Arrasateko EPSZk bide-segurtasunari buruzko aste bat antolatu du
Erkidegora sartzeko Tresna bidezko gaitasunen programaren barruan, Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPZ)profesionalek bide-segurtasunarekin zerikusia duten zenbait jarduera antolatu dituzte.
Zentroko erabiltzaileak beren baliabideekin joaten dira EPZra, eta batzuetan, oinez joaten dira hiritik zenbait jarduera egiteko: erakusketara joateko, liburutegira, merkataritza-zentroetan edo merkatu txikian erosketa egiteko eta abar. Horretarako trafikoaren artean mugitu behar dute, beraz, terapeuten taldearen helburua ibilbide horietan bide-segurtasuna sentikor bihurtzea eta hobetzea da.
Aste honetan jarduerak hauek egin dituzte: trafiko-seinaleekin zerikusia duten eskulanak, estimulazio kognitiboko jarduerak, seinaleen eta hiri-mugikortasunaren inguruko ezagutzak eta ohiturak aztertzea, eta erkidegoan seguruak diren jokabide-ereduak lantzea.
Aste hau bukatzeko, erabiltzaileak Deba-Urolako Ertzaintzaren Komisariara joan dira, bide-segurtasunari buruzko hitzaldi bat hartzeko eta Ertzaintzak trafikoa kontrolatzeko eta zaintzeko dituen baliabideak ezagutzeko.