Kalte zerebrala

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya
Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

 

Taldeko jarduera fisikoa tratamendu mesedegarria da gaitasun fisiko eta funtzionala hobetzeko, errehabilitazio anbulatorioko fasean zein egonkortze fasean.

Sarrera

Lesio zerebralaren oinarrian egon daiteke istripu zerebrobaskularra edo iktusa, traumatismo kraneoentzefalikoa, tumore bat edo beste etiologia lesional bat, eta kalte neurologikoa eragin dezake, erasandako pertsonaren gaitasunak murriztu eta bere bizitza kalitateari eraginez (1,2). HKZ duten lagunen errehabilitazioaldiak kalte zerebrala gertatu denetik ondorioak egonkortzen diren eta hobekuntza funtzionalik gertatzen ez den arte irauten du.Hainbat fase bereizten ditugu:akutua, subakutua, errehabilitazio anbulatoriokoa eta egonkortzekoa (3). Eta, Menni Sarean egiten ditugun tratamendu fisioterapikoen programak beti pertsonalizatuak izaten diren arren, paziente batzuentzat, taldean egindako jarduera fisikoa tratamendu eraginkor moduan agertzen da, gaitasun funtzionala hobetzen eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzen laguntzen duelako (4).

Talde terapia jarduera bat da, non antzeko maila funtzionala duten bi pazientek edo gehiagok parte hartzen duten.Saioak batere egokitzapen indibidualik gabe edo oso gutxirekin egiten dira, planteatutako ariketa eta jarduerak progresiboki zailtzen dira eta, oro har, helmuga bakarra izaten da gabezia bat hobetzea (5). Bibliografia aztertuta ikus daitekeenez, zirkuitu eta aparatuetan oinarritutako ikuspegiak daude, beste talde terapia batzuekin batera (5). HKZ kronikoa zuten pazienteekin egindako azterketa baten arabera, talde terapiako zirkuitu programa bat egin eta gero, hobekuntzak aurkeztu zituzten erresistentzian (6,7), bihotz-biriketako gaitasunean (7) eta beheko adar paretikoaren indar muskularrean (7). Talde terapiako programa bat egin zuten HKZ kronikoko pazienteek hobekuntzak lortu zituzten baita ere orekaren pertzepzioan eta bizimodu arruntean integratzeko, heziketa programa bat egin zuten kontrol talde batekin alderatuta (8).

Fisioterapia en grupo

Artikulu honen xedea da HKZko pazienteen taldeko jarduera fisiko baten programa deskribatzea, bai errehabilitazio anbulatorioko fasean, bai gabeziak egonkortzeko fasean. Programa Bilboko Aita Mennin garatu genuen, eta asmoa da bertan parte hartu zutenentzat duen garrantzia eta eragiten dituen onurak agerian jartzea.

Taldeko jarduera fisikoaren programa desgaitasun neurologikoa duten gazteei zein adinekoei zuzenduta dago, errehabilitazio anbulatorioko erregimenean zein mantentze erregimenean, laguntza gutxirekin edo batere gabe ibili badaitezke, ikuskapenarekin zein gabe, eta proposatutako jarduera fisikoaren denbora jasan badezakete. Taldeko jarduera fisikoa tratamendu indibidualaren osagarri moduan ere egin daiteke. 

Bilboko Aita Menniko Kalte Zerebraleko Talde Jardueraren Gelaren espazioa gimnasio txiki egokitu bat bihurtzen da, kide bakoitzak fisioterapeutak gidatutako ariketak egin ditzan.Horrenbestez, taldeko Fisioterapia saioetara joaten diren lagunek errehabilitazio integralaren zati moduan egiten beraien dituzte ariketak, eta beste batzuek, berriz, errehabilitazioa amaitu eta gero, fase kronikoan daudelako, eta hor oso garrantzitsua da beraien gaitasunak mantentzea.

Talde jardueraren ezaugarriak

Taldeak txikiak dira, gaur egun gehienez ere 4 lagun daude. Saioaren iraupena 45 minutukoa da eta fisioterapeuta espezializatu baten laguntza eta ikuskapenarekin egiten da.Saioen maiztasuna astean behin edo bikoa da.  Zentroko Talde Jardueraren Gelan egiten da.  Aplikatutako teknikek egoera fisiko eta kardiobaskularra eta, oro har, gaitasun funtzionala hobetzera zuzentzen dira, eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzera.

Jarduteko protokoloa

Lan metodologia honako hau da: 

Helburu batzuk eta taldean egin beharreko asteko saio kopurua ezartzen dira.Fisioterapiako asteko bileran paziente bakoitzaren helburuak errepasatzen dira, eta taldearen lanaren ikuskapena egiten da, aparatuen parametroak paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera eguneratzeko.Erabiltzaile/paziente bakoitzaren Arreta Indibidualizatuko Programan aurreko guztia azaltzen da zehatz-mehatz.Paziente/aparatuen eta paziente bakoitzak egin behar duen denboraren plangintza bat ere erabiltzen dugu.

Helburu nagusia da gaitasun fisikoak eta funtzionalak hobetzea edo mantentzea, fisioterapia indibidualeko tratamenduan lortutako emaitzak finkatzeko. Posturen aktibazioa eta muskuluen indar globala lantzen dira, zutikako jarrera eta ibilera erraztea, zutikako oreka, esfortzuaren aurreko tolerantzia kardiobaskularra edo egokitzapen fisikoa, nekatzeko joera hobetzeko; baita ere pertsona taldean integratzea eta sozializatzea.

fisio-grupal

Saioetan hainbat material erabiltzen ditugu (musika gailua, eramangarria, kanoia ariketak aurkezteko eta bideoak emateko, koltxonetak, aulkiak, etab.), baita hainbat aparatu ere (zutik jartzeko aparatu estatikoa eta dinamikoa, txirringa estatikoa, txirringa pasiboa, stepper-a, ibiltzeko zinta segurtasun arnesarekin egokituta, zirkuituak).

Hori dena guztiz beharrezkoa baita honako jarduera hauek egiteko:

  • muskuluak indartzeko intentsitate txikiko ariketa progresiboak, tarteka atsedenaldiak hartuz
  • zutikako oreka hobetzera zuzendutako ariketak
  • ibiltzeko prestatzeko eta errazteko ariketak
  • intentsitate txikiko ariketa aerobikoak

Talde jardueraren onurak

Antzeko profila edo antzeko arazo fisikoak dituzten pertsonekin aldi berean lan egitea onuragarria da, hainbat arrazoirengatik:Lehenik eta behin, pazienteak beren gabezia fisiko eta funtzionalez gehiago ohartu daitezen laguntzen du, baita besteen gabeziez ere, eta horrek lagundu egiten die desgaitasunera egokitzen.Bigarrenik, antzeko arazo fisikoak konpartitzea lagungarria izan daiteke hainbat pertsonarentzat, eta lehenago hobetzen direnak besteentzako estimulu bihurtu daitezke.

Tratamendu anbulatorioan dauden pazienteen gaitasun fisikoak ere hobetzen dira, handitu egiten direlako sistema kardiobaskularraren efizientzia, erresistentzia, beheko adar paretikoaren indarra, segurtasun pertzepzioa, jarduera orokorra eta oinez ibilitako distantzia.Gainera, Fisioterapia indibidualeko saioak osatzen dira.Paziente asko tratamendu indibidualizatuko prozesu luze batetik etortzen dira, eta dagoeneko ez dute hainbeste behar gidatzea eta ikuskatzea.Pazienteak hainbat helburu indibidualizatu lantzen eta mantentzen jarraitu dezake taldearen esparruan, beste lagun batzuekin batera.

Bibliografia

  1. Castellanos-Pinedo F, Cid-Gala M, Duque P, Ramírez-Moreno JM, Zurdo-Hernández JM, en nombre del Grupo de Trabajo del plan de Atención al Daño Cerebral Sobrevenido de Extremadura. Daño cerebral sobrevenido: propuesta de definición, criterios diagnósticos y clasificación. Rev Neurol 2012; 54: 357-66.
  2. Defensor del Pueblo. Daño cerebral sobrevenido en España: un acercamiento epidemiológico y sociosanitario. Madrid: Oficina del Defensor del Pueblo; 2006.
  3. Quemada JI, Ruiz MJ, Bori I, Gangoiti l, Marin J. Modelo de atención a las personas con daño cerebral. Madrid: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. Secretaría de Estado de Servicios Sociales, Familias y Discapacidad. Instituto de Mayores y Servicios Sociales (IMSERSO); 2007.
  4. Garcia-Hernández JJ, Mediavilla-Saldaña L, Pérez-Rodríguez M, Pérez-Tejero J, González-Alted C. Análisis del efecto de las actividades grupales en pacientes con daño cerebral adquirido en fase subaguda. Rev Neurol 2013; 57: 64-70.
  5. English C, Hillier SL, Stiller K, Warden-Flood A. Circuit class therapy versus individual physiotherapy sessions during inpatient stroke rehabilitation: a controlled trial. Arch Phys Med Rehabil 2007; 88: 955-63.
  6. Mudge S, Barber PA, Stott NS. Circuit-based rehabilitation improves gait endurance but not usual walking activity in chronic stroke: a randomized controlled trial. Arch Phys Med Rehabil 2009; 90: 1989-96.
  7. Pang MY, Eng JJ, Dawson AS, Mckay HA, Harris JE. A community-based fitness and mobility exercise program for older adults with chronic stroke: a randomized, controlled trial. J Am Geriatr Soc 2005; 53: 1667-74.
  8. Huijbregts MP, Myers AM, Streiner D, Reasell R. Implementation, process, and preliminary outcome evaluation of two community programs for persons with stroke and their care partners. Top Stroke Rehabil 2008; 15: 503-20.

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.