Arrasateko haurrak eta adinekoak euskararen inguruan elkarturik
Korrika dela eta Arizmendi Ikastolako lau urteko neska-mutilak Arrasateko Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroan izan ziren atzo euskarari buruz hitz egiteko.
Korrika dela eta Arizmendi Ikastolako lau urteko neska-mutilak Arrasateko Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroan izan ziren atzo euskarari buruz hitz egiteko.
Gure aitita-amamek debekuak nola bizi izan zituzten edo etorkinen etorrera nolakoa izan zen azaldu zieten; baita gure hizkuntzarekin izandako bizipen pertsonalak ere. Bestalde, Korrikaren historia azaldu zuten, gure erabiltzaileek egindako horma-irudien bidez girotuta.
Gure adinekoentzat interesgarriak diren gaiekin egiteko jarduera polita izan zen, gure adingabeei esperientzia ematen dielako.