Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Gure psikologoak portaeraren nahasmenduetan estimulazio multisentsorialean oinarritutako esku-hartzeak dituen onurak aztertzen ditu. Lerro hauetan Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (Osasun Zientzietako fakultatea) argitaratutako lana laburtzen du. Hor, pretest-posttest luzetarako diseinu kuasiesperimental bat aztertzen da, Snoezelen gelan esku-hartze multisentsoriala egin ondoren. Azterlanean adimen-desgaitasuna,…
Gure psikologoak portaeraren nahasmenduetan estimulazio multisentsorialean oinarritutako esku-hartzeak dituen onurak aztertzen ditu. Lerro hauetan Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (Osasun Zientzietako fakultatea) argitaratutako lana laburtzen du. Hor, pretest-posttest luzetarako diseinu kuasiesperimental bat aztertzen da, Snoezelen gelan esku-hartze multisentsoriala egin ondoren. Azterlanean adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmendua eta jokabidearen nahasmendu larriak dituen nahasmendu mentala duten 20 pazientek parte hartu dute. Paziente horiek, gure ospitaleko Adimen Desgaitasuneko eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduko arloan ospitaleratuta daudenak.
Sarrera
Adimen-desgaitasuna eta autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen jokabidearen nahasmenduak arlo interesgarrietako bat bihurtu dira osasun mentaleko profesionalen artean. Hori dela eta, gaur egun, nabarmen handitu dira ezagutza etiologikoak, baita ebaluazioaren eta esku-hartzearen ingurukoak ere. Halaber, azken hamarkadetan zenbait azterlan egin dira estimulazio sentsorialari eta duten urritasun sentsorialaren ondorioz, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan duen onurei buruz.
Snoezelen hitza nederlanderazko bi hitzez osatuta dago: “snuffelen”, sudurretik xurgatu esan nahi duena, eta “doazelen”, lasaitasuna esan nahi duena. “Giza espeziearekin atxikita dagoen egoerak eta estimuluak bizitzeko modua da, aspalditik egin izan dena” (Cid, 2012).
Snoezelen-en xedea da sarrera sentsorial guztiak sustatzea, argiak, soinuak, ukimenak eta bestelakoek sortutako sentsazioez beteriko ingurune batean bizi garen ideian oinarritzen delako, eta horiek guztiak gure zentzumen-organoen bidez egiten dugu, hala nola begien, belarrien, sudurraren, ahoaren edo larruazalaren bidez (Burns, Cox eta Plant, 2000). Hori dela eta, ingurune multisentsorialei esker, munduarekin harremanetan jartzeko, plazera sentitzeko edo gorputzaren atalak ezagutzeko moduak aurkitzen ditugu, esperientzia sentsorial atseginen bidez, konfiantza eta erlaxazio giroan sortutakoak.
Beste azterlan batzuetan Snoezelen gelan esku hartu ondoren subjektuen bizi-kalitatean izandako onurak ikusi baditugu ere, ADUan jokabide nahasmenduetan, Snoezelen gelan, estimulazio multisentsorialean oinarritutako esku-hartze batek izan ditzakeen onurak baloratu nahi izan ditugu, adimen desgaitasuna eta jokabidearekin nahasmenduaz gain autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen ospitaleratze klinikoaren esparruan.
Metodologia
Azterlan honetan 20 pazientek parte hartu dute, eta Aita Menni Ospitaleko Ahizpa Ospitalarien Adimen Desgaitasun eta Autismo Arloan garatu da, ospitaleratze klinikoaren barruan. Gaur egun, ospitaleratuta dauden 42 pertsonek osatzen dute, duela gutxira arte estimulazio multisentsorialeko berariazko esku-hartzerik ez zuena.
Esku-hartzea banaka egin zen, eta 3 hilabete eman zituzten, astean behin gelara joanez. Esku-hartzearen ildo berean, esku-hartze psikodepagogiko eta psikofarmakologikorekin jarraitu zuten, banaka eta taldeka.
Tresnak
Bi ebaluazio-tresna aplikatu ziren lotutako jokabidearen maiztasuna eta larritasuna neurtzeko, hiru unetan:
– Inventory for Client and Agency Planning (ICAP; Bruininks et al, 1986)
– Scatter plot. Erregistro-orria, jokabidearen nahasmenduak kontrolatzeko estimuluak identifikatzeko (Touchette, MacDonald, & Langer, 1985).
Datu guztiak ebaluazioa egin egin hiletan bildu ziren, zuzeneko behaketen eta Unitatearen berezko jokabide nahasmenduen erregistroen bidez.
Prozedura
Azterlana 2019ko irailaren hasi eta 2019ko azaroan amaitu zen, eta Aita Menni Ospitaleko ADUko Snoezelen gelan egin zen.
Hautaketa eta aukeraketa aldia amaituta, irailean esku-hartzearen aurreko ebaluazioa egin zen, parte-hartzaile bakoitzarekin lotutako jokabide bakoitzaren larritasuna eta maiztasuna neurtzeko, ICAP eta Scatter plot eskalen bidez.
Snoezelen esku-hartzea urriaren 1ean hasi eta azaroaren 29an amaitu zen. Alde horretan, parte-hartzaile bakoitza astean behin joaten zen Snoezelen gelara, Naroa Odriozola integratzaile sozialarekin, gutxi gorabehera 30 eta 45 minutu artean.
Esku-hartzea hasi hilabete batera, urriaren 31an, test aurreko ebaluazio bat egin zen eskala berdinekin, eta azaroaren 30ean, test osteko ebaluazioa egin zen. Hor, datuak bildu zituzten, SPSS (Statistical Package for the Social Sciences)`programaren bidez, datu estatistikoak lortu ahal izateko.
Datu azterketa
Azterlan honetan, test aurreko eta test osteko luzetarako diseinu kuasiesperimentala egin zen, hiru hiletan esku-hartze multisentsorialaren eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko. Horretarako, alde batetik, aztertutako aldagai nagusien analisi multisentsoriala egin zen. Bestalde, esplorazio-analisi bat egin zen. Horrez gain, test AURREKO eta OSTEKO banaketak alderatu dira aldagai bakoitzean, eta azkenik, testu AURREKO, OSTEKO eta AMAIERAKO banaketak alderatu ziren aztertutako aldagai bakoitzerako.
Emaitzak eta eztabaida
Lagin osoan aurkeztutako jokabideen maiztasunaren eta larritasunaren txikiagotzea baloratzeko lagin osoan, esku-hartzea hasi eta hiru hilabetera, lortutako emaitzek ez dute uzten berresten Snoezelen esku-hartzearen eraginik adierazitako jokabide guztietan. Jokabide arazotsu bakoitzean lortutako puntuazioa, test aurretik azken neurketaraino gero eta txikiagoa den arren, ez da nahikoa izan esku-hartzeak jokabideen txikiagotzean duen eraginkortasuna baloratzeko. Azterlan hau egin ahal izateko lagin oso txikia erabili zen, eta alderdi hori kontuan hartu behar da proba estatistikoaren gaitasun eskasa deskribatzeko.
Hala ere, subjektuen zituzten jokabide erasokor eta disruptiboen larritasuna eta maiztasuna nabarmen txikiagotu dela zehaztu ahal izan dugu.
Gure laginaren emaitzei erreparatzen badiegu, Snoezelen esku-hartzeak pertsonaren lasaitasun eta ongizate maila handitzen duela onar dezakegu. Hala ere, pertsonaren ongizatea objektiboki erakusten duen erregistrorik lortu ez dugun arren, saio bakoitzean jarrera aldaketak, muskuluen lasaitzea, antsietatearen jaitsiera komunikatzean edo baita emozioen hobekuntza ere. Hala ere, sentsazio horiek, gehienez, saio amaitu eta hurrengo minutuetan bakarrik mantentzen ziren, Zentroan zegoen giroko estimulazioarengatik.
María del Carmen Gómez Gómezek (Gómez-Gómez, 2009) datu estatistikoak eman zituen AENren esparruan. Hor, esku-hartze multisentsorialak % 75 arte murrizten ditu nork bere buruari egindako lesioak. Azterlan honetan ezin dugu emaitza hori onartu, lortutako datuak estatistikoki ez direlako esanguratsuak.
Azterlan honetan, 20 parte-hartzaileetatik, hiru subjektuk, kulunkatzeko estereotipiak, erritu obsesiboak eta oihu errepikakorrak zituzten etengabe. Dituzten estereotipien intentsitate jaisten dela ikus daiteke, eta antsietate-mailaren arintzea, muskulu-tentsio txikiagoa eta arnasketa patxadatsua hautematen da.
Hervás, A. eta Rueda, I. (2018) ikertzaileek jokabidearen nahasmenduei buruz egindako azterlan bibliografiko batean, jokabide-arazoak eragiten dituzten inguruneko nahasmendu batzuk deskribatzen zituzten. Premisa horretatik abiatuz, gure ikerketan zenbait giro-aldaketa egin ziren, eta horren ondorioz, portaeraren nahasbideak ere handitu ziren.
Ondorioak
Laburbilduz, esan genezake ez dugula emaitza esanguratsurik lortu hiru hilabete hauetan agertutako jokabide guztien arintzean (heteroagresibitatea, autoagresibitatea, jokabide disruptiboa eta desobedientzia). Hala ere, haiek guztiak arindu direla ikusi dugu.
Alde batetik, zuzeneko behaketaren bidez, ongizate eta lasaitze zantzu eta sentsazioak hauteman ditugu saioan zehar, bai subjektuengan, bai profesionalengan. Halaber, jokabide estereotipatuen eta erritu obsesiboen arintzea ikusi dugu.
Bestalde, giroko faktoreak, guztiz kontrolatu ezin ditugun eta maila emozional, psikologiko eta jokabidekoan parte-hartzaileei zuzenean eragiten dieten elementuak dira. Hori horrela, adierazi behar dugu egun zailak izan direla azterlana egiteko, hiru hilabete hauetan zenbait giro-aldaketa gertatu direlako.
Ondorioz, Snoezelen giroko esku-hartze multisentsorialak AD eta AEN zein jokabidearen nahasmendua duten pertsonen ospitaleratze klinikoaren esparruan, portaeraren nahasmenduen maiztasuna eta larritasuna arintzen du. Bestalde, emozio-ongizatea hobetzen du. Hala ere, esparru horretan ikerketa gutxi egin direnez, ezinbestekoa izango litzateke Snoezelenek portaeraren nahasmenduetan dituen onurei buruz ikertzen jarraitzea.
Partekatu
Artikuluak
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.