Arantzazu Amaren jaia ospatu dugu
Joan den asteartean, hilak 10, Egonaldi Luzeko Arloan Arantzazuko Amaren eguna ospatu genuen. Eta denetarik egon zen. Ohi denez, goizerdian eukaristia izan genuen, eta, egunari jarraipena emateko, antzerkia, bazkari berezia eta, bazkalondoan, dantzaldia. Oso egun atsegina igaro genuen momentu horiek konpartitzen, eta, bereziki, gure aktore taldeak igaroarazi ziguna, ‘Se vende una mula’ herri komediarekin. Publikoaren barreak erakutsi zuen zenbat merezi izan duten entseguek eta rolak ikasteak.
Obraren argumentuak kontatzen digu nola nahasmendua sortzen den mando bat erostearen eta senargai batek andregaiari ezkontzeko eskatzearen artean. Barre franko egin genuen pasadizo dibertigarri horrekin, pertsona bati beste nortasun bat egokitzeak eragin ditzakeen nahasmenduak ikusita. Taldea bikain aritu zen, eta halakoa izan zen gure arloan egun osoan egon zen giroa ere. Horrela ekin diogu ‘ikasturte berriari’, udako oporraldiaren ostean, dibertituz eta aisialdirako momentuak hartuz, udazkenari berrira irribarre egiten laguntzeko.