Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Konfinamenduak jokabide aldaketa larriak eragin ditu AENa duten pertsona gehienengan. Sumindura, agresibitatea, aldartearen aldaketak, jokabide disruptiboak, negarra eta gainditutako sintoma batzuen erregresioa dira adierazpen nagusiak
Espektro Autistaren Nahasmendua (EAN) neurogarapeneko nahasmendu bat da, eta bere ezaugarrietako bat da alterazio ugari izatea. AENa duten pertsonek duten sintomatologia heterogeneoa da: defizit kognitiboa, jokabidearen alterazioak, sintomatologia psikotikoa… Hori dela eta, pertsona horiek jasotzen dituzten tratamenduen oinarrian egoten da beren gaitasunak sustatu eta garatzea, egonkortasun klinikoa eta portaeraren egonkortasuna sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea. Nabarmentzekoak dira interbentzio biomedikoak (tratamendu farmakologikoa, somatikoa) eta psikohezkuntzakoak, jokabidearen arlokoak (jokabidearen analisi aplikatua; ebolutiboak: eguneroko bizitzako trebetasunak eskuratzea, etab.) eta hizkuntzan oinarritutakoak (komunikazioaren sistema alternatiboak eta/edo handigarriak).
Horrez gain, AENa duten pertsonen gaitasun kognitiboei dagokienez, zailtasunak ikusten dira arretaren, orientazioaren, memoriaren, hizkuntzaren eta funtzio exekutiboaren arloetan. Azken horiei dagokienez, arlo hauetan deskribatzen dira defizitak:
- Plangintza eta aurrea hartzea: zeregin jakin bat betetzeko beharrezko urratsak identifikatzea eta antolatzea. Ekintza planak garatzea, helburua lortzeko eta garatutako plan guztien artean egokiena zein den aukeratzeko, horrela erabakiak hartu beharra sortuz. Zailtasun hori dela eta, AENa duten pertsonek beharrezkoa dute zereginei eta gertaerei aurrea hartzea, eta eguneroko bizitzan moldatzeko zailtasunak izaten dituzte.
- Malgutasuna: ingurunearen eskakizunen ondorioz sortzen diren inguruabar berrietara egokitzeko garaian aldaketak egiteko trebetasuna da. Malgutasun faltaren ondorioz, espontaneotasuna eta eguneroko bizitzako egoeretara egokitzeko gaitasuna mugatzen dira.
- Erantzunaren inhibizioa: jardun aurretik gelditzeko trebetasuna da. Inhibitzeko gaitasuna beharrezkoa da portaera erregulatzeko eta kontrolatzeko, eta portaeraren malgutasunerako eta egokitzapenerako.
- Adimenaren teoria: besteen jokabideei behar bezala aurrea hartzeko eta haien lekuan jartzen jakiteko gaitasuna da. Gaitasun horri esker, gure inguruko pertsonen portaerari eta interakzioari aurrea har diezaiekegu. Gaitasun hori beharrezkoa da egokitzapen sozialerako.
Erregulazio emozionala bultzatzea
Ondorioz, AENa duten pertsonekin egiten den interbentzioaren oinarria errutina finko eta egituratuak ezartzea da, haien premietan oinarrituta, astean zehar zeregin eta ekintza jakin batzuk finkatuz. Hori guztia erregulazio emozionala bultzatzeko, izan ere, funtzio exekutiboen zailtasuna dela eta, errutinak aldatzeak inpultsuen gaineko kontrola galtzea eragin dezake, eta, ondorioz, jokabide auto/heteroagresiboak eta disruptiboak ager daitezke, besteak beste.
Koronabirusaren pandemiaren eta ezarritako neurri murriztaileen ondorioz, libre ibiltzea mugatu zen, eta eguneroko jarduerak geldiarazi ziren, hala nola lanera joatea, kontsulta medikoetara joatea, terapiak jasotzea eta abar, gaitza pertsonen artean zabaltzea eta kutsatzea saihesteko.
Inpaktua AENa duten pertsonengan
Egoera horrek, oro har, inpaktu psikologiko handia eragin du herritarrengan, estresa sortu baitu, infektatzeko beldurra, frustrazioa, informazioaren saturazioa… Horrek guztiak aurretik patologiarik edo alteraziorik ez duten pertsonei eragin badie, zer esanik ez AENa duten pertsonei.
Konfinamenduak bakartze soziala, gure Desgaitasun Intelektualaren Unitatera egindako bisitak etetea, Espektro Autistaren Nahasmenduak eta Jokabide Alterazioak hurbileko senideen zein pertsonen artean, kontaktu fisikorik ezin izatea eta ezagutzen den errutina oro haustea eragin ditu, eta jokabidearen alterazio larriak eragin ditu AENa duten pertsona gehienengan. Horrela, atzerakadak gertatu dira lortutako lorpenetan, antsietate eta depresio sintomen gorakada, desoreka psikopatologikoak eta jokabide alterazio larriak.
Batez ere, ikusi da lehen sintometako bat dela pertsonak bere buruarekiko eta besteekiko jarrera oldarkorra eta suminkortasuna izatea, ez dutelako aldaketa horri erantzuteko planik. Lo falta, noraezean ibiltzea, gosea galtzea, negar maiz egitea eta klinika psikotikoa suspertzea izan dira gehien agertu diren adierazpenak.
Piktogramen egilea: Sergio Palao. Jatorria: ARASAAC
Nahasmendu afektiboei dagokienez, antsietatea eta depresioa daude nahasmendu nagusien artean. Gainera, konfinamendu egoera batean sortzen den larritasunak honelako egoerak eragiten dituela ikusi da:
- jokabide autolesiboak (adibidez, burua hormaren edo beste objektu baten kontra jotzea)
- ezinegon psikomotorra: salto egin, korrika egin, oihu egin, garrasi egin…
- jokabide negatibista – desafiatzailea
- nahasmendu komorbidoak areagotzea
AENa duten pertsonek alterazio psikologiko handiak pairatzen dituzte, eta horiek ez dira beti gaixotasunetik eratortzen, konfinamendutik eta errutina aldaketetatik baizik. Sumindura, agresibitatea, aldartearen aldaketak, jokabide disruptiboak, negarra eta gainditutako sintoma batzuen erregresioa dira agertze diren adierazpen nagusiak.
Orain, koronabirusak eta hori kontrolatzeko egin diren murrizketa guztiek herritarrengan, oro har, eta are gehiago AENa duten pertsonengan eragindako ondorioetako batzuk ezagutzen direlarik, gogoeta egiteko unea izan daiteke.
Aurreko lerroetan aipatu den bezala, AENa duten pertsonek errutinazko ohitura egituratuak behar dituzte, egonkortasun psikopatologikoa eta portaerazkoa errazteko, denbora luzez kendu eta mugatu izan baitzaie hori. Beharbada, behar baino denbora luzeagoz, egoera horrek sor ziezazkiekeen arriskuen eta onuren balantzea kontuan hartuta.
Baliteke une egokia izatea bizi izan dugun errealitateari buruz gogoeta egiteko eta bizitzea tokatuko zaizkigun etorkizuneko egoerei aurrea hartzeko.
Bibliografía
- Amorim, R., Catarino, S., Miragaia, P., Ferreras, C., Viana, V., & Guardiano, M. (2020). Impacto de la COVID-19 en niños con trastorno del espectro autista. Revista de Neurología, 71 (08), 285.
- Carmenate Rodríguez, I., & Rodríguez Cordero, A. (2020). Repercusión psicológica en niños con Trastorno del espectro autista durante el confinamiento por COVID-19. Revista médica MULTIMED, 24 (3).
- Echavarría-Ramírez Diana, L., Díaz-Reyes, D. V., & Narzisi, A. (2020). Trastorno del espectro autista: pautas para el manejo durante el periodo de aislamiento social por el coronavirus (COVID-19). Cuadernos de Neuropsicología / Panamerican Journal of Neuropsychology, 14 (1).
- Hourston S, Atchley R. (2017). Autism and mind body therapies: a systematic review. The Journal of Alternative and Complementary Medicine, 23 (5):331-339.
- Seijas Gómez, R. (2015). Atención, memoria y funciones ejecutivas en los trastornos del espectro autista: ¿cuánto hemos avanzado desde Leo Kanner? Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría, 35 (127), 573–586.
Partekatu
Artikuluak
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.