Adineko pertsona Kalte zerebrala

Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko

Alba Simón Pellitero

 

Parkinson gaixotasuna adinekoen artean agertu ohi den gaitz neurodegeneratibo bat da, eta ezaugarri nagusia sintoma motorrak dira, hala nola dardarak, bradikinesia, zurruntasuna eta ezegonkortasun posturala, nahasmendu sentsorial eta kognitiboez gain. Parkinsona duten pazienteen oreka hobetzeko, ariketa espezifikoak gomendatzen dira: entzumen estimuluak, plataforma mugikorreko ariketak, hidroterapia, dantza pausoak, corea indartzea… Eta, horien artean, etxean egin daitezkeen oso erraz batzuk daude. Gure fisioterapeutak deskribatzen dituenak bezalako serieak egiteak bizi kalitatea hobetzen, arrisku faktore kardiobaskularrak kontrolatzen eta indarra eta erresistentzia mantentzen laguntzen du.
Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con aros
Ejercicios para el equilibrio en enfermedad de Parkinson: marcha con aros.

Zer da Parkinsonen gaixotasuna?

Parkinsonen gaixotasuna bigarren gaixotasun neurodegeneratiborik ohikoena da, eta adin aurreratuetan du agertzeko probabilitaterik handiena. 1817an deskribatu zuen lehen aldiz James Parkinsonek, honako ezaugarri hauekin: atsedeneko dardara, bradikinesia (mugimendua murriztea, bai zabaleran, bai abiaduran), zurruntasuna eta ezegonkortasun posturala.

Sintoma motor horiez gain, motor hutsak ez diren beste disfuntzio batzuekin batera ager daiteke. Horien barruan nahasmendu sentsorialak eta defizit kognitiboa aurki daitezke.

Parkinsonen gaixotasunaren sailkapena

Gaixotasunaren irismena neurtzeko, Hoehn eta Yahren Eskala delakoa erabiltzen da, pazienteak hiru mailatan sailkatzen dituena:

  • Gaixotasun arina: I. estadioari dagokio. Hemen, eragina urria da.
  • Gaixotasun arin-moderatua: II. eta III. estadioei dagokie. Hemen, eragina urria edo moderatua da, eta oreka eta kontrol posturala erasanda daude dagoeneko, beste parametro batzuen artean.
  • Gaixotasun larria: azken bi estadioei dagokie. Hemen, gaixotasunak desgaitasuna eta mendekotasuna eragiten ditu.

Orekaren ebaluazioa parkinsona duten pazienteetan

Oreka oso parametro garrantzitsua da paziente horien artean, gaixotasunaren estadioaren arabera eragin handiagoa edo txikiagoa izango duelako, eta horrek mugimenduaren kalitatean eta erortzeko arriskuan eragin dezake.

Horrelako pazienteetan oreka baloratzeko test bateria bat erabiltzen da, eta horietatik garrantzitsuenak azaltzen dira jarraian.

Alde batetik, Mini-BESTest dago, hau da, BESTest (Balance Evaluation System) testaren luzapen txiki bat. 14 item ditu, lau ataletan multzokatuta: erreakzio postural aurreratzaileak, erantzun posturalak, orientazio sentsoriala eta ibilerako oreka.

Asko erabiltzen den beste neurketa tresna bat Timed up and go Test da (TUG). Test horrek pertsona batek aulki batetik altxatzeko, 3 metroko distantzia ibiltzeko, buelta hartzeko, aulkira itzultzeko eta berriro esertzeko behar duen denbora neurtzen du, segundotan.

Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko eraginkortasuna erakutsi duten ariketen tipologia

Hainbat azterlanek ariketak proposatzen dituzte parkinsona duten pertsonen oreka hobetzeko; estrategia horiek fase arin eta moderatuetan dira baliagarrien.

Metronomo baten laguntzarekin entzumen estimuluekin batera egiten diren oreka ariketa espezifikoak nabarmentzen dira; plataforma mugikorrean ariketak ere proposatzen dira, arnes batekin, pazienteen segurtasuna bermatzeko, eta aurretik atzerako perturbazioak eta albokoak eta diagonalak sortzen dituen plataforma batean.

Horrez gain, paziente talde horretan oso eraginkorrak dira igerilekuan egiten diren oreka ariketak (hidroterapia) eta dantza ariketak, non gerriak disoziatzeko eta beheko gorputz adarrak indartzeko hainbat ariketa sar daitezkeen. Horrelako pazienteetan, era berean, garrantzi handia eman behar zaio COREA egonkortzeari (enborrari eta pelbisari erreferentzia egiten dien terminoa da, postura egonkortzeko funtzioari dagokionez), eta hori indartzeko hainbat ariketa programatu behar dira.

Laburbilduz, ariketa fisikoa tresna eraginkorra da oreka hobetzeko, eta, horrenbestez, bizi kalitatea hobetzeko. Oreka hobetzeaz gain, arrisku faktore kardiobaskularrak kontrolatzea eta indarra eta erresistentzia mantentzea dakar. Faktore horiek guztiek Parkinsonen gaixotasunak aurrera egitea geldiarazten laguntzen dute.

Ariketen adibideak

Ondoren, etxean gure kasa egin ditzakegun ariketa erraz batzuk deskribatzen dira.

Ibilerako ariketak uztaiekin

Uztaiak jartzen ditugu lurrean, eta pertsona oina uztaietan sartzen ibiltzen da horiek ukitu gabe.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con aros

Ariketa hau alboetara ibiliz ere egin daiteke.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha lateral con aros

Ibilerako ariketak oztopoekin

Oinez ibiltzea da, oinak ondo altxatuta oztopo desberdinak gainditzen diren bitartean.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con obstáculos

Ariketa hau, uztaiekin bezala, alboetara ibiliz ere egin daiteke.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha lateral con obstáculos

Corea indartzeko ariketak

Ariketa asko egin daitezke gorputzaren zati garrantzitsu hau indartzeko, eta horien artean nabarmentzen dira, adibidez:

  • Ipurmasailetako zubia: ohean edo estera batean etzanda, tolestu hankak eta jaso ipurdia, eutsi pixka batean goian, eta jaitsi emeki. 10 errepikapeneko serieetan egitea gomendatzen da, serietik seriera atsedena eginez.
    Sabelaldean pisu bat jar daiteke, ariketaren eskakizuna handitzeko.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: fortalecimiento del puente glúteo

  • Hankaren zirkundukzioa: aurreko ariketako jarrera berean, baina hankak luzatuta daudela, hanketako bat jaso eta airean zirkuluak egin.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: circunducción de pierna

  • Hanka jasotzea sedestazioan: pertsona aulki batean eserita dagoela (beso euskarriarekin edo gabe), hanketako bat jaso, segundo batzuk eutsi eta berriro jaitsi emeki. 10 errepikapeneko serieetan egitea gomendatzen da, serietik seriera atsedena eginez.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: elevación de pierna

  • Kokoriko: aurreko ariketaren posizio berean, oinak eta sorbaldak parean daudela, poliki altxatzea eta esertzea eskuak erabili gabe. 10 errepikapeneko serieetan egitea gomendatzen da, serietik seriera atsedena eginez.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: sentadilla

Ariketa horiek guztiek, ariketa kardiobaskularreko errutina batekin batera, hala nola aldian-aldian ibiltzera irtetea edo pedalei eragitea, lagundu egiten dute Parkinsonen gaixotasuna duten pertsonen oreka eta bizi kalitatea hobetzen.

Partekatu

Artikuluak

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.