Interbentzio indibidualaren garrantzia autismoa duten pertsonengan
Interbentzio hitza latineko «interventio» hitzetik dator, eta bi gairi egiten die erreferentzia: batetik, bitarteko posizioari, eta, bestetik, segurtasuna emateari.
Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) garapenaren alterazio gisa definitzen da, zeinak hainbat arlo espezifikori eragiten dien, hala nola interakzio sozialari, komunikazioari eta hizkuntzari, eta adimen eta portaeraren malgutasunari. Hau da, autismoa duten pertsonek informazioa beste modu batean prozesatzen dute. Horregatik, AENa duten pertsonekin esku hartzean haien beharrak kontuan hartu behar dira, garapen pertsonala eta soziala positiboa izan dadin eta bizi kalitatea handiagoa izan dadin. Gainera, pertsona bakoitzaren gaitasunak eta beharrak aldatu egiten dira bizitzaren historiaren eta eskura dituen laguntzen arabera. Horregatik, interbentzioak indibidualizatua izan behar du, pertsonari eskutik helduta eta bidean lagunduta. Halaber, oso kontuan izan behar da, desberdintasunak direla eta, gertatu daitekeela pertsona batekin funtzionatzen duen interbentzioa beste batentzat egokia ez izatea.
Autismoaren Espainiako Konfederazioak “Bizi Kalitatea eta Autismoaren Espektroko Nahasmendua” izeneko dokumentuan dioenez, AENa duten pertsona guztiek garapenerako aukera errealak dituzte, baldin eta jasotzen dituzten laguntza eta zerbitzuak beren beharretara egokitzen badira eta helburua beren trebetasunak mantentzea eta etengabe garatzea bada. Horretarako, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, hala nola zentroen baldintza fisikoak, ratioa, profesionalen prestakuntza eta espezializazioa, jarduera motak eta aniztasuna, esku hartzeko programa espezifiko eta indibidualizatuak, egokitzeko gaitasuna, etab.
Interbentzio printzipioak
Hainbat egilek eta elkartek edo erakundek baieztatzen duten bezala, horien artean Frith (1989) edo AETAPI (2011), besteak beste, AENa duten pertsonekin esku hartzeko hainbat printzipio metodologiko hartu behar dira oinarritzat, horien artean:
- Interbentzio orok indibidualizatua izan behar du, pertsona bakoitzaren interesak, gaitasunak eta premiak lotuz.
- Interbentzioaren helburu nagusia eguneroko bizitzako esparru guztietan garapen pertsonala sustatzea izango da.
- AENa duten pertsonen funtzionamendu psikologikoa ulertzea funtsezkoa da. Ezinbestekoa da jokabideaz haratago joatea eta pertsona horien mundua sentitzeko eta ulertzeko modua ulertzea.
- Pertsona hurbiletik ezagutzetik abiatu behar da, zailtasunaren arabera modu mailakatuan antolatutako zeregin ezagunen bidez, dauden gaitasunak eta egin beharreko egokitzapenak kontuan hartuta.
- Komunikazio sistema alternatiboak tresna handia dira hitzezko hizkuntzarik ez duten edo komunikatzeko zailtasun handiak dituzten pertsonengan komunikazioa garatzeko.
- Aurreikusi daitekeen ingurune egituratu bat sortzea, AENa duen pertsonak non dagoen eta beragandik zer espero den jakin dezan.
- Jokabide Laguntza Positiboan oinarritutako jokabide teknikak erabiltzea. Halaber, interbentzioaren helburuak arlo hauetara bideratu behar dira, besteak beste:
-
-
- Komunikazio eta gizarte trebetasunak garatzea.
- Talentuak eta gaitasunak indartzea, garapen pertsonal egokia lortzeko.
- Ingurunea eta gizarte eta komunikazio interakzioak ulertzea eta irisgarriak izatea.
- Ongizate emozionala eta estres egoerei aurre egitea sustatuko duten trebetasunak sortzea.
-
Bibliografia
- Vidriales Fernandez, R., Hernández Layna, C., Plaza Sanz, M., Gutiérrez Ruiz, C., & Cuesta Gómez, J. (2017). Calidad de vida y Trastorno del Espectro del Autismo. Autismo España. http://www.autismo.org.es/sites/default/files/calidad_de_vida_y_tea_coleccion_calidad_de_vida_web.pdf
- Cuesta, J. L., Sánchez, S., Orozco, M. L., Valenti, A., & Cottini, L. (2016). Trastorno del espectro del autismo: intervención educativa y formación a lo largo de la vida. Psychology, Society & Education, pag. 157-172.
https://repositorio.ual.es/bitstream/handle/10835/4774/Espectro%20autista.pdf?sequence=1&isAllowed=y - López Bautista, M. Ángeles. (2014). Intervenimos para dar respuesta al autismo. Padres Y Maestros / Journal of Parents and Teachers, (318), 32–36. Recuperado a partir de https://revistas.comillas.edu/index.php/padresymaestros/article/view/1485
- Mulas F, Ros-Cervera G, Millá MG, Etchepareborda MC, Abad L, Téllez de Meneses M. Modelos de intervención en niños con autismo. Rev Neurol 2010; 50 (Supl 3): S77-84. https://faros.hsjdbcn.org/adjuntos/1839.1-bdS03S077.pdf