Aperitiboa hartzera goaz!
Erabiltzaileek hurbilen duten inguruarekin elkarri eragiteko eta beren bizitzan egunero egin duten jarduera batez gozatzeko helburuarekin, zenbait irteera egiten ari dira kafetegietara. Irteera horiekin, aurretik aipatutako helburuak betetzeaz gain, leku eroso eta informala ere sortu nahi da.
Irteera horiek astero egiten dira maiatza eta iraila bitartean, eta eguraldi ona badago, geroago ere egin daitezke. Erabiltzaile talde txikiak dira (bost eta hamar pertsona artekoak), eta astero aldatzen dira. Jarduera hori egin ahal izateko, haien senideen laguntza dugu, 5 euroko ekarpena egiten dutelako.
Erabiltzaileek, senideek eta eguneko zentroko langileek oso iritzi positiboa eman dute orain arte, asko gozatzen dutelako.