Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Garuneko kaltea errehabilitatzeko geuk egindako balorazio neuropsikologikoko estrategiaren laburpena duzue hemen. Lan metodo hau ohikoen artean aukeratu dute, batetik, erraza dela erabiltzeko, eta bestetik, ikuspegi holistikoa duelako.
Lehen urratsak – Ikuspegi praktikoa
Gure zerbitzuak dagoeneko 25 urte daramatza martxan eta zenbait lan-metodok eta -moduk denboraren testari eusteaz gain, ohitura eraginkor gisa ere finkatu dira. Hori da Neuropsikologiaren arloan gure esku-hartzea bideratzen duen lehen ebaluazio bat egiteko erabiltzen dugun estrategiaren kasua. Nahitaez azkarra izan behar du, gehienez, ordubete edo bi ordukoa, eta dagokigun kasuan lehentasunak zein diren aurkitzen lagundu behar gaitu. Duela 10 urte baino gehiagotik erabiltzen dugun metodoa CCCFF akronimoarekin ezagutzen dugu, eta lehen ebaluazioan informazioa izan nahi dugun esparruen lehen hizkiak dira: kognizioa, jokabidea, kontzientzia, funtzionaltasuna eta familia. Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuaren neuropsikologiekin hainbat gogoeta eta eztabaida ordu eman ditugu. Ziur gaude beste talde batzuentzat ere erabilgarria izan daitekeen metodoa dela.
Hastapenetan esku-hartze neuropsikologikoak arlo kognitiboan egiten ziren batik bat, baina gure esperientzia klinikoak berreskuratze kognitiboa eragozten duten lehentasun handiagoko emozio eta jokabide arazoak egon daitezkeela erakutsi digu. Bestalde, pazienteak edo familiak arazoaz ez jabetzeak errehabilitazioa zaildu eta sortutako egoera berrira ez moldatzea eragin dezake. Familia kasu gehienetan funtsezkoa da, bai informazioa lortzeko bai senideek tratamenduan eragile laguntzaileak izateko. Eta, azkenik, edozein arlo errehabilitatzailetik egiten den lanaren balioa handitu egiten da pertsonaren funtzionaltasuna handitzen bada, bere ongizate objektiboa hobetzen bada edo doiketa psikosozial handiagoa lortzen bada. Orain, bost esparru horietako bakoitzean aztertzen ditugun edukiak azalduko ditugu.
Arlo kognitiboa
Gure eguneroko eginkizunak baldintzatzen dituzten gaitasun intelektualak dira. Sailkapena eta nomenklatura bestelakoak izan badaitezke ere, gu, funtsean, orientazioari, arreta-gaitasunari, informazioa prozesatzeko abiadurari, oroimen mota desberdinei, gaitasun bisuoespazialei, gnosi eta praxiei, kalkuluari, funtzio exekutiboei eta kognizio sozialari buruz ari gara. Zer gaitasun gorde diren jakitatea mugak jakitea bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa da. Lehen ebaluazio honetarako, denboran mugak genituenez, arlo hori modu kualitatiboan baloratzea iradoki genuen, galdeketa erraz baten bidez, pazienteari begiratuz eta familiak esandakoa kontuan hartuz. Balorazio kognitiboa sakondu behar badugu, geroago ikusiko ditugu ebaluazio psikometrikoak (test bidezkoak), pertsonak egunero dituen zailtasunak hobeto ulertzeko, edo ingurukoei narriadura kognitiboari buruzko informazio gehiago emateko.
Jokabidearen arloa
Hemen, pazientearen gizarte-harremanak mugatzen ari diren nortasunaren, emozio-egoeraren eta jokabidearen aldaketak azalduko ditugu. Jokabidea gaitasun kognitiboak, egoera emozional eta nahimenezko gaitasunak gizarte-elkarrekintzaren zerbitzura jartzearen azken emaitza da. Nortasunaren kontzeptua erabiltzen dugu banakoek gizarte-testuinguruetan dituzten erantzunen ezaugarri egonkorren multzoa adierazteko. Nortasun-aldaketek bi aldaketa-eremuren inguruan antolatzeko joera dute: desinhibitzeko joera eta apatiarako joera. Lehen eremuaren barruan zenbait sintoma bereizten ditugu: suminkortasuna, egozentrismoa, agresibitatea, oldarkortasuna edo infantilismoa. Apatiaren eremuan beste hauek ditugu: jarduterik eza, ekimen falta, axolagabetasun emozionala, anhedonia eta bere burua arduragabetzea. Eremu hauetan argi kokatzen ez diren beste sintoma batzuk dira zorroztasuna, mesfidantza, aurka egitea edo labilitate emozionala. Ezin ditugu aipatu gabe utzi arazo afektibo nabariak, tristezia, euforia, antsietatea eta beldur neurrigabea.
Kontzientzia
Kontzientzia pazientearen gaixotasuntzat hartzen dugunean, pertsonak bere zailtasunen inguruan duen ezagutza baloratzen ari gara, noski, baina baita hori jakinda zer erantzun emozional duen eta zailtasun horiek bere eguneroko bizitzan duten eta bere bizi-proiekturako izango duten eragina ere. Horretaz jabetzeko, dolua igaro, pixkanaka onartu eta etorkizunerako moldatu behar da. Adibide batekin hobeto ulertzen da: garezur trauma baten ondorioz iraupen laburreko oroimen arazo larriak dituen ikaslea, bere eguneroko bizitzarako agenda bat erabiltzen duena eta Zuzenbideko azterketak gaindi ditzakeela eta gero horretan jardun dezakeela pentsatzen duena. Zailtasunak ezagutzen ditu, eguneroko bizitzan konpentsatzen ditu baina ez du doiketarik egin bizitzako proiektuan.
Funtzionaltasuna
Errehabilitazioaren funtsezko helburuetako bat da pazienteak duen adin eta egoera bereko beste pertsona baten ohiko jarduerak egiteko gai izatea; eguneroko bizitzaren oinarrizko jardueretatik, adin guztietan egiten direnak, lan- edo ikasle-bizitzara itzuli arte, eguneroko bizitzaren jarduera instrumental edo konplexuetatik igaroz. Autonomia eta funtzionaltasuna gisako hitzak erabiltzen ditugunean, zeregin eta objektuen unibertso horri buruz ari gara. Ebaluazioa, eta esku-hartze neuropsikologikoa, noski, herren geratuko lirateke narriadura kognitiboaren maila bakarrik definitzen badugu eta bere eguneroko eginkizunetan dituen mugak alde batera uzten baditugu (arazo exekutibo bat du, ezin duelako goizean bere burua garbitu eta jantzi, esaterako). Gehienetan, tratamenduaren arrakasta neurtzeko, autonomia-mailan egindako aurrerapenari erreparatuko diogu, eta ez testaren emaitzen aldaketei. Pertsonaren autonomia-mailaren ebaluazioan oso kontuan hartuko dugu eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko duen gaitasuna (esfinterren kontrola, garbitasuna, elikadura, janztea, ibiltzea), jarduera instrumentalak (kanpotik ibiltzea, garraio publikoaren erabilera, teknologiaren erabilera, etxeko jarduerak, janariak prestatzea, osasuna/medikazioa kudeatzea, aisialdia kudeatzea, arlo administratibo edo ekonomikoa kudeatzea, ibilgailuak gidatzea), lan egiteko gaitasuna eta gizarte-gaitasunak.
Familia
Gure esperientzian oinarrituz, senideek errehabilitazioan parte hartzen badute, motibatuta eta prestatuta badaude, arrakasta askoz ere hurbilago dago. Familiaren balorazioak barne hartzen ditu zaintzaileen osaera, kohesioa eta parte hartzeko aukera, haien egoera psikopatologikoa (afektiboa eta ametsaren kalitatea batik bat), senideak garuneko kaltea duen pertsonaren zailtasunak ulertzen dituzten, zer trebetasun duten eguneko arazoei aurre egiteko eta errehabilitazioan aktiboki laguntzeko eta ikasteko prest dauden. Zaintzeko eta moldatzeko trebetasunak bereganatzeaz gain, ezinbestekoa da familiarekin lan egitea, egoerara egokitzen joateko. Horrek barne hartzen du aurreikuspen errealistak finkatzea eta etorkizuna horren arabera planifikatzea.
CCCFF balorazio honen emaitzak ebaluazioaren esku-hartzeari eta geroko ebaluazioari buruzko lehen erabakiak hartzeko aukera ematen digu. Lehentasun-arau eta gogoeta batzuk finkatuta ditugu; hauek dira:
- Jokabide-arazo larria lehentasun handia da. Pazientearen beraren edota senideen ongizatea arriskuan jartzen duten oso jokabide disruptiboak daudenean, esku-hartzeko lehen helburu bihurtzen dira. Informazio-bilketa, jarduera-jarraibide, esku-hartze farmakologiko eta, kasu askotan, jokabidea aldatzeko programa egokiak egitea ezinbestekoa da. Kasu horietan, esku-hartzearen lehen helburua da jokabidearen arazo larriak desagertzea eta gutxiagotzea.
- Urritasun funtzionalak edo autonomiaren mugak dira hurrengo esku-hartzearen arloak. Mugen zerrenda (komunera joatea, dutxa hartzea, garraio publikoa hartzea edo bere ekonomia kudeatzea) ezagutzeaz gain, eginkizun horiek zergatik ez dituen egiten jakiten saiatuko gara (arazo motorra, arreta edo oroimen arazoa, nahi ez duelako, beste batek egiten diolako…). Informazio horrek, nola jardun behar dugun adieraziko digu: gaitasun motorrean dugun muga baten gainean, errehabilitazio kognitiboaren bidez, jokabide-jarraibideak eskainiz edo familiaren gehiegizko babesa murriztuz.
- Urritasun kognitiboak tradizioz errehabilitazio neuropsikologikoarekin lotzen diren lan-arloak dira. Artikulu honetan deskribatzen ari garen moduan, beste esparru batzuk ere kontuan hartu behar ditu neuropsikologoak. Arazo kognitiboek autonomiaren muga edo jokabidearen aldaketa asko azaltzen edo azaltzen laguntzen dute. Zailtasunak eragiten dituzten mekanismoak hobeto ezagutuz gero, funtzionaltasun handiagoa lortzen laguntzen duten berritze edo konpentsazio estrategiak planifikatu ditzakegu.
- Naturaren eta aldaketa kognitiboen eta nortasunaren aldaketen izaeraren eta inplikazioen gaineko kontzientzia handitzeko lana ezinbestekoa da, betiere horretaz jabetzeak hobekuntza funtzional bat edo egoerarako doiketa hobea lortzeko aukera ekartzen badu. Narriadura eta mendetasun handiko egoerak daude, eta kasu horietan ez du zentzurik kontzientzia handitzeko lan egitea, pazienteak beharrezkoa ez den sufrimendua jasaten duelako. Garrantzitsua da egoera horiek ezagutzea, kasu horietan kontzientziaren gainean ez esku-hartzeko. Kontzientziaren gaineko lanak, mugak agerian jartzen diren egoerak erakustea eta ikustea dakar. Ahozko alderatze hutsak ez du lortzen normalean aurrerapenik kontzientzian; bai ordea lotura terapeutikoaren haustura asko.
- Familia-giroa behar unibertsala da errehabilitazio neuropsikologikoan. Laguntzeko prest dauden pertsonak bakarrik behar ditugu. Hainbat arlotan lan egin daiteke: arlo psikoedukatiboan (arazoak ezagutzera ematea), sortzen joaten diren egoera berrien erabileretan trebatu (esaterako, ekimen galera eta suminkortasuna), bizikidetzan gatazkak ebaztea, laguntza psikoterapeutikoa eta kontzientziaren eta egoera berrirako moldatzearen arloko lana.
Hori da azken finean gure zerbitzuan errehabilitazioari begira erabiltzen dugun balorazio neuropsikologikoko estrategiaren laburpena. Hasieran esan dugun bezala, ohiko lan-metodoen artean aukeratu dute, eta horrek meritu handia du. Hain zuzen pragmatismo errazarengatik eta ikuspegi holistikoarengatik aukeratu dute. Espero dugu zuentzat ere erabilgarria izatea.
Partekatu
Artikuluak
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Naiara MimentzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).