Osasun mentala

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra
Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

 

Aurreko artikuluetan dolua kudeatzeari buruz azaldutako alderdien jarraipen moduan (Dolua ulertzea eta tratamendua), gurekin bizi den doluaren kontzeptuaren beste dimentsio batean sakondu nahi nuke. Aurreko testuetan esaten nuenez, uste ohi denaren kontra, doluak ez dio bakarrik erreferentzia egiten maite duzun pertsona…
Emakume bat leiho batetik begira dago, eskuan zapi batekin negarrez

Aurreko artikuluetan dolua kudeatzeari buruz azaldutako alderdien jarraipen moduan (Dolua ulertzea eta tratamendua), gurekin bizi den doluaren kontzeptuaren beste dimentsio batean sakondu nahi nuke.

Aurreko testuetan esaten nuenez, uste ohi denaren kontra, doluak ez dio bakarrik erreferentzia egiten maite duzun pertsona baten heriotzari, baizik eta edozein galerari oro har, izan objektuak, harremanak, estatusa eta, are, balio edo sinesmen pertsonalak.  Dolua ulertzeko gakoa da guretzat atsegingarria zen edozein loturaren galera moduan ulertzea. Lotura horiek askotarikoak izan daitezke: intelektualak (ezagutzak, datuak, helburuak elkartrukatzen ditugunean), emozionalak (familian eta bikotean sentimenduak, motibazioak partekatzen ditugu), edo pentsamendukoak (energia eskaintzea etorkizuneko proiektu bat imajinatzen, planifikatzen edo irudikatzen).

Gure ‘barne mapak’

Ezin gara beti ziurgabetasunean bizi egoera desberdinen aurrean, edo etengabe berritzen diren egoeren aurrean, eta, horregatik, mundua sailkatu behar dugu, kategorizatu, ondorio orokorrak atera; bere arauak eta dinamikak ulertu behar ditugu, horrela gure energiak ekonomizatu ahal izateko, eta ahalik eta azkarren konpondu aurkitzen ditugun arazoak, maila objektiboan zein harremanen mailan. Funtzionatzeko oinarrizko modu, lege eta kategorizazio horiek ‘barne mapa’ moduan funtzionatzen dute, mapa geografikoek edo errepide mapek bezala, biderik egokienean gidatzen gaituzte bizitzaren ‘bidaia’ osatzeko, helmugara iristen lagunduz. Mapa geografiko edo nabigatzaileetan bezala, mapa ez bada zuzena, osatu gabe badago, okerra bada edo neurri objektiborik gabe landuta badago, ibilbidean oker egiteko aukera handitu egingo da, eta azkenean nabarmen zailduko da nire ‘helmugara’ iristea.

Horrenbestez, ‘barne mapa’ horiek hainbat sinesmen edo ‘legeren’ arabera osatzen dira, mugitzen garen esparru desberdinak ulertzeko, aurreikusteko eta modu jakin batean jarduteko (familian, lagunartean, maitasun harremanetan, lanean, etab.). Baina, nondik ateratzen dira? Zer gertatzen da mapa hur batek ‘margotzen’ duenean?, edo bere mapa kontatzen ari zaigunak ‘ez badu bista ongi graduatuta’ eta, ondorioz, ez badu ongi hauteman bizi izan duena? Zer gertatzen da ezagutzen ez ditugun eremuetako mapak bizi izan duena ongi esplikatzen ez dakien batek kontatzen dizkigunean? Zer gertatzen da desertuan bizi izan den haur batek mendiari buruz hitz egiten digunean? Deskribatzen digun mendia berdea izango litzateke?

Haurraren pentsamendua eta helduaren pentsamendua

Oinarrizko mapa batzuekin jaiotzen gara, zeinak gure instintuen errepertorioa diren, modu primarioan funtzionatu ahal izateko. Mapa horien ezaugarri garrantzitsu bat da ‘ibili ahala’ aldatzen direla, gure esperientzia eta irakaspenen arabera, bai zuzenean (gure bizipenak), bai zeharka (besteek ezagutzen ez ditugun mapako lekuei buruz kontatzen dizkiguten kontakizunak).

Lehen haurtzaroan, mundua batez ere inpresio emozionalen bitartez hautematen dugu, eta horiek ezin ditugu memorian gorde, helduaroan egiten dugun bezala: emozioa +  emozioa azaltzen duen pentsamendua. Arrazoia da nerbio sistema ez dela umotzen urte batzuk igaro arte. Beraz, gure emozioak modu ez oso esplizituan gordetzen joaten gara, laguntza arrazional gutxirekin, eta bizi izan duguna ulertu ahal izateko testuinguru logikorik gabe.  Adibidez, zeloak sentitzen ditugu amak kasu gehiago egiten diolako ume txikiari eta abandonatuta sentitzen gara, ulertu gabe lehenago berdin gu zaindu gintuela. Orduan, bizi izandakoaren inpresioak eta sentsazioak grabatzen ditugu, filtro arrazional landu gabeak ez lausoak aplikatuz, eta askotan inpresio horiek eskasak edo are okerrak izaten dira.

Mapen distortsioa

Haurtzaroan errealitatearen gure lehen barne mapa egiten dugu. Eta gogoratu behar dugu haurraren pentsamenduak ezaugarri batzuk dituela helduaren pentsamenduarenak ez bezalakoak. Horri gehitzen badiogu gurasoek deskribatzen dizkigutela oraindik esperimentatu ez ditugun maparen zatiak, eta osatzen dugun irudia beraien barne mapen eragin handia duela (zeinek aldi berean beraien lehen haurtzaroan landu ziren eta, berez, bere distortsio propioak dituzten), ohartuko gara mapa horiek ez direla oso zuzenak.

Beraz, gure barne mapa oinarrizko kontzeptuz beteta dago –esaterako maitasuna, aita, ama, anai-arrebak, inbidia, zeloa, etab.–, zeinak, hein handi batean, emozioekin definitzen diren, eta, neurri txikiago batean, gutxi landutako kontzeptu arrazionalekin. Adibidez, haurtzaroan ‘gizonaren’ kontzeptua ikasten dugu, oso modu nahasian eta geure aitari lotuta, haurtzaroan ezagutu genuen lehen gizona izan zelako. Horregatik, kontzeptu oso emozionalak lantzen ditugu munduari buruz, eta ondoren ñabardura arrazionalagoak sartzen joaten gara, hau da, ‘arrazionalizatzen’ joaten gara. Baina ez dugu ahaztu behar, jatorrizko kontzeptua hain zipriztinduta egonik emozio primitiboekin, horiek ez daudela oso landuta, eta muturrekoak izateko joera dutela, sinpleak eta xaloak, onerako eta txarrerako. Hori da ‘maitasun absolutuaren’, ‘baldintzarik gabeko entregaren’, ‘onaren’ eta ‘txarraren’ kontzeptuen idealizazioaren jatorria.

Gaztaroan energiaz beterik gaude, energia fisikoz eta psikikoz beterik, gure ahalmenekin’mozkortuta’ bizi gara, eta mundua aldatzeko planak egiten ditugu, ‘orain dena baino askoz hobea izan daitekeelako’. Gure ‘idealak’ betetzeko bidean abiatzen gara, eta hitzak berak dioenez, horiek idealizatuta daude, izan behar lukeen, nahi genukeen edo izan litekeen zerbaitetan oinarrituta. Halabeharrez, ideal horiek haurtzaroko barne mapen gainean eraikitzen dira, aurretiazko esperientzia eta ezagutzetan oinarrituta. Hala, bizitzen ditugun egoerak ‘noizbait jada sentitu ditugun’ emozioekin lotzen dira, haurtzaroko esperientzia primarioekin, eta ‘maitasun idealaren’ kontzeptu bat eraikitzen dugu, “amaren maitasun baldintza gabearen kontzeptua, zeinak gure beharrak adierazi beharrik gabe ere ulertzen zituen”. Eta horrela gertatzen da beste kontzeptu askorekin, hala nola leialtasunarekin, onarekin, txarrarekin, betebeharrarekin, etab.

Eta urte batzuetan energia gastatzen dugu mundua aldatu nahian, nekatzeko beldurrik gabe. Baina denborak aurrera egiten du, eta esperientziek bizitza benetan nolakoa den erakusten diguten hainbat gorabehera eta gertaerarekin uztartzen gaituzte. Gaztaro-heldutasunean desilusioak jasotzen ditugu, instituzioei buruz, pertsonei eta taldeei buruz, gure barne mapako kontzeptuei buruz. Halere, ez dugunez gure ‘mapa ideala’ abandonatu, oraindik ere interpretatzen dugu horiek ‘funtzionamendu okerrak’ direla, arauaren salbuespenak, ongi funtzionatzen ez duenaren akatsak, eta, ondorioz, gure bizi proiektuak (barne mapan laburbildua) ez du kalterik hartzen, eta aldatu gabe irauten du, berretsi baino egiten ez duten salbuespen horiek gorabehera.

Gure barne mapak zalantzan jartzea

Zer gertatzen da, ordea, helduaroan? Hainbeste eta hain lantzak dira jasotzen ditugun desilusioak, azkenean, ezin dugu ebidentzia ukatu, eta gure barne mapetan munduaz genuen ereduak lurra jotzen du. Zalantza horiek hainbat alderdiri buruzkoak izan daitezke: lagunak, bikotekidea, alderdi politikoak, gizartea, erlijioa, justizia… gutxi batzuk bakarrik aldatzen direnean, krisi txikiaz hitz egiten dugu. Baina gure barne mapen gaineko zalantza orokortzen denean, aurkitzen dugu gure pentsamenduak, nola edo hala, DOLU nagusirantz zuzentzen direla: GIZAKIAREN BERAREN IZAERAREN ONDORIOZKO DOLUA.

Dolua, pentsatzen dugulako gizakia horrelakoa dela, ez dela bakarrik huts egin digun pertsona jakin bat. Oinazea, pentsatzen dugulako gizaki gehienek horrelako egoera batean berdin jokatuko zutela, are neuk ere, gizakiak izaera eta joera komun batzuk dituelako.

Gure idealen doluaren prozesua etsigarria izan daiteke, eta amorrua agertu daiteke. Gainear, tristea izan daiteke. Gizakia ez da uste genuen bezalakoa, ez da imajinatu genuen eta hainbat urtez ‘egiaztatu’ genuen bezalakoa. Aurkitzen dugu gizaki horrek, zeinarengan hainbeste konfiantza geneukan, ez duela uste genuen bezain modu altruistan eta zintzoan jarduten.

Haurtzaroko emozioen eragina

Eta azalpena ez da ezinbestean gizakiaren gaiztotasuna. Izan ere, aurkitu dezakegu gure portaeraren zati handi bat erreakzio emozional horiengatik osatzen dela, gure kontrol kontzientetik kanpo, lotuago daudelako lehen haurtzaroan ikasi genituen lehen harreman eta emozio haiei, zeinek lehen aipatu ditugun barne mapak eratzen dituzten. Gizakia haurtzaroko esperientzien eta emozioen eraginaren menpe dago, aitortu nahi ez badugu ere (oraindik uste dugu izaki guztiz arrazionalak eta ez emozionalak garela, eta hain zuzen kontrako ikuspegia da zuzenagoa).

Haurtzaroan maitatzen eta maitatuak sentitzen ikasi genuen lehen aldiz, gure guraso eta anai-arrebekin. Orduan ikasi genuen baita ere lehen desamodioa.

Gatazka emozional txiki bat bizitzen dugun bakoitzean, antzeko beste baten antzik txikiena badu ere, erreakzio emozional neurrigabeak agertzen dira, benetako egoerarekin bat ez datozenak, baina haurtzaroan landu genituen barne mapak gogorarazten eta eguneratzen dituztenak. Eta horretarako arrazoia bilatzen jarraitzen badugu, askotan kale egiten dugu egoeraren interpretazio zuzenean, eta egiazki gatazka konpontzen ez dituen irtenbideak bilatzen ditugu.

Aldi berean, uste genuenaren kontra, aurkitzen dugu gizakiok ‘energia psikikoa’ aurrezteko joera dugula, gure portaerak ez aldatzeko joera, efizientzia kontu huts bategatik. Ez dugu aldatu nahi, ez izorratzeagatik edo alferkeriagatik, edo “ez nauelako maite”, baizik eta energia gehiago gorde nahi dugulako, beste gauza batzuetan erabiltzeko, aldaketei modu naturalean uko eginez. Ondorioz, aurkitzen dugu emozionalki ‘kontserbadoreak’ garela, edozein aldaketak gastu energetiko handiagoa dakarrelako, eta ez dugu hori nahi lehen aukera moduan. Horregatik ulertu dezakegu, gauzak hobeto egon litezkeen arren, zergatik ez dauden hobeto, besteak gure argudio arrazionalekin konbentzitu nahi ditugun arren gauzak aldatzearen onurei buruz.   Finean, oso zaila da gu aldatzea eta besteak dauden lekutik mugiaraztea, edozein norabidetan.

Azkenean, esandakoaren ondorio moduan, aipa daiteke oso gauza gutxi daudela soilik nire menpe daudenak. Gehienak beste pertsona batzuen menpe daude baita ere, kontua ez da nik bakarrik egin nahi dudana, baizik eta besteek ere norabide horretan aldatu nahi izatea. Eta hori gertatzea oso zaila da, horretaz ohartzea mingarria bada ere. Beraz, gauzak aldatu nahi ditudanean, edo besteak aldatu nahi ditudanean, normalean huts egiten dut, etsipena eta, seguruenik, amorrua sentitzen dut, eta horrek gainezka egiten dit eta barrena jaten dit, eta beharbada ‘mozkortu’ ere egingo naiz, bizitzen segitzeko energia ematen didalako eta azkenean tristezian amaitzea ekiditen didalako (gogoan izan doluaz ari garela); tristeziak gorrotoak baino are gehiago izutzen gaitu.

Eta, orduan, zein da osasun emozionalaren bidea? Prozesu honen bide sendatzailea gizakiaren doluarekin harremanetan jartzea da; ez gaztaro-heldutasunean aurkitu eta huts egin zidaten pertsonen dolu indibidualekin, baizik eta gizakiaren izaeraren beraren doluarekin, horrela izateko joera duenarekin, denek jotzen baitugu horretara, neuk eta denek (baita ere aitak, amak, anai-arrebek, lagunek, bikotekideak, bizilagunek, laneko buruek). Izaera partekatu hori onartzea, neure behar emozionaletan eta besteenetan birkokatzea. Bestea bere behar propioekin onartzea eta besteek min eman nahi didatelako interpretazio egozentrikoari uko egitea, eskatzen diedana ematen ez badidate. Neure zoriontasunaren eta zainketaren erantzukizuna onartzea, besteen autonomia errespetatuz, ez baitute neu zoriontsu egiteko betebeharrik, baizik eta beraien burua zoriontsu egitekoa.

Amaitzeko, nork bere burua osatzeko kontzeptua birdefinitu behar da, autonomia handiagoarekin, ulertuz arrazoia EZ DELA MUNDUA ALDATZEA LORTZEA, BAIZIK ETA HORRETAN SAIATU IZANAK EMATEN DUEN POZA, BAKOITZAK JARTZEKO DUEN HONDAR ALEA JARRIZ, MUNDU HOBE BAT EGITEKO PROZESUAN.

Partekatu

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.