Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Historian zehar, aldatuz joan da desgaitasun intelektualaren (DI) kontzeptua, gaur egungo ikusmoldera iritsi arte. Gaur egun, desgaitasun intelektualaz hitz egiten dugunean, ikuspegi sozioekologiko bat izaten dugu; pertsonarengan eta persona-ingurune interakzioan oinarritzen gara, eta banan-banako laguntza eta bakoitzaren bizi kalitatea hartzen ditugu kontuan.

DI duten pertsonen eta inguruneen arteko interakzioa hainbat faktoreren araberakoa da, besteak beste erlazio faktoreen araberakoak. Askotan, gehiegi babesten dira DIa duten pertsonak, bai familia sistemetan, bai arreta unitateetan, beldurra izaten baitiogu bidean egon daitezkeen diskriminazioari, estigmari edo oztopoei. Horren ondorioz, DIa duten pertsonek gizartetik bakantzeko joera izaten dute eta horrek zaildu egiten du haien autodeterminazioa eta autonomia pertsonala. Zorionez, DIa duten pertsonak gero eta gehiago ari dira gizarteko eremu guztietan barneratzen, hala nola ohiko hezkuntzan, lanbide heziketan, enpleguan, ohiko inguruneetako aisian, etab.
Plena Inclusión-ek, Desgaitasun Intelektuala edo Garapenaren Desgaitasuna duten pertsonen aldeko erakundeen Espainiako Konfederazioak (lehen FEAPS), inkesta bat egin zuen Espainiako 13 federazioetako 65 elkartetan, pertsona horiek gizartean zuten parte hartze maila aztertzeko, eta hauek izan ziren emaitzak:
- DIa duten pertsonek gutxi parte hartzen dute beren elkarteetan.
- Desgaitasuna duten pertsonek beren tailerretan egitea gustatzen zaien gauzei buruzko edo aisialdiko jarduerei buruzko kontuetan bakarrik hartzen dute parte edo kontu horiei buruzko erabakiak bakarrik hartzen dituzte.
- Elkarte batzuetan, DIa duten pertsonek gehiago parte hartzen dute, zuzendaritza batzordeetako kide dira eta haien iritzia baloratu egiten da eta kontuan hartzen da.
Parte hartzea, hau da, bizitzako hainbat egoeratan inplikatzea, aisialdia eta jolas ekintzak barne hartuta, erabat lotuta dago DIa duten pertsonen ongizate emozionala eta harreman sozialak hobetzearekin eta gaitasunak garatzearekin. Ikerketa batzuen arabera, aisiak oso eragin positiboa du DIa duten pertsonengan; izan ere, autoestimua handitzen du, interakzio soziala bultzatzen du eta aukera ematen du etxean eta komunitatean aurrera egiten laguntzen duten gaitasunak lortzeko. (1)
Hori dela eta, DIa duten pertsonen bizi kalitatea ez dago bakarrik pertsona horien mende, baizik eta baita haren inguruaren mende ere, eta hor sartzen dira, besteak beste, banakako laguntza eta partaidetza, integrazioa, inklusioa, autodeterminazioa eta aukera berdintasuna sustatzen dituzten politika sozialak. .
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuko lege printzipioetako bat da gizartean parte hartzea. Lege horrek desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunari eta gizarteratzeari buruzko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du garrantzitsua dela desgaitasuna duten pertsonek gizartean rol aktibo bat izatea, erakundeak sortuz eta horietako kide izanez, bai eta lankidetza instantzietan parte hartuz ere.
Ulertu behar dugu partaidetza globala dela, premia bat dela, giza eskubide bat dela, eta gizarte eta bizi premiak asetzearekin lotuta dagoela. Gizarteratzeko, nahitaezkoa da herritar guztiek erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea eta modu kolektiboan zein banaka politikan parte hartzea, pertsona guztiok baikara politikaren parte.
Gizartean parte hartzea, eskubide bat ez ezik, ekarpen positibo bat ere bada; izan ere, DIa duten pertsonek, gainerakoek bezala, gizartearentzat aberasgarriak diren iritziak, emozioak, sentipenak, ezagutzak eta ikuspegiak dituzte.
_____
(1) El ocio en las personas con discapacidad intelectual: participación y calidad de vida a través de las actividades de ocio, Marta Badia Corbella eta Egmar Longo Araújo de Melo. INICO, Salamancako Unibertsitatea (2016).
Partekatu
Artikuluak
Mugako gaitasun intelektuala eta nortasunaren nahasmendua duten profilen arreta: baliabide espezifikoak hornitzearen erronkak
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.