Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Apatia hitzak bi fenomeno adierazten ditu: batetik, sindrome neuropsikiatrikoa eta neuropsikologikoa eta, bestetik, depresioaren sintoma. Artikulu honetan, lehenengoa jorratuko dugu, bigarrena diagnostiko bereizgarriaren atalean aipatuko dugun arren.
Kontzeptua
Apatia hitzak bi fenomeno adierazten ditu: batetik, sindrome neuropsikiatrikoa eta neuropsikologikoa eta, bestetik, depresioaren sintoma. Artikulu honetan, lehenengoa jorratuko dugu, bigarrena diagnostiko bereizgarriaren atalean aipatuko dugun arren.
Apatiaren definizio orokorra ondorengo alderdiak ez izatea edo gutxitzea da:
- a) jokabide hautemangarriak (“gauza gutxiago egiten ditu”): gogorik eza, egunero geldirik egotea, planifikatutakoa egiten hasteko zailtasuna, e.a.
- b) kognizioak (“gauza gutxiago bururatzen zaizkio”): pentsamendurik eza, adimen zuriaren fenomenoa, hitz-jariorik eza, e.a.
- c) emozioak (“gutxiago sentitzen du”): lur-jotze afektiboa, aurpegiaren eta ahotsaren espresiorik eza, e.a.
Adierazpen horiek sindrome apatikoan sartu ohi diren adibide batzuk dira. Zein sintoma beharrezkoak edo nahikoak diren zehazten duten irizpide diagnostikoak ez daude ezarrita. Nortasunaren nahasmendu organikoaren (apatiko azpimotakoa) diagnostiko medikoa patologia hori jasotzen duen erakundeak egiten du.
Patologia horren inpaktuari dagokionean, lanaren, familiaren eta harreman sozialen eremuak izugarri aldatzen dira. Ohikoa izaten da pertsona kaltetuak bere lana egin ahal iz izatea, bereziki lan mekanikoa ez bada. Beraz, ohikoak dira lanerako ezintasunak edo kaleratzeak. Familiari dagokionez, apatia epe ertain eta luzera gainkarga gehien eragiten duen arazoetariko bat da; gainera, familiarengan inpaktu emozionala eragiten du gaixoaren nortasunaren aldaketak. Ez dira harritzekoak dibortzioak, bereziki gaixoa funtzionalki autonomoa bada. Maila sozialean, berriz, pertsona horiek lagunak galdu ohi dituzte, eta beste pertsonekin, oro har, harremanetan izateari uzten diote. Apatiaren ondorio horiek guztiak ez dira antzematen bilakaeraren lehen hilabeteetan, baizik eta errekuperazioaren lehen bi urte inguruan pixkanaka-pixkanaka agertzen joaten dira.
Balorazioa
Balorazioa psikologia-arloak egiten du modu kualitatiboan, normalean gaixoa zuzenean aztertuta eta senitartekoekin elkarrizketa eginaz. Nortasun premorbidoa kontuan izan behar da erlatibizatzeko (‘lehen horrelakoa ote zen’) edo indartzeko (‘gauzak egiten baditu, lehen gehiago egiten zituen eta gogo gehiago zuen) sintomek diagnostikoa adierazteko maila.
Apatiak, depresioaren sintoma gisa, jokabide hautemangarria murrizten du edo batere ez du, eta kognizioak gutxitu ditzake; emozio aldetik, ordea, gaixoak sufritu egiten du. Apatia sindrome moduan duen pertsonak emozioak ez izateko edo “ondo egoteko” joera izaten du.
Oro har, beharrezkoa da depresioaren diagnostikoa alde batera uztea, sindrome gisa apatiarena ezarri ahal izateko.
Psikologiako profesionalak beharrezkotzat jotzen badu balorazio kuantitatiboa egitea, Marinen Apatiaren Eskala edo FrSBE erabiltzea komeni den erabakitzen du.
Tratamendua
Apatiaren gainean, esku-hartze ez farmakologikoa oso gutxi garatuta dago literaturan, eta esperientzia klinikoak berak ez du horretarako erreminta argirik. Hala ere, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Erasaneko Zerbitzuan dugun esperientziari esker, zenbait ohar parteka ditzakegu kasu ezberdinetan eraginkorra izan den tratamenduaren inguruan. Beste gai batzuetan bezala, badirudi hobea dela hainbat teknika paraleloan erabiltzea bakar bat baino.
Estrategiak
Jarraian, esku-hartze arlo ezberdinetako zenbait estrategia agertzen dira:
a) Jokabidea
Tradizionalki, jokabidea aldatzeko programak erabili dira, eta emaitza ezberdina izan da.
– Egunerokotasunak: terapeutarekin edo terapeutakidearekin eguneroko entrenamenduak eta errepikapen asko. Horrek guztiak egunean zehar jarduera egiteko ohitura hartzea eta mantentzea errazten du; esate baterako, ogia eta egunkaria erostera ateratzea, txakurra kanpora ateratzea, erosketak egitea eta janaria prestatzea; halaber, aisiako jarduerak, asteazkenero zinemara joatea edo gosaldu ondoren kirola egitea.
– Ordutegiak: bi astez egin ohi duenaren ordutegia kontuan hartuta (oinarria), familiako norbaiten laguntzarekin, egin beharreko lanen ordutegia diseinatzen dugu. Abian jartzeko, baliteke pertsona kaltetuari esan behar izatea jarduera bakoitza egiten noiz hasi behar duen (zirikaldia). Zirikaldi hori egiteko, ohartarazle elektronikoak, alarmak, e.a. ere erabil daitezke. Ikuspegi horrek eraginkorragoa dirudi apatia bereziki kognitiboa duen gaixoarekin (disejekutiboa, desantolatua, indar eta energizazio gutxirekin).
– Indartzeko sistemak: fitxen edo sarien ekonomia-sistema diseinatzen dugu, jasotako portaeretarako errefortzu askorekin. Diseinuak zorrotz bete behar ditu MdC arauak (jokabidearen aldaketa) eraginkorra izan ahal izateko.
– Zigor-sistemak: erantzun-kostuaren gaineko programak ezar daitezke, baina betiere fitxen ekonomiako protagonistagoaren osagarri gisa.
Energizazioa: Arousal maila altuko jardueretan sartzea (aktibazio psikofisiologikoa), batik bat sozioemozionala (bilera sozialak, taldeko jarduerak, e.a.).
b) Kognizioa
Erabilgarriak izan daitezke hitz-jarioko ariketak, burura ekarritako materialaren antolakuntza errazten duten estrategiak ezarriaz (esate baterako, frutak: frutak urteko sasoiaren arabera, supermerkatuko apalaren arabera, e.a.).
Informazio semantikoa (albisteak, literatura, e.a.) emateak eta horri buruz hitz egiteak oroitzapenerako estrategiak erabiltzeari edukia eman dakioke.
c) Emozioa:
Emozioak eragiten dituzten esperientziak garrantzitsuak dira esku hartzerakoan. Defizit emozionalak, garunaren jarduerarik eza bezala, bestelako prozesu batzuekin sustatu daitezke.
– Emozioa transmititzen duen musika/irudia erabiltzea: genero guztietako pelikulen soinu-bandak emozioak sortzeko eta begien estimulazioa bultzatzeko erabiltzen dira. Saioan, musika eta irudiak (argazkiak, pinturak, ilustrazioak, e.a.) erabil daitezke modu generikoan hainbat emozioa sustatzeko. Bistaratze gidatua beste osagarri bat izan daiteke.
– Pertsona egoera emozional berrietan sartzea: bidaiak, lagunekin bilerak, abenturazko jarduerak, e.a.
– Inguruko pertsonen egoera emozionalaren berri ematea: senitartekoak eta lagunak emozionalki nola aurkitzen diren jakinaraztea, informazio hori gorde gabe (batzuetan horrela egiten baita, gehiegi babesteko asmoarekin), enpatiatik emozioa sortzeko helburuarekin.
– Egoera autobiografiko emozionalak berriz bizitzea: argazkiak, bideoak, e.a. erabilita, berriz gogora ekartzea gertaera garrantzitsuak: ezkontza, jaiotzak, heriotzak,…
d) Lana senitartekoekin
Funtsezkoa da inguruko pertsonekin psikohezkuntza lantzea: arazoa ez dela borondatezkoa azaltzea eta gaixoari hau edo hura egiteko edo esateko hitzez behin eta berriz esanda ez dela konponduko ikustaraztea.
– Baterako terapia: senitartekoari erakustea energiak guk adierazitako hartan erabiltzen.
– Psikoterapia: itxaropenak doitzea, dolua egitea, erruduntasuna murriztea norberaren baztertze-emozioen aurrean, e.a. Baliagarria izan daiteke irtenbideetara bideratutako psikoterapia labur estrategikoa, alderdi positiboak aztertzeko eta sustatzeko eta, era horretan, ongizateko aurrerapenak errazteko.
– Gainkarga kontrolatzea: zaintzaileak bere burua zaintzeko ardura; hau da, bere buruarentzako denbora eta tarteak eta eguneroko antolakuntza, eguneroko lana idatziz egituratuaz eta lanak beste senitartekoei edo zaintzaile profesionalei jarriaz. “Laguntza banatzea” kontzeptua barneratu behar du, ordutegi bat ezarri laguntza-puntuekin, laguntza eskatzen ikasi. e.a.
Partekatu
Artikuluak
Zer da malgutasun kognitiboa?
Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Naiara MimentzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.