Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Controller. Etxetek.
1. Sarrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak laguntza-programak edo laguntza ekonomikoak hornitzeko programa bat du, desgaitasunen bat duten edota mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala bideratzeko. Programa Etxetek da eta Aita Mennik 2016ko ekainetik kudeatzen du. Terapeuta okupazionalek laguntza-produktuen eta…
1. Sarrera
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak laguntza-programak edo laguntza ekonomikoak hornitzeko programa bat du, desgaitasunen bat duten edota mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala bideratzeko. Programa Etxetek da eta Aita Mennik 2016ko ekainetik kudeatzen du.
Terapeuta okupazionalek laguntza-produktuen eta hesi arkitektonikoak kentzeko lanen beharren balorazioak egiten dituzte. Bestalde, Zerbitzu Teknikoak haiek entregatzen ditu etxeetan, eta lehen prestakuntza bat ematen dio zaintzaileari.
Zerbitzua kanpotik kudeatu den 14 urte hauetan, erabili gabe gehien geratzen diren bi laguntza-produktuak transferentzia-garabiak eta eskailera igogailuak direla egiaztatu da. Laguntza-produktu horien kostua handia denez, baliabide horien erabilera egokia hobetu behar dugu. Azterlan honetan transferentzia garabiak erabiltzeko tasak nola ezartzen diren azaltzeaz gain, ez erabiltzeko arrazoiak ere aztertzen dira, laguntza-produktu honen agintzea eraginkorragoa izateko aurretiko urrats gisa.
Bi garabi mota agintzen dira: zutikako garabiak eta zikoina-garabiak. Lehengoek erabiltzailea zutik dagoela eramaten dute. Bigarrenetan, erabiltzailea eserita dagoela egiten da, eta ez dute erabiltzailearen laguntzarik behar. Pertsona etzanda eraman daiteke. Urtero programa honen bidez 400 garabi mugikor entregatzen dira Gipuzkoan. Zutikako garabien prezioa 1.400 € da eta zikoina-garabiena 800 €.
2. Prozedura
Gipuzkoako Foru Aldundiak auditoretza-zerbitzu bat barne hartzen du programaren barruan. Jarraipen-jarduera bat da, eta horren bidez, onuradunen etxeetan dagoeneko erabiltzen diren elementuen ikuskapenaren plangintza egiten da. Jarduera horren helburu nagusia da erabiltzailearen beharretara egokitzen den begiratzea, ongi erabiltzea eta emandako gailua ibiltzen den aztertzea. Entregatu eta hurren 14-15 egunetara egiten da jarraipena.
Auditoretza etxea bisitatuz egiten da eta zenbait fase ditu:
- Erabiltzaileari edota bere familiari laguntza-produktuaren erabilerari buruz galdetzea: ez badira erabiltzen ari, horren arrazoia galdetzen zaie.
- Erabilera-proba: zaintzaile nagusiari erabiltzailearekin erabiltzea eskatzen zaio, ongi erabiltzen duen edo laguntza-produktua daude beharretara egokitzen den (erabiltzailea-erabilera-ingurunea) ikustea, hau da, orientazioa zuzena izan den.
- Erabakiak hartzea: erabiltzean arazorik aurkitzen bada, lau aukera daude:
- Erabileran prestatzea berriro.
- Beste orientazio bat egitea.
- Intzidentzia bat irekitzea gailua zuzen ez badabil.
- Laguntza-produktua jasotzea.
Auditoretzen deskribatutako esparruaren barruan, 2017ko otsailetik abuztura bitartean transferentzia-garabi bat eman zitzaien pertsonen kausen informazioa atera da. Aldi horretan, entregatutako garabien % 25 ausaz auditatu ziren.
Hauek dira garabi motak:
- Garabi mugikorrak, zurrunak ez diren eserlekuekin (arnesak), pertsona eserita eramateko. ISO: 12.36.03 kodea, zikoina-garabiak aurrerantzean.
- Garabi mugikorrak pertsona zutik eramateko. ISO: 12.36.04 kodea, zutikako garabiak aurrerantzean.
Garabi motak, zaintzaile mota eta etxean egiten den garabien erabilera probaren emaitza aztertu dira.
3. Emaitzak
Garabi eta zaintzaile mota
Auditatutako laginean 60 kasu daude. Zikoina-garabiak zutikako garabiak baino hiru aldiz gehiago agindu dira. Horrek erakusten du familiek mendekotasun aurreratuko egoeretan eskatzen dituztela produktuak.
Zaintzaile nagusia profesional bat den eta senide bat den kasuetan erabilitako garabi motaren banaketa antzekoa da.
Garabien erabileraren ebaluazioa
Garabien erabileraren ebaluazioaren emaitzak 2. taulan laburtzen dira.
Baloratutako 60 kasuetatik 36k erabilera zuzena egiten zuten. Gainerako 24etatik, 2k prestakuntza gehigarria behar izan zuten, eta 10 kasutan garabia kendu zen, ez zutelako erabiltzen. Beraz, egindako jarraipen bisiten % 16a da.
Bi kasuetan egindako prestakuntza gehigarrian, terapeutak zuzenketa txikiak egin zituen erabilera-proban auditoretzan bertan, baina ez zen bisita gehigarririk behar izan prestakuntza berria egiteko. Lau kasutan, entregatutako arnesa aldatu behar zela erabaki genuen (arnes mota edo neurria aldatzea). Lau kasutan garabia aldatu behar izan zen: bi kasutan zikoina-garabiaren tamaina aldatu zen; beste bietan, garabi mota aldatu zen.
Garabia kendu behar izan den kasuen azterketa
Atal honetan, ez erabiltzeagatiko arrazoiak aztertuko ditugu. Agindutakoen % 15a da.
Hamar kasuetatik, zortzi, zikoina-garabiak izan ziren (horietatik, bostek zaintzaile profesionalak zituzten, eta hiruk, senideak).
Kentzeko arrazoien artean:
- Bost kasutan senideek erabiltzailea hobetu zela esan zuten, eta horregatik zuela garabirik behar. Ebaluatzaileentzat argi egonkortuta dagoen desgaitasuna da, eta hobekuntza ez zen aurreikusten.
- Hiru kasutan zaintzaileek nahiago dute garabia ez erabiltzea eta bi laguntzaileren artean egitea.
- Kasu batean, emandako zikoina-garabiaz gain, beraiena den zutikako garabi bat ere badute, eta nahiago dute erabiltzen jarraitzea pertsonaren egoerak hori ez gomendatu arren.
- Horietako batean arrazoia eskatzailearen osasun-egoeraren okerragotzea izan zen.
Garabi ez erabiltzeko adierazitako arrazoien artean zikoina-garabiek ez dutela pixoihala aldatzen uzten errepikatzen da.
Auditoretzak huts egin duen kasuen azterketa
Auditoretza batek huts egin duela esaten da hitzordua hartuta erabilera-proba azkenean egiteko aukerarik ez badago. Huts egindako auditoretzak planifikatutako zerbitzuen % 30a dira, beraz, horren arrazoien azterketa zehatzagoa egin beharko da.
Huts egindako 18 auditoretzetatik, hiru, zutikako garabietan, eta hamabost, zikoina-garabietan, hauek izan dira arrazoiak:
- Seitan, bisitan erabiltzailea, zaintzailea edo biak ez egotea izan da arrazoia.
- Hamar kasutan, erabilera-proba egin nahi ez dutelako izan ez dutela erabiltzen adierazi dute. Hamar kasutan kentzea erabaki zen.
- Kasu batean erabiltzaileak proba egiteari uko egin dio.
- Auditoretzetako bat ezin izan zen egin garabiak bateriarik ez zuelako.
Auditoretza egiteko hitzordua hartzeko prozedura protokolizatuta dago. Erabiltzaileak eta zaintzaileak egon behar dutela eta erabilera-proba bat egin behar dutela adierazi da. Hala ere, ardura horiek hartu arren, huts egindako auditoretzen ehunekoa oso handia da.
4. Eztabaida
Azterlanak zenbait emaitza interesgarri eman ditu, eta deigarriena huts egindako auditoretzen ehunekoa da (% 30). Hobe daitekeen alderdia da, eta laguntza-produktuak emateko edo horien inguruan orientazio emateko prozedura orokorrari buruzko gogoeta egitea ekartzen du. Bestalde, herritarrek baliabide publikoen erabilera onaren inguruan duten kontzientzia orokorrean ere aurrera egiten jarraitu behar dugu.
Orain, auditoretzaren ondoren garabia kendu den 10 kasuak aztertuko ditugu. Lau kasutan arrazoian ez dago zalantzarik: hiru kasutan zaintzaileek nahiago dute bi pertsonen artean egitea, azkarrago egiten delako, eta zikoina-garabidea baztertzen dute; beste kasu batean, zutikako garabia erabiltzea errazagoa dela diote, nahiz eta segurtasuna ere txikiagoa izan. Lau kasuetan “erabiltzailearen eta zaintzailearen segurtasuna” irizpidea ez da hain garrantzitsua, eta “azkarrago egitea” edo “erabiltzeko erraztasuna” irizpideei lehentasuna ematen zaie.
Kasu batean, erabiltzeari utzi ziotena erabiltzailearen egoera okerragotu zelako. Beste bost kasuetan arrazoiak ez ziren hain argiak izan. Senideak “erabiltzailearen hobekuntza” adierazten du. Ziur asko 5 kasuetan ez da gertatu desgaitasunaren hobekuntza nabaririk, eta hori dela-eta beste arrazoi batzuetan pentsatu behar dugu. Garabia erabiltzen uzteko izan daitezkeen hiru arrazoi aipatuko ditugu orain:
- Garabiarekin motelago egitea: profesionalek eta senide zaintzaileek batzuetan lehentasun handiagoa ematen diote azkarrago egiteari segurtasunari baino.
- Gehiegizko itxaropena produktuarekin: askotan, etxeko orientazio-bisitan, garabiekin oso errealistak ez diren itxaropenak aurkitzen ditu orientazio-zerbitzuak. Kasu askotan senideek diote uste zutela garabiarekin pertsona jantzi ahal izango zutela, edo bainuontzian sartu, baina garabiak ez daude horretarako diseinatuta, eta produktua etxean dutenean konturatzen dira.
- Konpondu gabeko egiteko kritikoa, pixoihalaren aldaketa: erabiltzen ez diren garabiak normalean zikoina-garabiak dira. Hipotesi baten arabera, senideek ez dute erabiltzen zikoina-garabiekin ezin dutelako pixoihala aldatu, eta hori da hain zuzen zailtasun nagusietako bat. Arazo hori, pixoihala aldatzeko berariazko arnes bat emanez konpon liteke, eta hori egiteko informazio gehiago emanez.
Datuak kontuan hartuz, Zerbitzu Teknikoak garabiaren erabileraren inguruan emandako prestakuntza egokia da, eta ez dirudi hori denik ez erabiltzeko arrazoia, izan ere, ez da beste prestakuntza-bisitarik egin behar izan, eta bi kasutan bakarrik egin dira zuzenketa txikiak erabileran.
Auditoretzak eta orientazio-bisitak antolatzen dituen administrazio-zerbitzuak dio zerbitzu batera eta besterako deiaren aurrean dagoen jarrera guztiz desberdina dela: senideak prest eta pozik agertzen dira orientazio-zerbitzurako; auditoretzetarako, berriz, kontrakoa. Baliabide publikoen erabilera ez-eraginkorraren auzia garrantzitsua da. Auditoretzarik gabe, garabien % 16,6 erabili gabe egongo lirateke etxeetan. Auditoretzak egiten jarraitu behar dugu, eta “ez erabiltzeko” aukera handiagoko kasuetan, erabiltzeko irizpideak ezarri behar ditugu. Garabi mota garrantzitsua da. Huts egindako auditoretza kopurua bost aldiz handiagoa da zikoina-garabietan zutikako garabietan baino (15, 3ren aurrean), eta banaketa orokorrari dagokionez, 46 zikoina-garabi eta zutikako 14 garabi banatzen dira.
Azterlanak jasotzen duen beste alderdi esanguratsu bat da auditoretzen % 7k arnes aldaketa ekarri duela, beraz, komenigarria da proba erabiltzailearekin berarekin egitea entregatzen denean. Gaur egun zaintzaile nagusiari ematen zaio prestakuntza, eta gero berak teknikariekin erabiltzen du, baina ez da proba egiten mendeko pertsonarekin.
5. Gomendioak
Laburbilduz, eta azterlan honen ondoriozko gomendio gisa, lau aipa ditzakegu:
- Hezkuntza-psikologiako estrategia bat garatzea erabiltzaileekin eta senideekin, Auditoretza Zerbitzua zertan datzan azaltzeko.
- Erabiltzaileek auditoretzan lagunduko duten konpromiso esplizitu bat sartzea prozeduran.
- Errealistak ez diren itxaropenak sortzea murrizten duen oso informazio argia ematea orientazioan.
- Mendeko pertsonarekin egitea garabia erabiltzeko prestakuntza, erabiltzeko zer arazo dauden berehala ikusteko.
- Arnes berezia ematea zikoina-garabiarekin pixoihala aldatzeko eta berariazko prestakuntza egitea lan horretarako.
- Segurtasunaren eta lesioen prebentzioren garrantzia nabarmentzea zaintzaile eta profesionalei egindako prestakuntza-prozedura guztietan, balio horiek ez direlako nahikoa azaltzen.
Partekatu
Artikuluak
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Naiara MimentzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Beherakoa adinekoen artean
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.