Egoitz Zabala, Aita Menniko Pastoral eta Arreta Espiritualeko Zerbitzuko koordinatzaile eta Pastoral Batzorde Probintzialeko kidea, Valentziara joan zen, gure Lege Psikiatriako Unitateko gaixo baten senide Garbiñe Argandarekin batera, Ahizpa Ospitalarioen Arreta Espiritual eta Erlijiosoko XVIII. Jardunaldietan parte hartzeko, ‘Nire errua barkatzea. Adiskidetzea’ moduluan. Topaketa joan den ostiralean izan zen, urriak 4, “Osasuna Esnatzen” lelopean, sinetsiz, sortuz eta sendatuz, osasuna esnatzeko.
Gogorarazten dugu Arreta Espiritual eta Erlijiosoko aurreko Jardunaldiak 2023an egin zirela Deustun, orduko hartan «Errukia zaintzea» lelopean.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Garbiñe Argandari, gaixo dauden pertsonen eta haien familien arreta espiritualari buruzko foro honetan bere bizi esperientzia partekatu nahi izateagatik.