Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Bazterkeria sozialaren tasa %42,1ekoa da 16-29 urteko pertsonen artean. Hainbat azterlanek jasotzen dutenez, biztanleria orokorrak baino kontsumo maila txikiagoarekin, desgaitasun intelektuala duten eta substantzia toxikoak kontsumitzen dituzten pertsonek arrisku handiagoa dute nahasmendu bat garatzeko. Gainera, sare sozialen bazterkeriarekiko eta abusuarekiko oso sentibera den biztanleria da. Horregatik azpimarratzen da prebentzioa.
Desgaitasun intelektuala (DI) duten pertsonen eskubideen aldeko mugimenduari eta erreibindikazioari esker, hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, esan liteke kolektibo horrek gizartean duen ikusgarritasuna eta parte hartzea nabarmen handitu dela. Aitzitik, ONCE fundazioaren Desgaitasunari eta Lan Merkatuari buruzko Behatokiaren arabera (Odismet), DIa duten hiru pertsonatik bat bazterkeria sozialeko egoeran dago, eta gizarteratzeko aukera gutxi ditu. Horrek, zenbakizko datu bihurtuta, 2,3 milioi pertsona esan nahi du, eta Espainia Europako mailarik altuenean kokatzen du.
Ikerketak agerian uzten ditu DIa duten pertsonek gizarte integrazioaren eta inklusioaren dituzten zailtasunak, baina gehien kezkatzen duena DIa duten gazteen egoera da, bazterkeria tasa %42,1ekoa baita 16-29 urteko lagunen artean.
Zenbait ikerketak baieztatu dutenez, hainbat faktorek agerian uzten dute DIa duten pertsonak hainbat esparru eta gizarte taldetan integratzen saiatzen direla, desgaitasuna bigarren mailan utzi nahian, baina, egia esan, askotan, talde bateko kide izateko gogo hori baztertzaileagoa eta kaltegarriagoa da kolektibo horrentzat.
Artikulu honetan, alde batetik, desgaitasun intelektualaren esparruan toxikoen kontsumoen eta sare sozialetan parte hartzearen inguruko ebidentzia zientifikoak eta datu objektiboak agertzen dira, eta, bestetik, ospitale honetako erabiltzaileen errealitatea eta bizipenak, zehazki, UDITRAC Trantsizioa esaten diogun unitatean dauden pertsonenak.
Horretarako, bi galdetegi sortu dira ospitaleko pazienteentzat, adituek esaten dutenean oinarrituta, konparazioa egin ahal izateko eta datuak bat datozen ikusteko.
Toxikoen kontsumoa
DIa duten herritarrak desinstituzionalizatu ondoren egin ziren toxikoen kontsumoari buruzko lehen azterlanak. Gaur egun, esan daiteke desgaitasuna duten pertsonek mota guztietako substantziak kontsumitzen dituztela; horien artean, alkohola eta tabakoa gailentzen dira. Nabarmendu behar da DIa duten pertsonen kontsumo tasak txikiagoak direla biztanleria orokorrarekin alderatuta, baina lan horiek aipatzen dute DIa duten eta hainbat substantzia kontsumitzen dituzten pertsonek, gutxiago kontsumituta ere, biztanleria orokorrak baino arrisku handiagoa dutela nahasmendu bat garatzeko.
Aita Menni Ospitaleko erabiltzaileei eman zaien galdetegian, azterlanek baieztatzen dutena berretsi daiteke; izan ere, inkestan parte hartu duten 10 pazientetik 9k noizbait substantziaren bat probatu dutela adierazi dute, eta erdiek baino gehiagok alkohola eta tabakoa aipatzen dituzte.
Informazio hori kontuan hartuta, gizarte arloko ikertzaileek eta profesionalek problematika horren aurrean arrisku taldetzat jotzen dute aipatu kolektiboa, eta arreta berezia jartzen dute DIa duten pertsonengan substantzia psikoaktiboen kontsumoaren prebentzioan.
DI duten pertsonen inguruan, gaiari buruzko ebidentzia enpirikoa oso mugatua da, eta kolektibo horrekin lan egiteak dakarren zailtasun metodologikoa da arrazoietako bat.
Lehen aipatu den bezala, kontsumo tasak txikiagoak dira biztanleria orokorrarekin alderatuta, baina hainbat adituk bat egiten dute esaten dutenean horretarako arrazoia dela pairatzen dituzten muga ekonomikoak.
Estimazio hori bat dator, halaber, UDITRAC Trantsizioaren unitateko erabiltzaileek diotenarekin; izan ere, 10 pertsonatik 3k baino ez dute adierazi behar adina diru dutela, eta beste 7k diote diru gehiago izan nahiko luketela eskura.
Simpson (2012) eta beste autore batzuek egiaztatu dute DIan alkohola eta toxikoak kontsumitzeko motibazio hori sozializazioarekin eta integrazioarekin lotzen dela gehienetan, eta, beraz, kontsumitzen duten pertsonen helburu nagusia bazterketa soziala gainditzea eta komunitatean aktiboki parte hartzea dela. Ospitaleko erabiltzaileek beste behin ere berretsi dute hori, 6 lagunek (%66) onartu baitute substantziaren bat probatu dutela talde bateko kide izateko eta baztertuak ez izateko.
Hala eta guztiz ere, ikertzaileen arabera, ez dago inolako asmorik DIa duten pertsonei zuzendutako prebentzio programak gauzatzeko, eta zehaztu dute programa horiek ez daudela substantzien kontsumoa murriztera bideratuta, baizik eta substantziei buruzko ezagutza handitzera. Ezagutza handitze horrek ez du zerikusirik jokabidearen aldaketa batekin.
Profesional horiek arreta berezia jartzen dute familietan, DIa duten pertsonen kontsumoaren prebentzio goiztiarrerako funtsezkotzat jotzen baitituzte.
Laburbilduz, esan liteke biztanleria horretan toxikoen kontsumoa prebenitzeko egindako ahaleginak urriak direla, nahiz eta ezagutza zientifikoa egon; horregatik, funtsezkotzat jotzen dute senideek eta ingurune hurbilak substantzien kontsumoa prebenitzeko esku hartzea.
Sare sozialak
Gaur egun inork ezin du imajinatu bere bizitza informazioaren eta komunikazioaren teknologien presentziarik gabe, zehazki, sare sozialik gabe. Eta gizartearen zati gisa, DIa duten pertsonentzat ere ezinbestekoak dira, profil aktiboa izateak garapen pertsonalean eta ingurunearekin duten harremana hobetzen laguntzen baitie.
Sare sozialak oso baliabide aberasgarriak dira, behar bezala erabiltzen badira; izan ere, aproposak dira beste pertsona batzuekiko eta ingurunearekiko komunikazioa hobetzen laguntzeko, gizartean integratzeko eta baita lan munduan ere. Baina, horrek ez du beti ondorio positiborik ekartzen, gehiegizko erabilerak arazo handiak eragiten baititu, hala nola bakartze soziala. Egoera hori oso ohikoa izaten da DIa duten pertsonengan, batzuetan ez baitzaie erraza gertatzen harreman tradizionalak izatea, eta horrek mendetasun handiagoa sortzen die sare sozialekiko.
Hainbat ikertzailek ikerketa pilotu bat egin zuten DIa duten pertsonek sare sozialetan zer erabilera egiten duten jakiteko, aurretik ikusi baitzuten bazterkeriarekiko eta tresna horren abusuekiko oso sentibera den biztanleria dela. Lortutako emaitzetan baieztatu zen DIa duten gazteen %89,3k kontu bat dutela sare sozialen batean. Eta ehuneko horretatik, %80,6k inolako murrizketarik gabe eskura ditzake bere profilak, eta nahi duenean, nahiz eta pertsona horien erdiek baino gehiagok ez jakin aplikazioa erabiltzen, iruzkin bat idazten edo argazki bat igo eta argitaratzen.
UDITRAC Trantsizioaren unitatearen erabiltzaileen kasuan, 9 pertsonak dute sare sozial bat, eta hori, ehunekotan, %90 izango litzateke. Guztiek diote inolako murrizketarik gabe sartu ahal izango direla sare sozial horietan, baina, hala eta guztiz ere, 9 pertsonatik 6k onartzen dute ez direla gai aplikazio horiek laguntzarik gabe erabiltzeko.
Aztergai dugun ikerketan, beren profilera gehituta dituzten pertsonak beren gustukoak diren galdetzen denean, %73,1ek baietz diote. Horri dagokionez, %50,7k adierazi dute sare sozialak familiarekin eta lagunekin harreman atseginagoak eta egokiagoak izateko modu bat direla, aurrez aurrekoak baino.
Hala eta guztiz ere, deigarria da inkestatutako pertsonen erdiek baino gehiagok, zehazki %52,5ek, adierazi dutela esperientzia txarrak izan dituztela sareetan, hala nola, irainak, mehatxuak, jazarpena, beste batzuek argazkiak igotzea edo istorio bat asmatzea, eta, gehienetan, profil hori lagunentzat baino ez dela ikusgarri egoten.
Galdera horiek berak erabiltzaileei eginda, ikerketak dioena baieztatzen da; izan ere, lortutako erantzunen arabera, sare sozialak dituzten 9 pertsonatik 7k beren sareetako pertsona guztiak beren gustukoak direla adierazi dute, baina, hala ere, erdiek onartzen dute bizitzako uneren batean esperientzia txarra izan dutela. Esperientzia txar horien artean daude irainak, mehatxuak, baimenik gabe edukia zabaltzea, baita hiru aldiz jazarpena ere.
Ondorioak
Horiek dira, oro har, herritarrek eta, neurri handiagoan, desgaitasunen bat duten pertsonek pairatzen dituzten arrisku sozialen adibide ugarietako bi.
Artikulu honen bibliografian, gaian adituak diren pertsonek egindako hainbat azterlan aipatzen dira, Aita Menni Ospitaleko UDITRAC Trantsizioko pazienteek emandako datuekin antzekotasunak dituztenak; horrenbestez, gehienetan bat datoz egileek diotena eta gure erabiltzaileek diotena.
Argi dago horri buruz hainbat ikerketa egin direla, baina, egia esan, horiek guztiek errealitatea datuetan erakusten dute, arazoari aurre egitean sakondu gabe, eta gaur egun gure gizartean hain presente dauden arazo horiek pairatzen dituzten eta desgaitasunen bat duten pertsonekin jarduteko jarraibideetan sakondu gabe. Beraz, interesgarria litzateke pertsona horiekin esku hartzeko azterlanetan gehiago sakontzea, azken helburua lortzeko: gizarteratzea.
Bibliografia
- Pegalajar, M.C., Colmenero, M.J. (2014). Estudio piloto sobre el uso de las redes sociales en jóvenes con discapacidad intelectual. Revista Electrónica de Tecnología Educativa, 48, 1-9. Recuperado de Vista de Estudio piloto sobre el uso de las redes sociales en jóvenes con discapacidad intelectual (edutec.es)
- Rández, M; Aguilar, R; Gutiérrez, M; Vidal, A. (2017). La prevención del consumo de drogas en personas con discapacidad intelectual: evaluación de necesidades desde la perspectiva del profesional. Revista Española de Drogodepencias. 42(1), 48-57.
- Servicios Sociales de Castilla y León. (2020). Una de cada tres personas con discapacidad vive en riesgo de pobreza y/o exclusión. Recuperado de https://sid-inico.usal.es/noticias/una-de-cada-tres-personas-con-discapacidad-vive-en-riesgo-de-pobreza-y-o-exclusion-social/
Partekatu
Artikuluak
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.