Kalte zerebrala

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

 

Haurren neuroerrehabiliazioari buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza elkarrekin doaz. Gure esku-hartzeak ahalik eta eredu motor gehien eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunik gehien bereganatzea izan behar du helburutzat.
Terapeuta y paciente,

Eguneroko bizitzako jarduera guztietatik jolasa nagusia da neska-mutilen bizitzan. Ergoterapia pediatrikoan aditua den Francine Ferlanden arabera, jolasa jarrera subjektiboa da, eta hor, plazera, jakin-mina, umore-sena eta espontaneotasuna bateratzen dira, libreki aukeratutako jokabide batean islatuz. Jokabide horretan ez da berariazko errendimendurik espero.

“Jolasaren esperientziak aldaketak eragiten ditu burmuinaren arkitekturan, emozioarekin, motibazioarekin eta sariarekin zerikusia duten sistemetan bereziki”, dio Gordon Burghardtek, Tennesseeko Unibertsitateko etologoak.

Jolasean adituak diren beste batzuek, hala nola Spinkak eta bere laguntzaileek edo Pellisek eta Pellisek jolasa berez helburu bat dela diote, egin ahal izateko plazerarengatik eta poztasunarengatik egiten dena. Kontua da umeek kontrola duten mundu bat sortzea, eta ezagutzen ez dutena bilatzeko aukera izatea, hori beregana dezaten. Horrela, umeek hainbat erantzun malgu dituzte sortu eta aurkitzen dituzten egoerei erantzuteko.

Ikaskuntza motorra jolasaren bidez

Haurren neuroerrehabilitazioari buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza motorra elkarrekin doaz. Oinarri horretatik abiatuz, gure esku-hartzeak ahalik eta oinarrizko eredu motor gehien berreskuratzea izan behar du helburutzat, mugitzeko hainbat aukera sortu ahal izateko. Horrela, zentzumen-gaitasunak, gaitasun motorrak eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunak garatuko dira. Horiek etorkizuneko ikaskuntza guztien oinarriak dira.

Garatzean, gaitasun plastikoari, egokitzeko gaitasunari eta burmuinak duen ikasteko gaitasunari esker, gero eta espezializatuagoak eta bereizleagoak diren aldaketak gertatzen dira. Ebidentziaren arabera neurona-zirkuituak birmoldatu egiten dira esperientzia berriak kodetzeko eta portaera motorrean aldaketa sortzeko gai izateko.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Ikaskuntza motorra (IM) praktikarekin eta esperientziarekin lotutako barne-prozesuen multzoa da, gaitasun motorrak sortzeko gaitasunean aldaketa iraunkorrak nolabait sortzen dituztenak, berariazko gaitasun baten bidez. Horrez gain, ikaskuntza motorrarekin lotutako beste kontzeptu garrantzitsu bat neska edo mutilaren partaidetza aktiboa da garatu behar den lanean.

Motibazioa ezinbestekoa da lana edo jarduera egiteko eta arazoa konpontzeko eta gainditzeko. Partaidetza aktiboak ikaskuntzaren prozesaketa indartzen du eta jarraitutasunari eusten laguntzen du.

Gure esku-hartze tresna nagusia haurrekin, beraz, jolasa izango da, eta aurretik adierazi dugun moduan, egiteko esanguratsuena da bizitzaren etapa honetan, jolasaren bidez eskuratzen dituela haurrak zentzumen-trebetasunak, trebetasun motorrak, pertzepzio gaitasunak eta kognitiboak, eta gizarte- eta afektibitate-gaitasunak.

Jolasa eta moldatzeko gaitasunak bereganatzea

Horrela, ikaskuntza eraginkorra lortzeko, haurrak egokitzapenezko gaitasunak beregana ditzan, jolasak lehentasunezko lau elementu kontuan hartu behar ditu: plazera, berezko motibazioa, kontrol-sentsazioa eta ikaskuntza.

Oro har, esku-hartze lerroen helburua oraingo eta geroko mugak aztertzea da, heldutasuna eta aurrerabide egokiak bideratuz, alderdi hauek kontuan hartuz:

  • Koordinazio psikomotoreko gaitasunak bereganatzen laguntzea, motrizitate larria (koordinazio dinamiko orokorra), motrizitate xehea (begien eta eskuen eta begien eta mugimenduen koordinazioa) eta zenbait alderdi motor garatuz, hala nola mugimendua, indarra, abiadura, iraunkortasuna, zehaztasuna edo trebetasuna kontrolatuz. Pertzepzioa egituratzeko gaitasunak bereganatzea, hala nola gorputzaren eskema ezagutzea (gorputzaren atalak, lateralitatea, ardatz nagusia), espazio- eta ikusmen-pertzepzioa (kokapenak espazioan, irudia-hondoa, zatiak-guztia, espazio-harremanak) edo ukimen-pertzepzioa.
  • Eguneroko bizitzaren zereginetan autonomia eta independentzia ahalik eta gehien sustatzea, hala nola janztea eta arropa kentzea, garbiketa-higienea, elikadura eta egiteko bakoitzaren berezko tresnak erabiltzea.
  • Egokitzapenak egitea, jarduerarenak berarenak, edo inguruaren eta tresnen ezaugarri fisikoak egokituz eta berreginez, neska-mutilak ahalik eta modurik autonomoan integra daitezen.
  • Familiari eta eskola-inguruari laguntza teknikoei edo autonomia sustatzeko beharrezkoak diren egokitzapenei buruzko aholkularitza.
  • Aldizkako ebaluazio eta jarraipenak egitea.

Gogoratu behar dugu osasunean ez duela bakarrik eragiten gaixotasunen bat izateak; lanak egiteari uzteak eta ingurumeneko hesiengatik edo egiturekin eta gorputzeko eginkizunekin dauden arazoengatik bizitzako egoeretan parte hartu ezin izateak ere eragiten du (OME, 2001).

Hori dela eta, terapia okupazionala“helburu orokortzat okupazioaren bidez osasuna eta ongizatea sustatzea duen diziplina” gisa hartzen badugu (WOFT), jolasteari ekin behar diogu profesionalki, Meire Maciel Rocha terapeuta okupazionalak deskribatu zuen gisa, “jolasa neska-mutilengan parte hartzeko modu primarioa da, eguneroko bizitzan murgilduz”.

Erreferentziak

  1. Blázquez Ballesteros MP, Mahmoud- Saleh Ucedo L., Guerra Redondo L. Terapia ocupacional pediátrica, algo más que un juego. TOG(A Coruña) . 2015 [11.01.18]; monog. 7: [100-114].
  2. Occupational Therapy Practice Framework: Domain and Process. The American Journal of Occupational Therapy. November/December 2002. Volume 56 Number 6
  3. Documento Terapia Ocupacional en Atención Temprana. Asociación Profesional de Terapeutas Ocupacionales de Navarra. APTONA. Pamplona 2004.
  4. Lester, S.; Russell, W. (2011): El derecho de los niños y las niñas a jugar: Análisis de la importancia del juego en las vidas de niños y niñas de todo el mundo. Cuadernos sobre Desarrollo Infantil Temprano 57s. La Haya, Países Bajos: Fundación Bernard van Leer. ISSN 1383-7907. ISBN 978-90-6195-124-7
  5. R. Cano de la cuerda, A. Molero-Sanchez, M. Carratalá-Tejada. I.M. Alguacil-Diego, F. Molina-Rueda, J.C. Miangolarra- Page y D. Torricelli. Teorías y modelos de control y aprendizaje motor. Aplicaciones clínicas en neurorrehabilitación.

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.