Kalte zerebrala

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

 

Covid-19ak eragindako konfinamenduan logopediako urruneko tratamenduak jarri ditugu martxan. Aldi honetan ikusi dugu azkar ikasten dela, pazienteak eta senideak egokitzen direla eta onuragarria dela; horregatik, etorkizunean horrelako tresnak garatzen jarraituko dugu.
La logopeda autora del artículo, trabajando a distancia mediante un ordenador portátil

“Telelana” hitza modan dago SARS-CoV-2ak eraginda  bizitzen ari garen krisi honetan, birus aldi berean ospetsua eta ezezagun hori delarik Covid-19aren gaixotasunaren eragilea. Pandemiaren ondorioz, herritarrek hainbat prozedura garatu behar izan dituzte lanean jarraitzeko, horien artean egonik telelana edo urruneko lana, gehienentzat, etxetik.

Menni Sareko zerbitzu anbulatorioetan hauteman dugu familia askok tratamenduan hasi eta hartzen jarraitu beharra zutela, eta, horregatik, telelan horren barruan sartutako jarduera bat garatzen hasi gara, “telerrehabilitazioa” delakoa. Tratamendu arlorik aktiboenetako bat logopedia izaten ari da.

Lerro hauen helburua da paziente eta senideekin telerrehabilitazioa eginez bizitzen ari garen esperientzia asegarri horren berri ematea eta ezagutaraztea, bateko eta besteko herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko saiakeran.

Nori zuzentzen zaio logopediako telerrehabilitazioa?

Logopediako tratamendu eskaintzen ari gara:

  • Hartutako kalte zerebrala duten helduak eta haurrak: iktusa, garezur-garunetako traumatismoa, garuneko tumoreak, garuneko paralisia… edo mintzairari edo mintzamenari eragiten dion garuneko beste edozein patologia sufritu duten pertsonak artatzen ditugu. Patologia horietako batzuk dira afasia, disartria, ahotseko nahasmenduak edo disfagia.
  • Hartutako kalte zerebralik gabe, mintzairan edo mintzamenean arazoak dituzten helduak eta haurrak:mintzairaren atzerapenak, dislaliak (artikulazio arazoak),  irakurmen-idazmeneko nahasmenduak, toteltasuna, etab.

Zertan datza? Erabiltzen ari garen bitartekoak

Errehabilitazio prozesu bat jarri dugu martxan, bitarteko ez presentzialak erabiliz, afasia, disartria edo aipatutako beste patologia batzuk dituzten pazienteekin. Aukera nagusiak hauek dira:

Bideokontsultak

“Lifesize” deritzon plataforma baten bidez, saio ez presentzialak egiten ari gara. Hauek dira saioen ezaugarriak:

  • Pazienteek eta senideek logopeda ikusten eta entzuten dute
  • “Pantaila partekatuaren” aukera erabiliz, logopedak erabili nahi duen materiala pazienteen gailuan agertzen dira

Nola sartzen da bideokontsultetan?

Zuetako batzuek, hasieran, teknologiak erabiltzeko “beldurra” jakinarazi diguzue. Aitzitik, prozesua oso erraza da, eta ordenagailu edo tableta bat (edo telefono bat, batzuetan) eta helbide elektroniko bat besterik ez da behar. Logopedak lotura bat bidaltzen du zuen postara, eta horretan sartu besterik ez duzue egin behar, eta automatikoki agertuko dira aurpegia eta ahotsa.

Telefono deiak

Bitarteko horren bidez aholkatzeko, jarraibideak emateko eta laguntzeko.

Posta elektronikoa

Materiala, lan programak eta abar bidaltzeko.

Logopediako telerrehabilitazioaren helburuak

Paziente eta senideengana iristea, ezin badira errehabilitazio zentrora joan edo joateak kostu handia badauka diru edo denboratan. Bereziki, oraingoa bezalako koronabirus garaian, etxean konfinatuta dauden paziente eta senideengana iristea.

Osatu beharreko prozesuak errehabilitazio presentzial baten berdinak dira:

  • Mintzaira eta/edo mintzamenaren ebaluazioa
  • Zuzeneko errehabilitazio saioak pazientearekin
  • Lana eta materialak ematea pazientearen lan indibidualerako eta koterapeutaren tutoretzapean
  • Koterapeuta edo senidearen prestakuntza

Zer da koterapia?

Praktika honen ezaugarria da pazientearekin dagoen senidea edo zaintzailea sartzen dela. Hori trebatu egiten da, gure eskuin eskua izan dadin, eta logopeda profesionalak adierazten dizkion ariketak eta jarraibideak praktikan jarri ditzan.

Beharrezko gutxieneko teknologia

Bideokontsultak egiteko, lehenago esan denez, ordenagailu, tableta edo bideo eta audio aukera duen telefono bat baino ez da behar, eta posta elektronikoa eduki behar da.

Beste aukera batzuk ere hartzen dira kontuan, funtsezko helburua senideei eta pazienteei egoera konplikatu honetan laguntzea baita. Horregatik, egokitu egiten gara pertsona bakoitzaren aukeretara (gailu elektronikoak dituen ala ez, inprimagailua, etab.), eta pazientearen ezaugarrietara (adina, patologia…).

Esperientzia COVID-19an zehar

Paziente eta senide askorekin jarri dugu praktikan telerrehabilitazioa eta, tarte horretan, onura hauek ikusi ditugu.

  • Zaintzailearentzat, komunikatzeko arazoak dituen batekin etxean bakarrik egoteak eta nola lagundu ez jakiteak eragiten duen ondoeza murrizten da.
  • Teknologiak erabiltzeko “beldurra” arin gainditzen da, prozesua oso erraza delako.
  • Logopediako tratamenduen bilakaera oso positiboa, presentzialen antzekoa baita.

Ikastea eta etorkizuneko aukerak

Bizitzen ari garen alarma egoerak lanean jarraitzeko molde berriak ekarri ditu. Telerrehabilitazioa bide berriak ireki dizkigun aurkikuntza bat izan da, izan ere, paziente gehiagorengana iritsi gaitezke, eta, zehazki, zentrora etortzea arazo bihurtu daitekeenengana. Ildo horretan ikertzen eta lan egiten jarraituko dugu, saio presentzialen terapia osagarria izan dadin.

Nola jarri behar dut harremanetan?

Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroko Logopedia Arloarekin harremanetan jartzeko interesa duten pertsonek 944 424 927 telefonora deitu dezakete edo mezu elektroniko bat bidali [email protected]. Behin harremanetan jarri  eta gero, gure profesionalek baloratuko dute zein tratamendu egokitzen zaion ondoen zure egoerari.

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.