La voz de Kepa Junkera renace en la radio gracias a la inteligencia artificial
El País egunkariak, edizio digitalean eta paperean, Kepa Junkera trikitilariari buruzko informazio bat argitaratu du, azalduz euskal musikaria Cadena Ser irratiko Radio Bilbao irratian elkarrizketatu dutela eta galderei adimen artifiziala erabiliz erantzun diela, ahotsa klonatuta eta erantzunak testu idatzitik audiora transkribatuta.
Kepa Junkerak istripu zerebrobaskular bat izan zuen Ganten (Belgika) 2018an, biran zebilela, eta ondoren Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan hasi zen suspertzen.
Informazioak Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen logopeda Ohiana Ramosen iritzia jasotzen du, disartria (hitz egiteko zailtasuna muskulu eta organoetako arazoengatik) duten pazienteen kasuetan komunikazio sistema alternatiboak erabiltzeari buruz. Gure logopedak komunikatzeko gaitasuna berreskuratzea mugikortasuna berreskuratzea bezain garrantzitsua dela nabarmentzen du, komunikazioak harremanak izaten laguntzen baitu, eta sozializatzea motibaziorako funtsezko elementua baita.