Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Gure psikiatrak prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, munduan kasuak handitzen ari baitira, baita osasun sistemak suizidio arriskua detektatzeko –sarritan ohartzeke pasatzen baita– eta kudeatzeko duen zeregin erabakigarria ere. Horrez gain, gaixotasun mentala nabarmendu du jokabide suizidaren arrisku faktore gisa.
Suizidioa prebenitu daiteke. Berriro gogoratu dute Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Elkarteak eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) irailaren 10ean, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna dela eta. Data horren eta irailaren 17aren inguruan, Pazientearen Segurtasunaren Munduko Egunaren inguruan, gogorarazi nahi dugu Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan ahalegin horretan lan egiten dugula, gure lan asistentzialaren berezko zeregina den heinean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideekin bat eginda, gure Pazientearen Segurtasun Planak, zeina artatzen ditugun pertsonen segurtasuna kudeatzeko eredu propio bat den —Osasun Mentaleko, Desgaitasun Intelektualeko, Kalte Zerebraleko eta Adineko pazienteentzat berezitua, segurtasunaren ikuspegi integrala jasotzen duena: fisikoa, psikologikoa, emozionala eta juridikoa—, suizidatzeko arriskua lantzeko Protokolo bat jasotzen du, horri lotutako segurtasun gertakarien kudeaketa, eta gaiari buruzko etengabeko prestakuntza, kasuak saio klinikoen bitartez tratatzeaz gain.
Jokabide suizida eta horren prebentzioa lehentasunezko alderdi gisa dago jasota Euskadiko hainbat estrategia eta jarduera lerrotan. Osakidetzaren Pazientearen Segurtasun Estrategiak suizidioa prebenitzeko ekintza ildo bat gehitu du, eta, jasotzen duenez, “suizidioa da heriotza ez-naturalaren lehen kausa Euskal Autonomia Erkidegoan; urtero, 173 lagunek egiten dute beren buruz beste. Trafiko istripuek eragindako urteko heriotzen bikoitza”. Dokumentuak nabarmentzen du ebidentziak adierazten duela kasuen %30 ere prebenitu daitezkeela, diziplina anitzeko ikuspegiak txertatuta, eta osasun sistema dela prebentzioak emaitzarik onenak erakutsi dituen esparruetako bat, prebentzioko esku hartzerik eraginkorrenetako asko ingurune horretan garatzen baitira. Horren arrazoia da beren buruaz beste egiten dutenek osasun sistema erabiltzen dutela sarri, eta hainbat zerbitzu eta espezialitaterekin harremanetan jartzen direla suizidioaren aurreko asteetan.
Epidemiologia
Izan ere, suizidioaren eta gaixotasun mentalaren zein fisikoaren artean harreman estua dago. Beren buruaz beste egiten duten pertsonen %90 inguruk nahasmendu mentala dute, eta %60 inguruk patologia fisikoren bat.
Duela gutxiko datu epidemiologikoek suizidioen igoera erakusten dute. Munduko batezbestekoa, OMEren zenbakietan oinarrituz gero, urtean 9 kasu ingurukoa izan liteke 100.000 biztanleko (2018an 7,6 ziren; 2021ean, 8,45). Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) zifrek adierazten dute 2022an Espainian suizidioak eragindako heriotzen kopurua 4.097 izan zela, hau da, %2,3 igo zen aurreko urtearekin alderatuta. 20 urtetik beherakoetan suizidio kopurua 84 izan zen, eta 2021ean, aldiz, 75.
Estatistikak jasotzen du suizidioa dela 2008az geroztik kanpo heriotzaren lehen arrazoia. Beren buruaz beste egiten duten lau pertsonatik hiru gizonak dira, nahiz eta emakumeetan saialdi gehiago gertatzen diren. Suizidioak eragindako heriotzen %50 40-65 urteko pertsonak izan dira, %30 65 urtetik gorakoak, eta %5 10 eta 24 urte artekoak.
Arriskua detektatzea
Igoera horren arrazoiak planteatzetik haratago, lerro hauetatik arreta jartzeko dei bat egin nahi dugu: suizidatzeko arriskua sarritan oharkabean igarotzen da.
Gertaera objektibo hori ezagututa, gure esperientziagatik eta gure protokoloa aplikatu osteko emaitzen arabera, badakigu, adibidez, Aita Menni Ospitaleko Egonaldi Ertaineko Unitatean (EEU) ospitaleratu diren lau pertsonatik batek gutxienez arrisku suizida izan duela gurean sartzeko faktore erabakigarri gisa.
Gure Egonaldi Ertaineko Unitatean buru nahasmendu larriak dituzten pertsonak artatzen ditugu, ospitaleratzea behar dutenak, klinika larria dutelako, tratamendu psikiatriko anbulatorioa izan arren, baita akutuen unitatean ospitaleratu ondoren ere.
Nahasmendu mentala eta arriskua
Suizidatzen direnak ez dira soilik osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, baina badakigu suizidioen %90etan nahasmendu mentala egoten dela elkartuta. Beraz, hauei erreparatu behar diegu bereziki:
- Depresioa.
- Nahasmendu bipolarra.
- Nahasmendu psikotikoak/eskizofrenia.
- Nahasmenduak substantziak erabiltzeagatik.
- Nortasunaren nahasmenduak (mugakoa).
- Antsietateak eragindako nahasmenduak.
- Bulkadak kontrolatzeko nahasmenduak.
Horrenbestez, esan dezakegu edozein nahasmendu mental arrisku faktore bat dela, eta handitu egiten dela substantzien erabilerak eragindako nahasmendu batekin konbinatuta.
Arriskua adierazten duten faktore esanguratsuak
Horrez gain, detekzioan laguntzen diguten adierazle asko ere baditugu. Eskuragarri dagoen ebidentziagatik eta praktika klinikoagatik, esan dezakegu arrisku faktoreak hainbat modutan ager daitezkeela klinikoki, eta horietako batzuk alerta seinaletzat hartzen dira:
- Jokabidea: aldez aurreko saiakerak. Suizidio bakoitzeko 20 saiakera gertatzen direla kalkulatzen da, saiatzen direnen erdiek errepikatzen dutela, eta %10ek azkenean burutzen dutela.
- Ideiak, hiltzeko/suizidatzeko nahia.
- Suizidio planak.
- Etsipena, errua, anhedonia.
- Asaldura, antsietate handia.
- Sintoma psikotikoak: eldarnioak/haluzinazioak.
Gure inguruan jokabide suizidari buruzko datu baliagarri eta fidagarririk ez egotea errealitate bat da. Osasun erakundeek jokabide suizidari aurre egiteko ahaleginak egin arren, ezagutzan hutsune handienetakoak dituen arloetako bat suizidio saiakerei buruzko informazioa da.
Beste faktore hauek elkartzen direnean, erne egon behar da:
- Alkoholaren/drogen ohiko kontsumoa.
- Nahasmendu hasi berria.
- Ospitaleko alta hartu berria.
- Terapeuta/tratamendua aldatzea duela gutxi.
- Tratamenduarekiko atxikipen txarra.
- Jasotako osasun arretarekin ez gogobetetzea.
- Aurrekari familiarrak edo jokabide suizida inguruan.
- Ingurumen estresoreak, bizitzako aldaketak.
- Faktore psikosozialak: bakardadea, langabezia.
- Osasun fisikoa: patologia kronikoak.
- Nortasunaren ezaugarri jakin batzuk.
Faktore batzuek arriskua areagotzen lagundu dezakete:
- Klinika psikotikoaren presentzia.
- Indarkeriazko edo hilgarria izan daitekeen saiakera bat egitea.
- Balizko erreskate bat ekiditeko neurriak hartzea.
- Plan iraunkor eta errepikakor bat egotea.
- Klinikoki okerrera egitea.
- Familia edo gizarte laguntza mugatua.
- Egoera klinikoan asaldura, jokabide oldarkorra, judiziorako gaitasun eskasa, etiologia toxiko edo metabolikoko nahasmendua egotea
Arriskuaren lanketa indibiduala
Egonaldi ertain eta luzeko ospitaleratzearen testuinguruan, gure ahaleginaren oinarrian dago ospitaleratutako pazienteen arriskua detektatzea eta hori murrizteko neurri eta praktika eraginkorrak aplikatzea, protokolo espezifiko bati jarraituz.
Horrekin batera, edozein suizidio saiakera, bere adierazpen desberdinetan, eta jakina, ekintza autolitiko bat, segurtasun gertakariak kudeatzeko gure sistemaren barruan lantzen dira, eta dagokion analisia egiten da eta ondorioz ikaskuntza ateratzen da.
Pertsona horiei ematen diegun arreta hobetzeko helburuarekin betiere, suizidatzeko arriskuan dauden pazienteentzako prebentzio eta arreta espezifikorako gure programa indibidualean praktika eraginkorrak inplementatzen saiatzen gara, arrisku maila ebaluatzeko eta murrizten saiatzeko, talde terapeutiko osoaren inplikazioarekin.
Ingurune sanitarioa ingurune babeslea izan behar da. Eremu horren barruan, garrantzitsua da suizidatzeko arriskuan dagoen pertsonarentzat aipatu ditugun babes faktoreak zein diren identifikatzea eta pertsona jakin horri egokitutako neurri espezifikoen multzo bat definitzea.
Azpian egon daitekeen nahasmendu mentalaren tratamendu eraginkorraz, gainbegiratze zorrotzaz eta alerta zeinuak zaintzeaz gain, garrantzitsua da babes faktore gisa funtzionatzen duten bizitzako beste alderdi batzuk lantzea:
- Disuasio elementuak.
- Ardurak.
- Familiaren edo gizartearen laguntza.
- Aisialdiko jarduerak, gozamena.
- Proiektuak/etorkizuneko planak.
- Erlijio sinesmenak.
Esku hartze psikosozialak tresna bereziki garrantzitsua dira.
Nolanahi ere, laburpen gisa, ekintza suizida prebenitzeko, hauek nabarmentzen ditugu oro har:
- Aliantza terapeutikoaren garrantzia: komunikazioa sustatzea. Ideia suizidak dituen pertsonak ideia horiek adierazten jakitea, zer egin, norengana jo eta laguntza eskatzea. Hitz egitea prebenitzea da.
- Talde terapeutikoa arriskua identifikatu, transmititu eta aztertzeko gai izan behar da: jokabidea, ideiak, nahia, plana.
- Abiarazleak, agerraldi zelatariak, diana sintomak, ekintzaren ondorioak behatu behar dira.
- Nahasmendu mentalaren tratamenduan suizidio arriskua kontuan hartzea: psikopatologia, substantzien erabilerak eragindako nahasmenduak.
- Beste faktore astungarri batzuk esploratzea: somatikoak, sozialak, familiakoak.
- Faktore babesleak identifikatzea eta bultzatzea.
- Sentsibilizazio eta informazio ekintzak planifikatzea, saihestu daitezkeen ondorio kaltegarriak murrizteko; horien artean, suizidio edo autoeraso arrisku potentzialari buruzko arreta alertak.
Segurtasun plana
Ezagutzen ditugu prebentzio praktikak aplikatzeko dauden zailtasunak; horregatik, informazioa jasotzea eta aztertzea ahalbidetzen duten mekanismoak jarri ditugu abian, hala nola gertakariak jakinarazteko sistemari lotutako saiakeren erregistro bat.
Arrisku suizidarako protokoloak, inplikatutako eragile guztien artean koordinatuta, asistentzia prozesuaren faseak hartzen ditu: arriskuaren ebaluazioa, lanketa eta jarraipen zorrotza, bai maila indibidualean, bai asistentzia talde osoaren eskutik.
Hori indartzeko, prestakuntza jarduerak egiten dira ikastaroen bidez, kasu bakarreko saio klinikoen bidez eta abarren bidez, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen unitate guztietako talde profesionalak sentsibilizatzeko eta erabakiak hartzen trebatzeko, gure pazienteei suizidioa prebenitzen laguntzeko.
Guztiz bat gatoz Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguneko leloarekin: “Ekintzaren bidez Itxaropena sortzea”. Ekintza kolektibo bat beharrezkoa da arazoari aurre egiteko. Osasun langileek, administrazio publikoek, elkarteek, baina baita familiak, adiskideek, hezitzaileek… praktika onak sustatu ditzakegu eta besoz beso lan egin suizidioa prebenitzeko. Gure aldetik, arriskuan dagoen pertsonaren prebentzioan eta lanketan eta zaintza epidemiologikoan eragiten jarraituko dugu.
Informazio baliagarria
- Osakidetzak suizidioaren prebentzioari buruzko webgune bat du (Osasun Eskola), informazio erabilgarriarekin.
- Nire segurtasun plana deskargatzeko esteka.
- «Deitu bizitzari», jokabide suizidari arreta emateko 024 linea.
- Itxaropenaren telefonoa: 717 003 717.
Partekatu
Artikuluak
Mugako gaitasun intelektuala eta nortasunaren nahasmendua duten profilen arreta: baliabide espezifikoak hornitzearen erronkak
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Naiara MimentzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.