Pasa den otsailaren 26an, ARIZMENDI Ikastolako Erizaintza Laguntzaileko 14 pertsonez osatutako talde batek Aita Menni Ospitalea bisitatu zuen.
Aita Menni Ospitaleak lankidetza hitzarmen bat dauka sinatuta ARIZMENDI Ikastolarekin, Erizaintza Laguntzaileko ikasleek beren praktiken atal bat gure zentroetan egiteko helburuarekin.
Ikasle eta irakasleek gure ospitaleari buruzko xehetasun gehiago jaso ahal izan zituzten, hala nola, ospitalearen jatorria, instazioak, funtzionamendua, etab., lehenengo bideo korporatibo bitartez eta bisita gidatuarekin gero, gainbegiratzaile diren Ainhoa Gandarias eta Merche Goñik lagunduta.
Taldea oso pozik agertu zen bisitarekin.
Gaurkotasuna