Arrasateko EPSZk hitzaldi bat sustatu du etxean lapurretak eta iruzurrak prebenitzeko
Aita Menniko EPSZn erkidegoarekin dugun lotura indartzen duten jarduerak antolatzen saiatzen gara beti. Oraingoan, zoritxarrez, lapurretek eta iruzurrek ondoeza eta kezka eragiten dituztenez gure gizartean, Arrasateko EPSZn prebentzioaren arloan sakondu nahi izan dugu Ertzaintzarekin lankidetzan, gure ustez, oso alderdi garrantzitsua dela, ez bakarrik gure zentrora joaten diren pertsonentzat, baizik eta biztanle guztientzat oro har.
Mota honetako gorabeherak prebenitzeko eta erkidegoan eremu batean interes bera partekatuz parte hartzeko helburu bikoitzarekin, hitzaldi bat antolatzea eta ahultzat jotzen dugun gure inguru talde bati, hots, adinekoei, luzatzea erabaki genuen. Osasun mentalaren esparrutik kanpoko pertsonekin jarduera bat partekatzeak estigma soziala txikiagotzen laguntzen du, izan ere, guztientzako esperientzia atsegingarriak sortzeko aukera ematen du.
Hitzaldia urtarrilaren 22an izan zen, eta ertzain batek eman zuen. Etxean gertatzen diren zenbait iruzur eta lapurreta azaldu zizkigun: “estampita” delakoaren iruzurra, “tocomocho” iruzurra, besarkada solidarioa…Modu atsegin eta ulergarri batean aholkuak eman zizkigun kontuz ibiltzeko, bai etxean, bai erkidegoan. Horrez gain, arriskuak murrizteko eta banku-erakundeetan dirua kentzean gerta daitezkeen zenbait egoera desatsegin prebenitzeko jarraibideak ere eman zizkigun. Etxean, atalondoetan eta igogailuetan, terrazetan eta bestelakoetan gezurrezko nortasuna duen jendearen ustekabeko bisitak izan ditzakegula ere esan zigun.
Ertzaintzak eman zigun informazioari esker, bertaratu ziren berrogeita hamar pertsona ingururen segurtasuna hobetuko da, eta ziur asko, baita haien senide eta lagunena ere. Ertzaintzak eta bertaratutakoek oso balorazio ona egin zuten. Topaketa amaitutakoan, giro lasaiago batean, mota honetako ekimenetan laguntzen jarraitzeko aukerari buruz hitz egin genuen.
Amaitu baino lehen eskerrak eman nahi dizkiogu Iker hizlariari eta Uribarriko Erretiratuen eta Pentsiodunen Etxeari -hor egin genuen topaketa-, Consuelori eta Andoniri bereziki.