Arrasateko Ergüin EPSZk Sanferminak ospatu ditu
Arrasateko Wegüin Errehabilitazio Psikosizialeko Zentroak Sanferminen inguruko jardunaldiak izan ditu eta umore ona eta jai-giroa nagusi izan dira. Tradizioari jarraituz, uztailaren 6an, goizero EPSZra joaten diren pertsonak telebistatik txupinazoa ikusteko prestatu ziren. Beste jarduera batean jai horiekin zerikusia duten bizitzako istorioak partekatu zituzten. Gure zentroan egindako ospakizunean elementu enblematiko bat ere egon zen: zezena, noski, “Ergüin” ganadutegikoa.
Iruñeko eta Nafarroako patroiaren omenezko jaia hasi aurreko egunetan prestaketak egiten ibili ziren. EPSZ gorriz jantzi zen eta erabiltzaile bakoitzak bere zapitxoa josi zuen. Jarduera hori josturarekin zerikusia duten eguneroko trebetasunak praktikan jartzeko modu ona izan zen. Ikusten duzuenez ez genuen galdu gozatzeko eta aldi berean errehabilitazioan eta gaixotasun mentala duten pertsonen integrazioan lan egiten jarraitzeko aukera.