Arrasateko Erreminiszentzia Tailerrak Anoetako estadioa bisitatu du
Arrasateko adinduentzako Aita Menni Eguneko Zentroan Futbolean Oinarritutako Tailerrean parte hartu duten erabiltzaileek Anoetako estadioa eta Realaren Museoa bisitatu zituzten joan den urriaren 18an, Donostian.
Jokalari Ohien Elkarteko lehendakari Alberto “Bixio” Gorrizek lagunduta, tailerra dinamizatzen duen Mitxel Loinaz realzalearekin batera, taldea, senideak eta Eguneko Zentroko langileak ere bertan zirela, Museora joan ziren lehenik, eta han Realaren bufanda bat jaso zuten, donostiar klubaren Fundazioaren opari. Bertan klub txuri-urdinaren historia kontatzen duten irudiak, objektuak eta garaikurrak ikusi ahal izan zituzten, eta, anfitrioien ondoan, hunkituta gogoratu zituzten Realari lotutako bizipen pertsonalak.
Ondoren, Anoetako joko zelaira egin zuten jauzi, zuriz eta urdinez margotutako jardunaldi ahaztezina ezin hobeto amaitzeko.