Joan den larunbatean, hilak 21, Arrasateko ‘Arrasate Musikal‘ musika eskolako ikasle talde batek harritu egin gintuen biolina ikasteko dute moduarekin. Zehazki, Suzuki metodoa da, eta bertan gurasoek ere parte hartzen dute. Shinichi Suzukik bere metodoari “talentuaren heziketa” esaten dio; eta oinarrian dago haurraren aldeko errespetua, pertsona den heinean, eta uste du trebetasun musikala, ama hizkuntza bezala, ez dela heredatzen, eta, aldiz, ikasi egiten dela. Horrenbestez, txiki-txikitatik, instrumentuarekiko hurbilpen ludikoa bilatzen du, ikasleak teknika lortzen joan daitezen, ia oharkabean.
Suzuki metodoari buruz ikasi genuen, eta ia gure artista txiki handiek bezainbeste disfrutatu genuen guk ere beraien biolinekin. Eskerrik asko zuen emanaldi bikainagatik!