Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Zer dira presioaren ondoriozko ultzerak? Presioaren ondoriozko ultzerak dira gorputzak hainbat materialekin etengabe duen presioagatik edo ukitzeagatik sortzen diren lesioak. Presioaren ondoriozko ultzerak ohean edo eserita postura berean denbora asko ematen duten pertsonengan agertu daitezke, baina baita ere diagnostiko edo…
Zer dira presioaren ondoriozko ultzerak?
Presioaren ondoriozko ultzerak dira gorputzak hainbat materialekin etengabe duen presioagatik edo ukitzeagatik sortzen diren lesioak. Presioaren ondoriozko ultzerak ohean edo eserita postura berean denbora asko ematen duten pertsonengan agertu daitezke, baina baita ere diagnostiko edo tratamenduko elementuak etengabe ukitzeagatik, hala nola zundak, maskarak, ferulak, igeltsuak…
Larruazalaren gune jakin batean presio etengabea egiteak ehunak zapaltzea eragiten du, eta, odolaren zirkulazioa galarazten duelarik (iskemia), ehun horietako zelulen heriotza eragiten du (nekrosia).
Ez badira neurri egokiak hartzen, gerta daiteke lesioak, azala kaltetzeaz gain, horren azpiko ehunei ere eragitea, eta are muskuluari edo hainbat organori.
Presioaren ondoriozko ultzerak edozein adin tarteko pertsonengan agertu daitezke, baina adineko pertsonengan aukera gehiago dago horiek sufritzeko, talde horretan ultzerak agertzen laguntzen duten arazo gehigarri gehiago egon ohi delako:
- Ohean edo besaulkian egonaldi luzeak egitea.
- Mugikortasun falta.
- Hezetasun gehiegi txiza edo gorozki inkontinentziagatik.
- Lesioak hautemateko maila txikia dementziagatik edo arazo kognitiboengatik.
- Zirkulazio arazoak.
- Larruazala egoera txarrean.
- Higiene txarra.
- Desnutrizioa, deshidratazioa, argaltasuna, obesitatea.
Adinduengan non agertu ohi dira presioaren ondoriozko ultzerak?
Ultzerak larruazala hezur baten eta kanpoko elementu baten artean denbora luzean konprimituta egoten den gorputzeko guneetan agertzen dira.
Ahoz gorako etzanera (dekubito dortsala):
- Burua
- Omoplatoak
- Ukondoak
- Sakroa (bizkarrezurreko beheko aldea)
- Orpoak
Ahoz beherako etzanera (dekubito pronoa):
- Kopeta
- Bularrak (emakumeengan)
- Genitalak (gizonengan)
- Belaunak
- Oinetako behatzak
Alboko etzanera (dekubito laterala):
- Belarriak
- Sorbaldak
- Saihetsak
- Aldakak
- Belaunak
- Orkatilak
Eserita:
- Garondoa
- Omoplatoak
- Ukondoak
- Sakroa
- Ipurmasailak
- Gihar bikiak
- Orpoak
Zein dira presioaren ondoriozko ultzerak izatearen arriskuak?
- Lesioak eragindako mina, eta azalekoa izan daiteke edo zauri bihur daiteke.
- Infekzioak
- Anemia
Presioaren ondoriozko ultzerak garatzeko faseak
- Lehen fasea. Presio etengabea nozitzen duen gunea gorritu egiten da.
- Bigarren fasea. Babak agertzen dira, itxiak edo irekiak, edo sakonera txikiko ultzera irekiak (“haragi bizia”).
- Hirugarren fasea. Larruazala desagertu egin da. Ehun adiposoa agerian geratzen da, baina muskulu, hezur edo tendoi ehuna ez.
- Laugarren fasea. Ultzerazioa muskulu, hezur, artikulazio eta are hainbat barrunbe organikotaraino iristen da, eta horiek ikusi egiten dira.
Nola prebenitu presioaren ondoriozko ultzerak?
Adinduaren larruazala zainduz:
- Begiratu ondo gorputzeko larruazal guztia gutxienez egunean behin.
- Garbitu larruazala ur epel eta xaboi neutroarekin.
- Larruazala lehortzen duten ingurugiroko faktoreak arindu, hotza saihestuz eta giroko hezetasuna %40 baino gehiago dela bermatuz.
- Hidratatu larruazala.
- Saihestu desnutrizioa eta mantendu pertsona ondo hidratatuta.
- Inkontinentzia badago, erabili botatzeko pixoihalak eta aldatu sarri.
- Bultzatu odolaren zirkulazioa larruazalean, garbitu ondoren masaje arinak eginez.
- Saihestu hezur irtenguneetako masajeak.
- Saihestu oheko arropako zimurrak.
- Erabili teknika egokiak posizio eta transferentziarako, larruazala igurtzi gabe.
Adinduaren mugikortasuna eta posizio egokia erraztu:
- Ahal badu, lagundu bere kabuz mugi dadin.
- Ohean badago eta berak bere kabuz ezin badu, 2 orduan behin postura aldatu.
- Eserita badago postura orduro aldatu, pixka bat jasoz eta alboetarantz mugituz.
- Erabili bizkarralde altua duen besaulkia, burua eta bizkar osoa bermatzeko.
- Jarraitu postura aldaketak egiten baita adinduak eskaren aurkako koltxoia edo kuxinak erabiltzen baditu ere.
Larruazalaren gaineko presioa murriztuko duten gailu lagungarriak erabili:
- Eskaren aurkako koltxoiak eta kuxinak (aparra, airea, ura, gela, silikona).
- Babes bereziak: eskaren aurkako mantak, orpoetakoak, belaunetakoak, ukondoetakoak.
Nola tratatu presioaren ondoriozko ultzerak?
Larruazaleko presio guneak gorrituta agertzen badira edo lesioak badaude:
- Medikuak edo erizainak lesioak baloratzea, eta ezartzen den tratamenduaren jarraipena egitea.
- Mantendu prebentzio neurriak.
- Mantendu egoera nutrizional egokia.
Iturriak:
García-Fernández, FP; Soldevilla-Ágreda, JJ; Pancorbo-Hidalgo, PL; Verdú Soriano, J; López-Casanova, P; Rodríguez-Palma, M. Prevención de las úlceras por presión. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en Úlceras por Presión y Heridas Crónicas – GNEAUPP Dokumentu Teknikoen I Seriea. Logroño. 2014.
Arango, C.; Fernández, O.; Torres, B. (2017). Úlceras por presión. Tratado de Geriatría para Residentes. Madril: Espainiako Geriatria eta Gerontologiako Elkartea.
Manual de habilidades para cuidadores familiares de personas mayores dependientes. Madril: Espainiako Geriatria eta Gerontologiako Elkartea. 2013.
Rodríguez Torres, M.C.; Díaz Martínez, J.M. Herramientas para cuidadores de pacientes con heridas crónicas. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en Úlceras por Presión y Heridas Crónicas – GNEAUPP Posizionamenduko Dokumentuen 13 Seriea. Logroño. 2016.
Rodríguez-Palma M.; López-Casanova P.; García-Molina P.; Ibars-Moncasi P. Superficies especiales para el manejo de la presión en prevención y tratamiento de las úlceras por presión. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en Úlceras por Presión y Heridas Crónicas – GNEAUPP Dokumentu Teknikoen XIII Seriea. Logroño. 2011.
Partekatu
Artikuluak
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.