Adineko pertsona Osasun mentala

Osasun mentala eta COVID-19a

Dr. Manuel Martín Carrasco
Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

 

Urriaren 10ean, beti, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Osasun Mentalaren Mundu Federazioak Nazioarteko Eguna sustatzen dute, mundu osoan nolabaiteko nahasmendu psikiatrikoa nozitzen duten milioika pertsonen egoera gogorarazteko. Aurten, COVID-19ak markatu du deialdia, gure inguruan gertatzen den ia guztia bezala. Erakunde deitzaileek gogorarazten digute, maila globalean,…
Semana de la Salud Mental de Hermanas Hospitalarias

Urriaren 10ean, beti, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Osasun Mentalaren Mundu Federazioak Nazioarteko Eguna sustatzen dute, mundu osoan nolabaiteko nahasmendu psikiatrikoa nozitzen duten milioika pertsonen egoera gogorarazteko. Aurten, COVID-19ak markatu du deialdia, gure inguruan gertatzen den ia guztia bezala.

Erakunde deitzaileek gogorarazten digute, maila globalean, herrialdeek batez beste euren aurrekontu sanitarioen %2 baino ez dutela osasun mentalean gastatzen. Azken urteetan igoeraren bat egon den arren, osasun mentalaren inguruko nazioarteko inbertsioak inoiz ez du gainditu osasunaren arloko garapenerako inbertsioaren %1. Horren arrazoia da nahasmendu mental arrunten, esaterako, depresioaren eta antsietatearen, tratamenduan sakontzen inbertitzen den US$ 1 bakoitzeko US$ 5eko errendimendua lortzen dela osasunaren hobekuntzari eta produktibitateari dagokienez. Horregatik, aurtengo lemak hitzetatik ekintzetara igarotzera animatzen gaitu, eta dagoeneko, irailaz geroztik , kanpaina bat abiarazi zen Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, izenburu honekin: Osasun mentalaren aldeko ekintza: inbertitu dezagun horretan.

Inpaktu nabarmena

COVID-19ak ez du egoera hori inola ere hobetu. Orain arte, pandemiak gutxi gorabehera 35 milioi pertsonari erasan die mundu osoan, milioi bat heriotza baino gehiago eragin ditu, eta agerraldi eta olatu berrien mehatxuak bere horretan jarraitzen du.  Horrez gain, segurtasun, higiene eta distantziamendu sozialeko neurriek aurrekaririk gabeko krisi ekonomikoa eta, seguruenik, soziala eragin dute, bere magnitudeari eta zabaltzeko azkartasunari dagokienez. Horren guztiaren ondoan ziurgabetasun eta beldur giroa dago, osasun agintarien erantzun zalantzatiek, eta are kontraesankorrek, areagotzen dutena, harrabots politiko kaltegarri batez zipriztinduta. Gainera, oraingoa bezain gizarte global eta mediatikoak lehendabiziko aldiz egin behar dio aurre pandemia bati, horretan zerikusia dutelarik, adibidez, hedapenaren azkartasunak, mota guztietako albisteekiko esposizioak, albiste faltsuen portzentaje esanguratsu batekin, eta orain dela gutxi arte sinestezinak izango ziren jarrera negazionisten eta konspiratzaileen garapenak.

Ez da harritzekoa, beraz, COVID-19ak eta horri lotutako inguruabarrek inpaktu nabarmena izatea osasun mentalean. Aurtengo martxoaren 31tik otsailaren 2ra bitartean Txinan egindako azterketa batek agerian jarri  zuen depresioaren eta antsietatearen prebalentzia biderkatu egin zela epidemiaren aurretik zeuden zifrekin alderatuta, eta hazkunde hori komunikabideekiko esposizio handiago bati lotzen zitzaiola. Beste herrialde batzuetatik datozen datuak antzekoak dira – AEB, Italia, Frantzia -. Gure herrialdean, azterketa baten egileek inkesta bat egin zieten Internet 3.460 subjekturi, eta aurkitu zuten laginaren %18,7k depresio sintomak zituela, %21,6k antsietatearenak, eta %15,8k estres postraumatikoaren nahasmenduarenak. Zifra horiek bat datoz antzeko beste egoera batzuetan erregistratutako nahasmendu psikiatrikoen igoerarekin, esaterako, ebola eta SARS-CoV-1 birusek eragindako epidemietan. Gaitza nozitzen duen subjektuarengan eta horren ingurune familiar eta sozialean zuzenean duen eraginaz gain, doluaren inguruko fenomenoak agertzen dira, lankideak, senideak eta adiskideak galdu direlako. Halaber, ez dugu ahaztu behar konfinamendu eta bakartze sozialeko neurrien ondoriozko krisi ekonomikoak eta langabeziak ere, berez, nahasmendu psikiatrikoak areagotzea eragiten dutela, 2008ko krisiaren esperientziatik dakigun bezala.

Arreta psikiatrikoa osasun sistemaren barruan

Kontuan beharreko beste faktore batek osasun sistemaren barruko arreta psikiatrikoarekin du zerikusia. Ildo horretan, arreta psikiatrikoan lehenago ere gabeziak zeudelarik, COVID-19ari aurre egiteko prestakuntza eta koordinazio faltak eta bitartekoen urritasunak kezka handiak eragiten ditu nahasmendu mentala duten pazienteen osasunerako. Leku askotan osasun mentaleko baliabideak – adibidez, ospitaleko oheak, etab. –  desbideratu egin dira, krisi sanitarioari arreta emateko. Eguneko zentroak, osasun mentaleko zentroak eta horrelako dispositibo asistentzial batzuk ere itxi egin dira aldi baterako.Eta egonaldi luzeko edo egoitzetako egonaldiek bereziki nozitu dute infekzioaren eragina, eta, aldi berean, errotik aldatu behar izan dute euren antolamendua eta funtzionatzeko modua, langile falta ikaragarriarekin.Halaber, osasungintzako profesionalak, joan den udaberrian azkar eta adoretsu erreakzionatu zutenak, nekatuta eta etsita agertzen dira hein handi batean. Sentitzen dute euren liderrak ez direla egunerokotasunaren arazoez arduratzen, eta noraezean abandonatu daudelako sentimendua ere nahi baino orokortuago dago.

Zer egin dezakegu egoera horren aurrean? Politika asistentzialari dagokionez, 2008ko krisi ekonomikoaren esperientziak argi utzi zuen eskaeraren hazkundea batez ere lehen arretara zuzenduko dela.  Hondamendi garaietan areagotu egiten da gaixotasun mentalaren inguruko estigma, eta pertsonek joera handiagoa izaten dute osasun mentalari lotutako diagnostiko edo tratamendu batetik ihes egiteko. Lehen arreta indartzeko moduan askotarikoak izan daitezke, eta hainbat estrategia ere egon daitezke elkarrekin, esaterako, osasun mentaleko profesionalak gehitzea, edo komunikazioa, ikuskaritza eta deribazioa hobetzea, edo, are gehiago, bi arreta sistemak maila anbulatorioan integratzearen aldeko apustu berritzailea. Beste alderdi interesgarri bat da kolektibo ahulenen aldeko arreta mantentzea edo hobetzea: gaixotasun mental larriak dituzten pertsonak edo instituzionalizatuta daudenak, izan ere, ebidentziek diote horiek direla pandemiak gehien kaltetutako taldeak, bereziki adinez nagusienak.

Hiru pausoko jarraibide erraz bat

Pertsonalki, hiru pausoko jarraibide bat proposatzen dut:

  • Lehen pausoa da gure funtzio eta betebehar guztiak ahalik eta ondoen betetzea, maila guztietan: pertsonalean, laboralean… eta are epidemiologikoan! Ahaleginak aurreztu gabe. Ez gaitezen hainbeste kezkatu beste batzuek egin beharko luketenaz. Gutako bakoitzak egiten ez duguna egin gabe geratuko da.  Jarrera horri helduta, gure ingurunean konfiantza, ziurtasuna eta lasaitasuna transmitituko dugu, elementu horiek ezinbestekoak izanik bizitzen ari garen uneetan. Lasaitasuna galtzen ez duen eta ahal duen guztia egiten saiatzen den pertsona bat hurbil edukitzeak balio kalkulaezina du. Komunitatea – gure komunitatea – zerbitzatzeko modurik onena da ustez egiten dakiguna ahalik eta ondoen egitea.
  • Bigarren pausoa da bista gure zereginetatik jasotzea, eta inguratzen gaituenetako bakoitza gugandik hurbil egiten ari dena balioestea. Elkartasuna gai topiko bihurtu da, balioa galdu du, baina kontua ez da hitz handietara jotzea, baizik eta ohartzea nola dauden gure hurbileko pertsonak, haien egoerari buruzko interesa izatea, eta, ikustea nola edo hala lagundu diezaiekegun, gure estatusari, zereginen ohiko banaketari, edo are hierarkiari hainbesteko arretarik jarri gabe. Hasteko, prestasunez agertu gaitezke, eta “mesedez” eta “eskerrik asko” hitzak gehiago erabili. Beharbada, gauzak egiteko dugun modua ere aldatu dezakegu, besteari errazago izan dakizkion. Krisiak ez ditu denak berdin kolpatzen. Pertsona batzuk guztiz lanpeturik daude, eta beste batzuek akaso ez dakite zer egin. Une hauetan ahalegin handiena egiten ari diren pertsonei laguntzen saiatu gaitezke.
  • Hirugarren pausoa oso pertsonala da, baina, nire iritziz, une hauetan inpakturik handiena izan dezakeena da, osasun mentalari dagokionez. Bakardadea arrisku faktore nagusia bihurtu da krisi egoeretan. Alarma egoeraren asterik makurrenetan, hainbat kasu azaleratu ziren, zeinetan pertsonak hilik agertu baitziren euren etxean, hil eta hainbat egunera. Ohiko harreman sozialak eten zirelarik, inork ez zituen faltan bota desagertu zirenean. Nahasmendu mentalen dramarik handiena da horiek nozitzen dituzten pertsonen eta gizartearen gainerako kideen artean jartzen duten distantzia. Oinarrizko bakardade egoera batean, pandemiak zabaldu egiten du gaixotasun mentala duten pertsonen eta gainerakoen arteko arrakala. Eta seguruenik denok egin dezakegu zerbait kasuren bat konpontzeko. Sarritan, guri buruzko interes zintzoa erakusten duen norbait dagoela jakitea berez da lasaigarria. Halaber, nabarmendu nahi dut mezu hau arazo psikiatriko bat duten pertsonei ere zuzenduta dagoela. Gaixotasun mentala oso heterogeneoa da. Nolabaiteko nahasmendua duten pertsonen proportzio txiki bat baino ez dago ondoko pertsonen aldeko interesa ez erakusteko bezain ezinduta. Eta, jakina, beti gertatzen den bezala, besteei laguntzen diegunean, batez ere geure buruari laguntzen ari gara.

Partekatu

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor