Kalte zerebrala

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

 

Oihana Ramos Nuñez haur logopedak artikulu honetan azaltzen duenez, elikagaiak ahotik hartzea estimulatzeko tratamendu logopedikoak murriztu egiten du gastrostomia endoskopiko perkutaneoa duten haurrek janariari abertsioa izatea elikadura alternatiboa jartzen zaienean.
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Gastrostomia endoskopiko perkutaneoan (PEG) elikatzeko zunda bat sartzen da sabelaldeko larruazaletik urdaileraino. PEGaren helburua da ahotik behar adina elikagai hartzeko edo elikagai horiek irensteko zailtasunak dituzten pazienteen nutrizio eta farmakologiako beharrak asetzea.

Elikagaiekiko abertsioaren nahasmenduan gertatzen dena da elikagaiak ez direla hartzen edo gutxiago hartzen direla, DSM Vk definitzen duen bezala, adinari ez dagokion ahorakin alteratu batekin, horren oinarrian egonik arazo medikoak, nutrizionalak, elikatzeko trebetasunen ingurukoak eta/edo disfuntzionalitatea.

Elikadurarekiko abertsioak ondorio hauek izango lituzke:

  • Hainbat testura, zapore, tenperatura eta/edo usaineko elikagai batzuk baztertzea.
  • Otorduak luzatzea.
  • Imintzioak, tua botatzea, okadak, gonbitoak eta antzeko erreakzioak.
  • Mantenugai falta, esaterako, bitaminak, burdina edo proteinak.
  • Zailtasun oromotorrak.
  • Antsietatea jatea eskatzen duten egoera sozialen aurrean.

Kurz, van Dyck, Dremmel, Munsch eta Hilberrek 2015ean egindako azterlanari erreparatzen badiogu (Early-onset restrictive eating disturbances in primary school boys and girls), ikusiko dugu elikagaiekiko abertsioak %3,2ko prebalentzia duela populazio pediatrikoan. 2020an Hawden et al-ek argitaratutako beste azterketa batean ikusten denez (Identification of neonates at risk of developing feeding problems in infanacy), premia konplexuen ondorioz elikadura alternatiboa denbora luzean zunda bidez jasotzen duten umeek ahoko hipersentsibilitatea garatzeko arriskua dute.

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Azterketa propioa

Dokumentazioa lortzeko bilaketa zabala egin ondoren, eta ikusita gaiari buruzko bibliografia urria dela, azterketa bat egin genuen, Paula Gimenez Barriga logopedak gidatuta, egiaztatzeko ea gastrostomia endoskopiko perkutaneoa (PEG) duten haurrengan tratamendu logopediko goiztiarra hasteak murriztu edo galarazten duen elikagaiekiko abertsioa agertzea.

Azterketa deskriptibo longitudinala da, denbora batez neurketak eginez burutu dena, PEG duten haurrengan elikadura ahotik eman ondoren abertsioa agertzeari buruz.

Erabilitako lagina lau haurrekoa izan zen. Horietako bi bi urtekoak eta beste bi hiru urtekoak. Lau kasuetan, PEGa jartzeko arrazoia izan zen haurdunaldikoak ez diren arazoengatik etengabe ospitaleratu behar izan zutela, eta bederatzi eta hamabi hilabete artean eduki zuten jarrita.

Bi urtekoen taldean PEGa jarri zen une berean hasi zen tratamendu logopedikoa, eta jarri aurretik ere elikagairik gabeko aho estimulazioa egin zen. Bigarren taldean (hiru urteko taldea), tratamendu logopedikoa urtebetera hasi zen, elikadurarekin zerikusirik ez duten hainbat arrazoi edo konplikazio tarteko, eta aldez aurretik ez zen ahoko estimulazioa egin. Tratamendu logopedikoa egin zen urtebetez.

Ondorioak

Gure azterketaren emaitzen arabera, logopediako tratamenduaren hasiera goiztiarrak, elikadura ahotik estimulatuz, elikadura alternatibo bat jarri ondoren nabarmen murrizten du elikadurari abertsioa izateko probabilitatea. Horregatik, funtsezkoa da pazientea, familia eta ingurunea entrenatzea, ahotik elikatzea lortzeko.

Adin pediatrikoa denez, beharrezkoa da gurasoak eta senideak koterapeuta izatea. Haur horiekin lan egiten duten familia, ikastetxeko langileak, espezialista medikoak eta gainerako profesionalak sentsibilizatzea ere funtsezkoa da ahotik hartutako elikadura egokia eta elikagaiekiko abertsiorik gabea lortzeko.

Prebentzio estrategiak

Etorkizuneko ikerketa ildo bat irekita geratuko litzateke lagin zabalago batekin egiaztatu ahal izateko tratamendu logopedikoa behar dela une egokian, elikagaiekiko abertsioa edo murrizketak ager ez daitezen. Hala ere, uste dugu interesgarria dela gure prebentzio estrategiak partekatzea:

  • Lan sentsoriala: sistema sentsorialeko alderdi guztiak lantzea, hala nola entzumena (azaldu zer jango dugun), ikusmena (janariak platerean duen aurkezpena atsegina izatea), dastamena (proba dezala jango duena), usaimena (usain dezala jango duena), ukimena (uki dezala jango duena, berak hartuta).
  • Aho-aurpegiko motrizitate lana: aho-aurpegiko motrizitatearen alterazioak dira elikatzeko zailtasunak dituzten pazienteetan agertzen den bigarren kausa ohikoena, Rommel, Meyer, Feenstra & Veereman-Wautersek egiaztatu dutenez. Beraz, irensketa-arnasketa koordinazio on bat lantzen da (arnasketa gelditu egin behar da irentsi bitartean, eta arnasketaren eta irensketaren arteko koordinazioak patroi jakin bati jarraitzen dio), boloa ondo kontrolatu behar da eta irensketaren faseei lotutako arazo guztiak saihestu behar dira.
  • Testurekin hastea: adina eta elikagaiak sartzen hasteko unea kontuan hartuta, elikagaien testurak aurkeztu ziren, betiere haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
  • Etxerako jarraibideak: elikagaiekiko abertsioa saihesteko logopedia lanaren zeregin garrantzitsuenetako bat senide guztien inplikazioa da. Emandako jarraibideen eta saioan praktikan jarritakoaren jarraipena egiteko eskatzen da, egunero paziente txiki bakoitzak egin eta lor dezakeena kontrolatzeko.
  • Koordinazioa nutrizionistekin eta digestio aparatuko espezialistekin. Beste arazo batzuk dituzten haurrak direnez, eta pisua eta neurria mantendu behar dituztenez, aldian behin azterketa egiten zaie nutrizionistarekin eta digestiboarekin. Profesional horiek gidatzen gaituzte zer elikagai eskaini eta zenbat jan behar duten jakiteko, bai ahotik, bai bide alternatibotik.

Gure azterketaren metodologia, emaitzak eta beste xehetasun batzuk

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

  1. eta 2. subjektuak: tratamendua PEGa jartzen den unean hasi da
  2. eta 4. subjektuak: tratamendua PEGa jarri eta urtebetera hasi da

Azterketa deskriptibo longitudinala da, denbora jakin batean neurketak eginez, kasu honetan, PEGa daramaten haurrengan ahotik elikagaiak sartu ondoren abertsioa agertzeari buruz.

Metodologia hau erabili zen:

  • Familiari egindako hasierako elkarrizketa bat, anamnesi gisa, haurraren datu pertsonalak, historia klinikoa eta egungo egoera jasotzeko. Elkarrizketa hori behin bakarrik egiten da, zentroan tratamendua hasten den unean.
  • Gurasoek eta ikastetxeko logopedek bete zituzten galdetegiak. Galdetegi horiek bi aldiz bete dira. Bat tratamendu logopedikoaren hasieran eta bestea urtebeteko tratamenduaren ondoren.
    • ChOMPS: Haurren Ahozko Gaitasunaren eta Gaitasun Motorraren Eskala, 6 hilabetetik 7 urtera bitarteko haurrei elikagai solidoak eskaintzen zaizkienean dituzten antzeko elikadura gaitasunak eta funtzioak ebaluatzen dituena.
    • PediEAT: eskala honen bidez, 6 hilabetetik 7 urtera bitarteko haurren elikadura problematikoaren sintoma behagarriak ebaluatu nahi dira, elikagai solidoak eskaintzen zaizkienean.
    • Eta, azkenik, Feeding Matters infant and child feeding questionaire eskala: elikadurako ohiturak behatzen eta erregistratzen dira.

Aipatutako galdetegiekin egindako ebaluaziotik, abertsioaren sintomatzat jo genituen zazpi aldagai independente aukeratzea erabaki genuen: jatean okadak izatea; jolastea edo hitz egitea, ez jateko; 30 minutu baino ematea jateko; jateko, eskuak zikintzeko prest egotea; jostailuak edo janaria ahoratzea; janaria aho barruan mugitzea, eta elikagaiak hozkatzea.

Aldagai bakoitza 0tik 5era neurtu genuen: 0 inoiz ez, 1 ia inoiz ez, 2 batzuetan, 3 sarritan, 4 ia beti eta 5 beti.

  1. grafikoan ikusten denez, tratamenduaren hasieran, 1. taldean (1-2 urteko haurrek -subjektuek- osatua, PEGa jarri zen unean tratamendua zutenak), ez zuten okadarik, ez zuten jolasten edo hitz egiten ez jateko, ez zuten 30 minutu baino ematen, baina prest zeuden zikintzeko, jostailuak eta janaria ahora eramateko, janaria mugitzen zuten ahoan eta janaria mastekatzeko gai ziren. Tratamendutik urtebetera, horrek berdin jarraitzen zuen.
  2. taldeari dagokionez, (3-4 urteko haurrak, tratamendua PEGa jarri eta urtebetera hasi zutenak), 1. grafikoan ikusten dugu nola lehen hiru aldagaiak (okadak, jolastea eta 30 minutu baino gehiago ematea) beti edo ia beti agertzen diren; beste aldagaiak, ordea, hau da, zikintzea, janaria edo jostailuak ahora eramatea, janaria mugitzea edo hozkatzea, ez ziren inoiz edo ia inoiz agertzen. Urtebeteko lanaren ondoren, eta lehen azaldutako tratamendu planari jarraituz, lehen hiru aldagaiak inoiz edo ia inoiz agertzen ez direla ikusten da, eta azken lau aldagaiak ia beti edo beti agertzen direla.

Beste aldagai bat ere hartu behar dugu kontuan: kasu honetan, gurasoek egindako koterapeuta lana. Uste dugu horien eta beste senide batzuen zeregina garrantzitsua dela, lehen esan dugun bezala, logopediako tratamendua klinikan astean bi edo hiru aldiz egiten baita, eta gainerakoan haiek baitira pauta, ariketa edo ematen zaien jarraibide bakoitza bete behar dutenak. Garrantzitsua da kontuan izatea familiak beldurra diola haurrak behar duen pisua ez hartzeari, testuraren batekin trabatzeari edo komeni ez den zerbait irensteari.

Bibliografia

  • Harding,C.,Faiman,A.&Wright,J.(2010). Evaluation of an intensive desensitisation, oral tolerance therapy and hunger provocation program for children who have had prolonged periods of tubefeeds. International Journal of Evidence-Based Health care, 8(4), pp.268-276. doi:10.1111/j.1744-1609.2010.00184.x.
  • Individualizing Oral Feeding Assessment and Therapies in the Newborn. Dara Azuma 1 Jill LMaron 21Division of Neonatal-Perinatal Medicine, Tufts Medical Center, Boston, MA,USA; Mother Infant Research Institute, Tufts. Medical Center, Boston, MA, USA.
  • Relación entre las características de inicio de alimentación complementaria y aversión sensorial a los alimentos en preescolar. Fiorella Stefany Puma Araujo. Tesis para optar al título profesional de Licenciado en Nutrición.
  • Problemas de los niños a la hora de comer. Comedores resistentes y neofobia alimentaria. Antonio Sarriá Chueca, Jesús Fleta Zaragozano. (Bol Pediatr Arag Rioj Sor,2009; 39:12-16).

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.