Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Long covidaren ondorioek sintomatologia zabala hartzen dute, hala nola gabezia kognitiboak –arreta arazoak, informazioaren prozesamendua moteltzea, zailtasun mnesiko eta exekutiboak– eta nahasmendu psikopatologikoak. Azken horiek antsietateari, depresioari eta loaren nahasmenduei egiten diete erreferentzia batez ere. Arnasa hartzeko zailtasunarekin eta disfuntzio kognitiboarekin batera, nekea da gaixotasunaren beste sintomarik ohikoenetako bat. Kalkulatzen da infekzio sintomatikoa duten pertsonen %15ek covid iraunkorra garatzen dutela, eta horrek, Espainian, milioi bat pertsona baino gehiago esan nahi du, eta horietatik %80 emakumeak dira. Zenbait azterlanek kalte neurologikoa eta ondorengo narriadura kognitiboa argi eta garbi dokumentatzen dute.
Zer da covid iraunkorra?
Covid-19aren epidemiak debuta egin eta gutxira, infekzioa izan zuten pertsona talde batek denboran irauten zuten sintomak zituztela ikusi zen. Harrezkero, komunitate zientifikoa arazo horren inguruko ezagutza antolatzen saiatzen ari da. Esperimentu natural handi honen informazioa biltzeko fasean gaude, eta, aldi berean, arazoei izena jartzen ari zaie. Covid-19aren osteko sintomak hainbat modutan ezagutu dira: long covid terminoak infekzioaren ondoren jarraitzen duten sintomak zein agertzen diren sintoma berriak biltzen ditu; hala ere, covid iraunkor terminoak infekzioan egon ziren sintoma batzuk desagertu ez izana azpimarratzen du. 2021eko urrian, OMEk covid osteko afekzio terminoa sortu zuen, bai jarraitzen duten sintomak, bai agertzen diren berriak biltzen dituena. Literaturan, beraz, termino horietako edozein aurkitzen dugu.
Egoera hori seguruenik edo modu baieztatuan SARS-CoV-2ak eragindako infekzioa izan duten norbanakoetan gertatzen da, normalean covid-19a agertu eta hiru hilabetera, gutxienez bi hilabete irauten duten sintomekin eta beste diagnostiko baten bidez azaldu ezin diren sintomekin. Helduetan, sintomarik ohikoenak nekea, arnasa hartzeko zailtasuna eta disfuntzio kognitiboa dira.
Long covid pazienteen erregistro nazionalik ez dagoenez, adituen azken txostenaren arabera, infekzio sintomatikoa duten pertsonen %15,2k garatzen dute long covida, eta horrek Espainian milioi bat lagun baino gehiago esan nahi du. Badirudi gaixotasuna agertzea eta infekzioaren larritasuna gauza independenteak direla hasierako fasean, hau da, paziente arin, moderatu eta larriei eragin diezaiekeela. Gaixotasunak edozein adin eta generotako pertsonak har ditzakeen arren, covid iraunkorra duten pazienteen %80 emakumeak dira, gehienak lanerako adinean (batez beste 43 urte) eta aldez aurretik osasun arazorik ez dutenak. Kolektibo horrek duen sintomatologia oso zabala eta heterogeneoa da: 201 sintoma ere deskribatzera iritsi dira.
Zeintzuk dira covid iraunkorra sortzeko mekanismoak?
Gaixotasun horretan nerbio sistema zentralean (NSZ) nahasmenduak garatzeko arrazoia oraindik ez dago argi, eta mekanismo kausalei buruzko hainbat teoria daude:
- Hantura kronikoa, hantura maila altu eta anomaloak ikusten direlarik, eta, gaixoen artean, “zitokina ekaitza” deiturikoa.
- Organismoan birusaren kontaktu zuzena eta iraunkorra, infekzio latentea edo kronikoa eragiten duena. SARS-CoV-2a hainbat organotan detektatu da, horien artean egonik garuna, infekzioa gertatu eta 230 egunera.
- Immunitatearen nahasmendua, birusaren presentziaren aurrean sistema immuneak emandako gehiegizko erantzunak eraginda.
- Oxigeno falta garunean (hipoxia), infekzioaren fase akutuan nozitutako arnas sintomengatik.
Birusa usaimen erraboiletik sartzen da NSZn, eta erraboil horrek konexioak ditu kognizioarekin eta emozioekin lotutako hainbat arlorekin. Gero eta azterketa gehiagok garuneko nahasmenduak erakusten dituzte covid longari lotuta. Aldaketa estrukturalak ikusi dira: garunaren tamaina orokorra pixka bat murriztu da (%0,2-2) eta materia grisa galdu da usaimenaren eremuetan eta memoriari lotutako aldeetan, infektatu ez ziren pertsonen garunekin alderatuta. Aldez aurretik egindako beste aurkikuntza batzuek konektibitate funtzionalean aldaketak gertatu direlako ideia indartzen dute, hipokonektibitatea erakutsiz ezkerreko eta eskuineko eremu parahipokanpalen artean eta eremu orbito-frontal aldebikoaren eta zerebeloaren artean. Gainera, hipometabolismoa egiaztatu da kaltetutako pertsonen garuneko eremu batzuetan. Azterketa batzuk argiak dira kolektibo horretan ondoren azaltzen den kalte neurologikoaren eta ondorengo narriadura kognitiboaren arteko harremanari dagokionez.
Nolako defizit psikologiko eta kognitiboak eragiten ditu covid iraunkorrak?
Covid longaren ondorio neuropsikologikoek sintomatologia zabala hartzen dute, defizit kognitiboak zein nahasmendu psikopatologikoak barne. Azken horien artean, sintoma antsio-depresiboak eta loaren nahasmenduak nabarmentzen dira, ziurrenik pandemiari, oro har, eta gaixotasunari, bereziki, lotutako faktore anitzek eraginda.
Disfuntzio kognitiboari dagokionez, kalkulatzen da gaixotasuna duten pertsonen erdiek baino gehiagok (%54-65) infekzio osteko narriadura kognitiboa dutela. Long covida duten pertsonen artean dauden kexa kognitibo komunak deskribatzeko brain fog terminoa sortu da (laino mentala): zailtasunak kontzentratzeko, pentsatzeko eta arrazoitzeko, gauzak gogoratzeko, informazioa prozesatzeko eta hitz egiteko.
Azterketa gehienetan korrelazio positiboa ikusten da pazienteek deskribatzen dituzten kexa kognitibo subjektiboen eta proba estandarizatuekin neurtutako narriadura kognitiboaren artean. Halaber, kexa kognitibo subjektiboak egoera emozionalarekin ere erlazionatzen dira.
Egungo literaturak long covidak maila kognitiboaren alderdi anitzetan duen inpaktua postulatzen du, eta horrek esan nahi du funtzio kognitibo ugari kaltetuta daudela, horietako bakoitzean larritasun maila desberdina izan daitekeelarik. Kolektibo horretan arretaren defizitak dira nagusi, informazioaren prozesamendua moteltzea barne, eta zailtasun mnesiko eta exekutiboak. Neurri txikiago batean, profil kognitibo zehatzagoak ditugu, alderdi bakar bati eragiten diotenak, bakarrik arretarako zailtasunak sortzen dituztenak.
Nekea da gaixotasun horren sintomarik ohikoenetako bat; neke fisiko eta mental izugarriaren sentsazio gisa deskribatzen da, eta pazienteen %41,4tan dago. Nekearen mailak oso gorabeheratsuak dira, aste batetik bestera alda daitezke, egun batetik bestera, baita ordu batetik bestera ere, eta egunerokotasuna kudeatzeko zailtasunak sortzen ditu eta nozitzen duten pertsonen motibazioan eta egoera animiko eta kognitiboan eragiten ditu. Sintoma horrek ezintasun handia eragin dezake, eta, berez, kaltetuen bizi kalitatea asko hondatzearen erantzulea da.
Orain daukaguna baino denbora ikuspegi luzeagoa behar da sekuela horien epe luzeko bilakaera nolakoa izango den jakiteko. Oraingoz, nahasmendu kognitibo eta psikopatologiko horien presentziak alertan jarri ditu garuneko lesioak dituzten pertsonen balorazioan esperientzia duten osasun mentaleko profesionalak. Pazienteak, laguntza eta erantzun bila, ezintasun gehien eragiten duten sekueletako batzuk deskribatzeko eta kuantifikatzeko tresnak dituen diziplina bat aurkitzen ari dira. Pazienteen eta profesionalen arteko topaketa horretan neuropsikologia klinikoaren berezko tresna terapeutikoekin ari gara esku hartzen. Interbentzio mota horren barruan sartzen da ingurunea aldatzeko plangintza, hala nola distraktoreak ezabatzea, jarduerak sinplifikatzea eta gaitasunekin bat datozen helburuak definitzea. Memoriarako kanpo laguntzak sartzea ere baliagarria izan daiteke (mugikorrean, egutegietan edo etxean arbeletan). Suspertzeko ariketak nekearekiko erresistentzia kontuan hartuta kalibratu beharko dira, ez baitugu nahi oso mugatuta dagoen energia suspertzeko ariketetan bakarrik kontsumitu.
Partekatu
Artikuluak
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin
Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.
Vicente Hueso CorralAuzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Koronabirusa eta krisi psikologikoa
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde
Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.
Amaia Bolumburu AldazabalPsikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Fuensanta MesaMonitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran
Terapeuta okupazionala.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Doluak helduaroan
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Naiara MimentzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Mertxe Goñi GallegoIkuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Dolua ulertzea eta tratamendua
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Beherakoa adinekoen artean
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.