Astean behin hurbil dauden lekuetara joaten dira, autobusez, talde terapeutikoko langileekin batera, izan ere, jarduera gainbegiratzeaz eta zuzentzeaz arduratzen dira. Oro har, jarduera programa honi jarraituz antolatzen da:
- Denak ohiko orduan heltzen dira Eguneko Ospitalera.
- Abiatu aurretik, bisitatuko duten lekuari buruz bildu dituzten datuez hitz egiten dute.
- Taldea autobusez joaten da aukeratutako lekura, eta han, inguruko leku ezagunenak bisitatzen dituzte, argazkiak egin eta abar. Horrez gain, bisitatutako lekuarekin zerikusia duten gertaerak aipatzen ditugu.
- Atsedena hartzen dugu, kafe, freskagarri edo pintxoren bat hartuz, indarrak berritzeko, eta horren ondoren zentrora itzultzen gara.
- Hurrengo egunean, egindako txangoari buruz mintzatzen gara Eguneko Ospitalean, eta horren ondoren hurrengo txangoa prestatzen hasten gara.
Taldea Urkiolako begiratokian, Santutegian eta harriaren inguruan birak ematen, diotenez mutil- edo neska-laguna aurkitzen delako. Behean, Loiolara egindako txangoa
“Ibilaldiak egitea guztioi gustatzen zaigu, egun desberdina delako guretzat, eta beste leku batzuk ezagutzeko aukera dugulako, elkarrekin egoten garelako, eta zenbait kasutan, gure eguneroko ohikeriatik ateratzen garen une bakarra delako”, adierazi dute zentrotik. Bestalde, beste jarduera batzuk ere egiten dituztela gogorarazi digute, hala nola cartapesta teknika erabiliz erretiluak apaintzea edo sukaldeko errezetak egitea, geroago denen artean dastatzeko.
Sukaldaritzako tailerra eta cartapesta teknika erabiliz erretiluak apaintzen
Arrasateko Eguneko Ospitalean, psikiatriko batean sartzea beharrezkoa ez badute ere, laguntza terapeutiko trinkoa behar duten eta gaixotasun mental bat duten pertsonentzako programa terapeutiko errehabilitatzailea garatzen dute. Horrela, berriro gaixotzea saihesteaz gain, komunitatean integratzea ere lortzen da. Pazienteek oro har jasotzen duten laguntza sanitarioa boluntarioa da, erregimen anbulatorioan, tratamendua beren familia- eta gizarte-ingurutik kanpo har ez dezaten.