak esplikatzen badira eta emakumea ginekologo espezialista batengana bideratzen bada, tratamendu farmakologikoarekin sintoma desatseginak konpentsatu ahal izateko, mesede egiten zaio alterazio horiek sufritzen dituen eta pertsonaren zein ingurukoen psikologian eta osasunean.

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.