Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Nola erantzuten du giza gorputzak beroaren aurrean? Giza gorputzaren tenperatura arrunta 36ºC eta 37ºC artekoa da geldi gaudenean eta giro-tenperatura 18ºC eta 26ºC artekoa denean. 35ºC-tik beherako eta 40ºC-tik gorako tenperaturak paira ditzakegu, baina denboraldi labur batean bakarrik, gorputzak arazo…
Nola erantzuten du giza gorputzak beroaren aurrean?
Giza gorputzaren tenperatura arrunta 36ºC eta 37ºC artekoa da geldi gaudenean eta giro-tenperatura 18ºC eta 26ºC artekoa denean. 35ºC-tik beherako eta 40ºC-tik gorako tenperaturak paira ditzakegu, baina denboraldi labur batean bakarrik, gorputzak arazo larriak edo heriotza eragin gaitzaketen aldaketa fisiologiko garrantzitsuak izan ditzakeelako.
Gorputzeko tenperatura gorputzeko metabolismoaren araberakoa da (energia ematen diguten edo energia hori askatu eta gure gorputza ibiltzea eragiten duten prozesu fisikoak eta kimikoak). Horrela, prozesu hori azkartzen badugu –esaterako, ariketa fisikoaren bidez-, gorputzaren tenperatura igotzen da. Moteltzen badugu, berriz, esaterako loaldiaren zenbait fasetan, gorputzeko tenperatura jaisten da. Aldaketa horiek oso txikiak dira, baina zenbait eragilerengatik gehitu daitezke, hala nola ariketa fisikoaren intentsitatearengatik eta iraupenarengatik, edo giro-tenperaturarengatik.
Giro-tenperaturaren eta gure gorputzeko tenperaturaren arteko aldea handia bada, bero-trukea gertatzen da airearen eta gure gorputzaren artean, larruazalaren bidez. Horrela, giro-tenperatura gorputzekoa baino baxuagoa bada, gorputza pixkanaka hozten joaten da. Kanpoko tenperatura gorputzekoa baino handiagoa bada, gorputza berea handituz joango da. Lehen kasuan, prozesu hori eten dezakegu, hala nola arropa gehiago janzten, baina bigarren kasuan, gorputzak beroa erregulatzeko eta tenperatura onargarri batean mantentzen duen sistemaz baliatu beharko du: izerditzea edo transpirazioa, geldi gaudenean agertzen dena, giro-tenperatura 26ºC-tik gorakoa bada.
Izerditzeak eraginkortasun handiz kanporatzen du beroa, baina horren truke, gorputzak orduko litro bat ur gal dezake izerditzea handia bada.
Izerditzearen eraginkortasunean adinak edo izerditze-guruinek eragin dezakete. Horrenbestez, adinekoek beroaren arriskuak jasateko aukera handiagoa da. Halaber, airearen hezetasunak ere mekanismo horren eraginkortasuna alda dezake: airearen hezetasuna zenbat eta handiagoa izan, gorputzak bero kantitate txikiagoa kanporatuko du izerditzearen bidez.
Izerditzeaz gain gorputza beste mekanismo batez ere baliatzen da bere tenperatura jaitsi nahi duenean: basodilatazio periferikoa. Larruazalaren kapital finen lodiera handitzen da eta larruazalaren odol-fluxua handitu egiten dute odolaren tenperatura hozteko gorputz barrura itzuli baino lehen. Horretarako bihotz-maiztasuna handitzen da.
Gehiegizko beroak osasunean dituen ondorioak
Ikusi dugunez, gorputzean gehiegizko beroa konpentsatu behar denean gertatzen diren bi mekanismo nagusiak izerditzea eta basodilatazioa dira.
Tenperatura oso handia bada ura eta organoak ongi funtzionatzeko behar diren elektrolitoak galtzen dira. Horrez gain, bihotz-maiztasuna handitu egiten da. Hori dela eta, muturreko tenperaturetara egoteak osasun-arazoak ekar ditzake, hala nola kalanbreak, deshidratazioa, intsolazioa edo eguzki-kolpea (ibileran ezegonkortasuna, konbultsioak, koma edo heriotza eragin ditzaketen arazo multiorganikoekin).
Muskuluetako arranpak
Izerditzearen bidez gertatzen den ur eta elektrolito galerak arranpak eta muskulu-espasmo mingarriak eragin ditzake gorputz-adarretan eta abdomenean. Berez ez dute arriskurik, baina deshidratazioa gertatzen ari den seinaleak dira, eta horrek ondorio larriak izan ditzake, baita zenbait organoren funtzionamendua aldatu ere.
Beroak eragindako nekea
Deshidratazioak beroak eragindako nekea ekar dezake. Horrela, besteak beste egarria, ahultasuna, takikardia, antsietate arazoak eta buruko nahastea sor daitezke. Halaber, izerditzen jarraitzeko gaitasuna galtzen denez, gorputzeko tenperatura ere igotzen da.
Deshidratazioaren ondorioz eta esfortzu fisiko luzea eginda, egarria, ahultasuna, nekea, nahastea, antsietatea, takikardia eta gorputzaren tenperaturaren igoera gertatzen dira. Egoera orokor horri beroarengatiko nekea esaten zaio. Odolaren plasma-kontzentrazioa handitzen da.
Intsolazioa edo bero-kolpea
Deshidratazioa mantentzen bada eta beroarengatiko nekea arintzeko neurririk ez bada jartzen, bero-kolpea ager daiteke. Honako sintoma hauetako batzuk ditu:
- Izerdirik ez egitea.
- Larruazala beroa.
- Gorputzeko tenperatura oso altua, 42ºC-tik gorakoa.
- Begi-niniak handituta.
- Desorientazioa, buruko nahastea.
- Gorakoak.
- Espasmoak edo dardarak, koordinazio falta.
Bero-kolpea oso egoera larria da, eta garaiz ez bada arintzen arazo hauek sor daitezke: larruazaleko edo digestio-sistemako odoljarioa, gorputzeko zenbait atalen paralisia edo heriotza ere bai.
Arrisku-faktore pertsonalak
Muturreko tenperatura altuak (oso altuak diren gehieneko tenperaturak) arriskutsuak dira biztanle guztientzat, baina talderik ahulenak adinekoak, gaixo kronikoak, erakundeetan sartuta dauden pertsonak, ospitaleetan dauden pazienteak eta 4 urtetik beherakoak dira bereziki. Tenperatura horietan esfortzu fisiko handiak egiten dituzten pertsonak, hala nola lan astunak egiten dituzten langileak eta kirolariak, beroaren arriskuen aurrean neurri bereziak hartu behar dituzten taldeak ere badira.
- 65 urtetik gorako pertsonak.
- 4 urtetik beherakoak.
- Gaixotasun kronikoak (kardiobaskularrak edota garuneko hodietakoak, arnasketakoak, mentalak, giltzurrunekoak, diabetes mellitus, obesitate morbidoa…).
- Zenbait tratamendu mediko (diuretikoak, psikoleptikoak, IECA (errenina/angiotentsina sistemaren inhibitzaileak), antihistaminikoak eta antikolinergikoak.
- Oroimenaren nahasmenduak, mugitzeko zailtasuna, ulertzeko edo orientatzeko zailtasunak edo autonomia gutxi eguneroko bizimoduan.
- Gaixotasun akutuak gehiegizko tenperatura-gertakarietan.
- Alkohola edo bestelako drogak hartzea.
- Berora egokitzea zailtzen duten bestelako faktoreak.
Ingurumeneko, laneko edo gizarteko arrisku-faktoreak
Tenperatura altu iraunkorrek (eguneko gehieneko eta txikieneko tenperaturak altuak izatea zenbait egunetan) eraikinek berotzea eragiten dute. Hori dela eta, lo egitea ezinezkoa da eta gorputzak ezin du modu egokian atseden hartu.
- Bakarrik, kalean edo hoztea zailak diren etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
- Lana dela eta beropean denbora gehiegi egotea (eskuzko lana kanpoaldean, edo giro berotsuetan denbora luzez egotea eskatzen duten lanak), kirola egitea (intentsitate fisiko handiko kirolak) edo aisialdiko jarduerak.
- Ingurumeneko kutsadura.
- Giro oso urbanizatua.
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Likidoak hartzea:
- Bultzatu adinekoa ura etengabe eta egun guztian zehar edatera, egarri izan arte itxaron gabe: izerdiarengatik izandako galerak berreskuratzen lagunduko du. Ura zurrutaka edan behar da, eta ez hotzegia, horrek adinekoak errefusatzea eta abdomeneko mina eragin dezakeelako.
- Ez hartu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi dituzten edaririk. Ez dute egarria kentzen eta gorputzeko likido gehiago galtzea ekartzen dute.
- Deshidratazioa duten susmoa badugu, eman gatz mineralez egindako prestakin bat, edo eman edari isotonikoren bat ur kantitate handiarekin, gatzak berritzeko.
Elikagaiak hartzea:
- Egin otordu arinak. Hartu entsalada, barazki, fruta, zuku edo gazpatxo gehiago. Izerdiaren bidez galtzen diren gatz mineralak berritzea lortuko duzu.
- Ez hartu otordu koipetsurik edo oso handirik, berora egokitzea zailtzen dutelako.
Etxean:
- Saiatu adinekoa etxeko gelarik freskoenetan egotea. Normalean barrukoak dira. Ez da komenigarria 26ºC-tik gorako geletan egotea.
- Itxi leihoak eta jaitsi eguzkiak ematen duen pertsianak. Berorik gutxien egiten duenean aireztatu eta freskatu etxea.
- Ahal baduzu jarri haizagailu bat adinekoa dagoen lekuan. Bero handia nabaritzen baduzu, freskatu adinekoaren gorputza, aurpegia eta eskuak ur freskoarekin, baina ez hotzegiarekin.
Kalean:
- Kalera irten behar badute babestu eguzkitik kapela baten eta eguzkitako betaurrekoen bidez. Erabili oso transpiragarria den arropa. Eman eguzkitako babes-faktore handiko krema bat.
- Erabili itzalpeko eremuak.
- Ez utzi adinekoari izerdi egitea eragiten dioten esfortzu fisikoak egiten.
- Bultzatu ur asko edatera, orduko 2 eta 4 baso ur artean.
- Ez utzi adinekoa inoiz ibilgailuaren barruan aparkatuta eta itxita, nahiz eta itzalpean egon eta denbora gutxirako izan.
- Adinekoek, bakarrik bizi edo mendekoak direnek batik bat, zailtasunak izan ditzakete neurri babesleak hartzeko, beraz, komeni da egunean behin gutxienez bisitatzea.
Eta premiazko kasuan…
Bero handiko egoeretan adineko batek sintoma hauetakoren bat edo batzuk baditu:
- Zorabioak edo goragaleak.
- Muskuluetako arranpak.
- Gehiegizko nekea edo ahultasuna.
- Desorientazioa, nahastea, koordinazio falta.
- Izerdirik ez egitea.
- Oso larruazal beroa.
- Gorputzeko tenperatura oso altua.
- Hoztu bere gorputza ur freskoarekin bustiz, leku fresko batean jarriz edo aire freskoa emanez.
- Eman ura.
- Ez eman Parazetamol, hantura-kontrakoak edo aspirina bezalako esteroideoak.
- DEITU BEREHALA 112 ZENBAKIRA.
Partekatu
Artikuluak
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.