Osasun mentala

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

 

Egonaldi Ertaineko Unitatean, beran artatzen diren lagunen okupaziora eta errehabilitaziora zuzentzen den programaren zati bat autonomia eta ahalduntzea sustatu, prestatu eta erraztera bideratzen da, ekintza terapeutikoen bitartez, eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak lantze aldera (EBJ). Gure pazienteen eremu okupazional desberdinen garapenari erreparatzen…
Gazte bat ordenagailu batekin

Egonaldi Ertaineko Unitatean, beran artatzen diren lagunen okupaziora eta errehabilitaziora zuzentzen den programaren zati bat autonomia eta ahalduntzea sustatu, prestatu eta erraztera bideratzen da, ekintza terapeutikoen bitartez, eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak lantze aldera (EBJ). Gure pazienteen eremu okupazional desberdinen garapenari erreparatzen badiogu, gabeziak aurkituko ditugu horietako bakoitzean.

Arazo mental larria duten pertsonek EBJn dituzten gabezia nagusiak hauek dira:

  • Bainua/dutxa
  • Janztea
  • Ahoko higienea
  • Janztea
  • Elikadura eta janariak prestatzea
  • Baliabide komunitarioen erabilera
  • Finantzak kudeatzea
  • Osasuna zaintzea
  • Etxea zaintzea
  • Dirua erabiltzea eta erosketak

Eguneroko bizitzako jarduera instrumental esaten zaie oinarrizko jarduerak baino konplexuagoak direnei, baina, bizitzeko hain oinarrizkoak izan gabe ere, beharrezkoak dira bizimodu independentea edukitzeko.Etxeko lanen arlokoak zein etxetik kanpoko mugikortasunekoak sartzen dira.

Eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak

  • Beste pertsona batzuk zaintzea
  • Abereak eta maskotak zaintzea
  • Haurrak haztea
  • Komunikatzeko gailuen erabilera
  • Komunitatea mugitzea
  • Finantzen kudeaketa
  • Osasun kontrolatzea eta mantentzea
  • Etxean kokatzea eta gobernatzea
  • Menuak prestatzea eta garbiketa
  • Segurtasun prozedurak eta erantzuna larrialdia gertatuz gero
  • Erosketak

Gaixotasun mentala dutelako artatzen ditugun pertsona horiek alta hartu eta gero izango duten helmuga, seguruenik, beraien etxea izango da, senideekin edo senide gabe, edo bestela babespeko pisuak, non gutxieneko autonomia eduki behar den eguneroko jarduerak egiteko. Horregatik, oso garrantzitsua da profesionalek esku hartzea, pertsona bakoitzaren autonomia sustatu, prestatu eta errehabilitatzeko.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Helburu hori betetzeko erabiltzen diren jarduera terapeutikoak hauek dira:

  • Etxea gobernatzea
  • Komunitatera orientatzea
  • Informatika
  • Sukaldaritza
  • Komunitatera irtetea (hipermerkatuan erostea)

Jarduera horietan, taldea itxia da, eta talde terapeutikoaren bileretan erabakitzen da zein paziente diren egokiak talde bakoitzerako, beraien gaitasunak eta beharrak kontuan hartuta.

Ondoren, jarduera bakoitzaren ekintzetako batzuk erakusten ditugu, gainetik bada ere:

ETXEA GOBERNATZEA
  • Arazoak eta indarguneak identifikatzea
  • Etxea prestatzea
  • Etxea mantentzea
  • Planifikazioa
  • Diruaren kudeaketa
  • Arriskuen prebentzioa
  • stripua gertatzen denean egin beharreko jarduera
KOMUNITATERA ORIENTATZEA
  • Arazoak eta indarguneak identifikatzea
  • Komunitatearen aisialdian parte hartzea
  • Komunitatean boluntariotza lanetan parte hartzea
  • Lan jardueretan parte hartzea
  • Komunitatea erabiltzea EBJri lotutako helburuak betetzeko
  • Herri barruko desplazamneduak
  • Herri batetik besterako desplazamenduak
  • Diruaren kudeaketa
INFORMATIKA
  • Paziente bakoitzaren mailaren arabera, beharretara egokitzen da
  • Informazioa bilatzea
  • Microsoft Word erabiltzea
SUKALDARITZA
  • Errezeta osasungarriak prestatzea
  • Errezeten planifikazioa
  • Errezeta bakoitza prestatzea
  • Garbiketa
KOMUNITATERA IRTETEA
  • Sukaldaritzako jarduerarako behar diren osagaiak erostea
  • Beharrezko produktuen aurrekontua in situ prestatzea

Jarduera horiek martxan jarriz azpimarratzen den alderdietako bat da ohiturak hartzea edo mantentzea eta rolak. Kontuan hartu behar dugu aipatutako jarduerak egiten dituzten pertsonetako askok, sarri askotan, ez dutela inoiz etxea zaintzearen rola bete.

Gainera, beti ahalik eta materialik errealenarekin lan egiten saiatzen gara, ikasketak gehiago orokortzeko. Horren adibide argia da komunitatera orientatutako jarduera, zeinean Gipuzkoako hainbat herritako eta euskal lurraldeetako hiriburuen gidak, mapak eta kaleen planoak erabiltzen diren. Horrenbestez, eskerrak eman behar dizkiegu turismo bulegoei, materialaren zati handi bat beraiek ematen baitigute.

Partekatu

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.