“Arnas fisoterapia Pediatrian”, ikastaro berezia eta oso parte hartzailea
SEKREZIOAK MURRIZTEAK ETA ARNASAREN KONTROLA HOBETZEAK HAURREN BIZITZA KALITATEA HANDITZEN LAGUNDU DEZAKETE
“Arnasketa prozesu konplexua da, eta bere helburua da ehunei oxigenoa ematea, zeregin metabolikoak egiteko eta karbono dioxidoa deuseztatzeko beharrezko energia lortzeko.Arnasa hartzeko arazorik ez badugu ez diogu garrantzirik ematen, baina arnasketa oinarrizkoa da.Ez badu arnasa hartzen ezin gara bizi”.
Sarrera horrekin hasi zuen Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitaleko eta Sant Boiko Arreta goiztiarreko Zentroko irakasleak bere ikastaroa: ‘Arnas fisioterapia Pediatrian’, eta, sarreraren ondoren gogorarazi zuenez, ume txikiari, adibidez, arnasbidea garbi eta sekreziorik gabe mantentzeak edoskitzea eta elikatzea ahalbidetzen dio.“Sekrezioak murrizteak eta arnasaren kontrola hobetzeak haurren eta gurasoen bizitza kalitatea handitzen lagundu dezake”, azpimarratu du.
Pediatriako hogei fisioterapeutak parte hartu zuten Aita Menni Ospitaleko Haur Errehabilitazioko Unitateak antolatutako ikastaroan, Bilbon, urtarrilaren 28ane eta 29an. Fisioterapia Pediatrikoko eta Toraxeko Fisioterapiako Masterra duen Montserrat Junca Carrasco irakaslearen eskutik, hainbat teknika ezagutu zituzten eta kasu praktiko eta benetako kasu bat landu zituzten.Prestakuntzaren helburua zen parte hartzaileak gai izatea arnas pazientea baloratzeko, eta patologia edo sintomak teknikarik egokienarekin erlazionatzeko.
Bi egunetan egindako saioetan, parte hartzaileek teknika ugari aztertu ahal izan zituzten.“Denek urte asko daramatzate pediatrian lanean, eta horregatik hau oso aberasgarria izan da”, adierazi du adituak; bere iritziz, teknikarik berritzaileena paziente gehienei aplika dakiekeen Jean Chevaillierren drainatze autogenoaren teknika da.
Hala ere, espezialistak azpimarratu duenez, “garrantzitsuena da kasu bakoitzean zer lan egin behar den jakitea.Arnas pazientea oso aldakorra da, eta ezin diegu teknika bera egin 15 urteko paziente neuromuskular bati eta fibrosi kistikoa duen 2 hilabeteko haur bati.Ikastaroan asko nabarmendu dugu alderdi hori, ahalik eta eraginkorrenak izateko eta, horrela, gure haurrei ahalik eta gehien laguntzeko”.
Arnas fisioterapia haurren errehabilitazioan
Arnas fisioterapia bezalako diziplina batean sakontzea garrantzitsua da Haurren Errehabilitazioan lan egiten duten profesionalentzat.Izan ere, la Madrilgo Menni Sareko Errehabilitazio Unitateak (Maria Ana Beatuaren ospitalea) bere Arnas Fisioterapiako Zerbitzua inauguratu zuen orain dela bi urte.Artatzen ditugun paziente txikiek kalte motorrak, kognitiboak eta baita arnas aparatukoak ere izaten dituztelako.
“Arnas fisioterapiari buruzko ezagutzak eduki eta txiki horiek artatu ahal izatearen ondorioz, sekrezioak murriztu eta arnas kontrola hobetzen denez, haur bat baino gehiago ospitaleratu behar ez izatea lortuko dugu eta, zeharka, haurraren bizitza kalitatea zein gurasoena ere hobetuko dugu. Gainera, gurasoei seme-alabei laguntzeko baliabideak ere erakusten dizkiegu”, azaldu du Montserrat Juncak. “Arnas fisioterapiarekin beti lortu nahi duguna da sintomak arintzea; ondorioz, edozein arnas prozesu akututan lagundu ahal izango dugu, mobilizatuz eta sekrezioak deuseztatuz”, amaitu du.