Anzaran EPSZtik irteerak egiten jarraitzen dugu erkidegora, gure hiriak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ezagutzen. Oraingoan Irungo Udaltzaingoa bisitatzeko aukera izan genuen. Bi taldetan eta bi egunetan antolatuta, udaltzainen komisariara hurbiltzeko aukera izan genuen.
Harrera onaren ondoren Javi eta Txema udaltzainek hitzaldi entretenigarri eta dibertigarri bat eskaini ziguten. Egunero zer egiten duten, zenbat udaltzain dituen udalerriak eta zer zerbitzu ematen dizkieten herritarrei azaldu ziguten. Horrez gain, beraien jarduera profesionaletan bizi izan dituzten pasadizo dibertigarriak kontatu zizkiguten.Azalpena eta galderen txanda amaitutakoan instalazioak (bulegoak, zaintza postua, armategia, ziegak..) eta egunero erabiltzen dituzten ibilgailu guztiak (autoak, motorrak, auto elektrikoak…) ikusteko aukera eman ziguten. Nola ez!, ziegak eta sirenak izan ziren guretzat erakargarrienak.