’Bizikletaren Nazioarteko Egunaren’ inguruan (apirilaren 19an), eta bost egunetan, Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPSZ) erabiltzaileek hainbat jarduera fisiko eta kirol-jarduera egin zituzten erkidegoko zenbait ingurutan. Horrez gain, “gosari osasungarri” bat hartu zuten. Kirol-aste honetan, gainera, MMR taldeko Javier Ruiz de Larrinaga (Espainiako Ziklokros Txapelketa bost alditan irabazi du) eta Markel Irizar (AEBko Trek-Segafredo taldeko txirrindulari profesionala) izan ziren. Bi kriolariek beren esperientzia profesionala azaldu zuten kate-solasaldi batean. Kirolaren inguruko astean jarduera fisikoari eta elikadurari buruzko tailer teoriko-praktiko bat ere egin zuten Alazne Madariagaren eskutik, Athloneko osasun-programaren zerbitzukoa, bizi-ohitura eta -estilo ez osasungarriak aldatzeko, pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta gozatzeko aukerak emateko helburuarekin.
Jarduera fisikoek eta kirol-jarduerek zenbait onura ekartzen dituzte biztanle guztientzat, maila kognitiboan, fisiologikoan, psikologikoan eta sozialean eragin handia dutenak.Bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen dute, besteak beste:
· Gaixotasun kardiobaskularrengatiko heriotza-arriskua murrizten dutelako.
· Gorputzaren pisua kontrolatzen laguntzen dutelako.
· Tentsioak askatzen laguntzen dutelako.
· Loaldiaren kalitatea handitzen dutelako.
· Autoestimua hobetzen dutelako.
· Gogo-aldartea hobetzen dutelako.
· Antsietatea txikiagotzen dutelako.
· Gizarte-harremanak eta gizarteratzea bideratzen dutelako; baita balioen garapena ere.
Maialen Perez terapeuta okupazionalak gogoratu du buru-nahasmendu larria duten pertsonek arazoak izaten dituztela eguneroko jardueretan, eta askotan, klinika (gaixotasunaren adierazpenen multzoa) arintzeko sendagaiak erabili behar direla. “Sendagaiek, egoneko bizitzak, tabakismoak eta dieta desegokiak pisua handitzea eragin dezakete. Zenbait azterlanek frogatu dute eskizofrenia duten pertsonek biztanle orokorrek baino aukera gehiago dituztela obesitatea izatea, 1,5 eta 4 arteko aukera gehiago (Mukundan et al, 2010; De Hert, 2009). Kirola estresari eraginkortasunez aurre egiteko dugun tresna bat da, eta hori funtsezkoa da mota honetako arazoetan, berriro erortzea saihesteko”, azpimarratu du.